martes, 24 de noviembre de 2009

Montevideo



Montevideori oroiminez, eta bi gutun
Caracasetik abiatu eta urtebete geroago iritsi nintzen Montevideora, 2009ko urrian, udaberriarekin batera. 2010 urte hasieran esan nion agur. Datozen testuak egun haietan idatziak dira.

Montevideo

Resbalo por tu tarde como el cansancio por la piedad de un declive.
La noche nueva es como un ala sobre tus azoteas.
Eres el Buenos Aires que tuvimos, el que en los años se alejó quietamente.
Eres nuestra y fiestera, como la estrella que duplican las aguas.
Puerta falsa en el tiempo, tus calles miran al pasado más leve.
Claror de donde la mañana nos llega, sobre las dulces aguas turbias.
Antes de iluminar mi celosía tu bajo sol bienaventura tus quintas.
Ciudad que se oye como un verso.
Calles con luz de patio

Borges



Orain dela hamar urte ere Montevideon izan nintzen eta gustatu egin zitzaidan hiria. Neguan iritsi nintzen garai hartan eta hainbat hilabetez gelditu. Ez da Montevideo asko aldatu harrezkero. Benedetti joan zaigu eta nik ezagutu nituen kafetegi zaharrak itxita daude, Eduardo Galeanoren bigarren etxea omen zen Café Brasilero hura barne. Baina nik somatzen dudan berritasun nagusia beste bat da: udaberria da orain eta dena ederrago dago.
Lagun batzuen etxean nago Palermo auzo zaharrean, erdialde historikotik ez oso urrun eta la ramblatik –itsasertzeko ibilbidetik- kale gutxitara. Auzo lasaia da hau, autoek ez dituzte oraindik bazter guztiak inbaditu, ia egunero kale-azoka bat antolatzen da nonbait (fruta, barazki, gazta, arrain eta abarren salpostuak) eta oinez zoazela tunel baten barruan zaudela ematen du ia, platano zuhaitz handien adar-hostoek bobeda berde eta altuekin hornitzen baitituzte kaleak. Eraikin modernoak eta pisu-blokeak ere badira baina etxe askok oraindik mende hasierako fatxadak gordetzen dituzte, eta horrek, eta beste xehetasun batzuek, (izkinetako janaridenda zaharrek –almacenes esaten diete-, arratsalde eguzkitsuetan aulkiak ate aurrera atera eta bertan eserita denborapasa eta matea edaten egoten den jendeak...) beste garai bateko giroa ematen diote hiriari, edo hiriko auzo honi behintzat.
Antigoaleko kutsua dauka Montevideok eta harekin batera arrasto malenkoniatsu –eta kutsakor- bat ere antzematen diet nik bai hiriari eta bai jendeari. Egia da, bai, arima nostalgikoen gozagarriak ez direla falta hemengo kaleetan, eta, batzuetan, ez dela hain zaila Montevideo iraganaren lorategitzat hartzea, pasa den mendean egindako argazki sepia bati bezala begiratzea (“Montevideo es un tango cansado en blanco y negro”, entzun nuen behin bertako baten ahotik). Baina bere arimaren zati bat baino ez luke erakutsiko argazki horrek; beste zatia hiri handi, bizi eta moderno bati dagokio (milio eta erdi biztanle ditu). Hegoamerikako hiriburuetan bera omen da seguruena eta bizi-kalitaterik altuena duena; garestienetakoa ere bai. Guztiarekin ere, Montevideo ez da edonoren  apetak beteko dituen hiria. Sofistikazioa, emozioak edo bestelako distirak maite dituenari kilika gutxi egingo dio agian, lasaiegia irudituko zaio, zaharregia; edo, auskalo, anakronikoa.
Auzo ederrak ditu Montevideok. Udaberrian eta udan hosto-sabai trinko batek berdez eta gerizpez janzten ditu eta handik dabilen paseatzaileak atsegin hartuko du kale zaharretako freskura eta lasaitasunarekin. Baina paseatzaile hori harritu ere egingo da akaso -etorri berria baldin bada eta auzo horiek hegoaldekoak badira- hiriak edozein momentutan eskainiko dion hurrengo ikuspegiarekin: irten gerizpe horretatik eta beheraxeago, urrats gutxitara, Montevideo argitan blai ikusiko du; argitan blai eta horizonte eta distantzia bilakatuta. Rio de la Platako kostaldearekin egin du topo. Horizonte horrekin dago estu-estu lotuta Montevideo. Handik etorri ziren behin ontziak eta Uruguaiko populazioaren bizkarrezurra osatu zuten emigrante europarrak. Eta orain ere horizonte horri begiratzen diote etengabe hiriak eta 23 kilometroko itsas-pasealekura eta hondartzetara egunero hurbiltzen diren hiritar saldoek.

Garbi dago, nire gustuko hiria da, lasai bizi izan naiz bere kaleetan. Baina... zalantza bat daukat eta galdera bat egiten diot neure buruari? Nondik zetorren, orduan, aldian behin han sentitu izan dudan egonezina? Zergatik egun batzuetan kalera irten eta dena ikusten nuen hain isilik, hain geldi? Hiria izoztuta bezala eta montevideotarrak berak harri bihurtuta, Idea Vilariñoren begirada ilun eta poz gabea aurpegietan... eta ni ere hantxe, mortutasun haren erdian, urrats bakoitza emateko izugarrizko ahaleginak egiten... Ez zen hutsaren hurrengo kontua amesgaizto hura, aire faltan sentitzen nintzen, ito beharrean. Bihotzaren estualdi haietan ramblara arrapaladan joan, urrutira begira jarri eta birikak horizonte harekin betetzen saiatzen nintzen. Ez nengoen bakarrik, aldamenean montevideotar bat baino gehiago ikusi izan dut halakoetan, antzeko sintomekin eta antzeko posturan: arnasestuka eta urrunera irrikaz begira.

Perfektua ez, hortaz, baina harribitxi izaten segitzen du Montevideok. Borgesek aspaldian idatzi zuen bere poema eta gauzak, seguruenik, dexente aldatuko ziren ordutik hona. Eta, hala ere, balio dute oraindik bertso haiek, ez dute egiarik galdu: "...Puerta falsa en el tiempo, tus calles miran al pasado más leve... Ciudad que se oye como un verso...Calles con luz de patio".

José Mujica
2009ko urriaren 20an heldu nintzen Uruguaira, lehendakaritzarako hauteskundeeen lehen bueltaren bezperan, ia. Hurrengo igandean egin zen bozketa eta batek baino gehiagok  dezepzioa hartu zuen emaitzekin. Frente Ampliok, ezkerreko koalizioak, alde handiarekin irabazi zuen baina ez zuen lortu gehiengo osoa eta, beraz, bigarren itzuli bat  behar zen. Baina, batez ere, ez zen lortu diktadurako krimenen egileak babesten zituen legea -Ley de Caducidad-  indargabetzea, horretarako ere ematen baitzen botoa (diktadura militarra 85ean amaitu zen). Bigarren itzulirako Frente Amplioko lehendakarigai José Mujica abiatu zen faborito; ondorengo testua orduan idatzitakoa da, Mujicak hauteskundeak irabazi eta presidente izendatua izan baino lehen.
Tipo bitxi samarra da Mujica hau, lehendakarigai arrunta behintzat ez da. Bere historia pertsonala –nekazaria, Tupamaros taldeko gerrillari ohia, baserriko lanak guztiz abandonatu ez dituen politikaria- eta bere izakera – pentsatzen duena diplomazia handirik gabe botatzen duen horietakoa omen da, formalismorik gabeko hizkera eta manerak ditu, filosofatzeko joera ere bai- ez dira ohikoak ardura handiko politikariengan. 13 urte pasa zituen gartzelan, horietatik asko bakartuta eta oso bizibaldintza gogorretan (ziega txiki batean, 7 urtez ez omen zioten irakurtzekorik bat ere eman...). Berak dioenez txiripaz dago bizirik eta hala ematen du, arrazoi osoa duela hori esateko: sei tiro hartu zituen behin (“me balearon hasta en el suelo”) eta bi aldiz egin zuen ihes gartzelatik. Haren liburu bat irakurtzen ari naiz orain eta gustukoak ditut bere iritziak. Ez dakit, baina, nola lortuko duen bere pentsaera hori estatuburu zintzo batek ustez egin behar duen politikarekin uztartzea. Eta hala ematen du, irabazle ateratzen bada estatuburu zintzoa izaten saiatuko dela. Azken lau urtean politika sozialdemokrata eta moderatu samarra egin du ezkerrak Uruguain. Portaera Oneko Agiriak banatzen dituztenek Latinoamarikako ezker zintzoaren taldean kokatzen dute (Txile eta Brasilekin batera. Beste taldean, gaiztoenean, daude: Venezuela, Bolivia, Ekuador, Nikaragua eta orain dela gutxi arte Honduras. Argentina eta Paraguai zomorro arraroak dira). Estiloak eta enfasia gorabehera, dagoena kudeatu eta bere ertz gogorrenak leundu, horixe egiten dute ezker biek Latinoamerikan. Nahita ere, oso zaila dirudi injustiziaren gurpila geldiarazteak: “Las estadìsticas demuestran que a pesar de las políticas sociales el crecimiento del PBI ha aumentado la brecha entre pobres y ricos (azken lau urtean Uruguain, Frente Amplioko gobernu ezkertiarrarekin)... La fórmula es interesante: los pobres viven mejor, pero los ricos siguen viviendo mucho mejor” (Le Monde Diplomatique)

Eta zer dio Pepe Mujica gerrillari ohiak? Orain dela hamar urte (ordukoa da-eta irakurtzen ari naizen bere liburua) honako hau, besteak beste: “ En aquella època (ikasle garaian) yo era medio anarquista...Sigo siendo anarquista, creo que soy bastante libertario, esto es incuestionable...Todos los mètodos de construcciòn de una sociedad nueva pasaron por una linea jeràrquica...Pero el hombre nuevo es, en alguna medida, aquel que no depende de que le den las soluciones sino que las instrumenta. Hay que experimentar mucho en este terreno. La gente se embalò con Chiapas y capaz que está fenómeno, pero yo me fui al Brasil para ver lo que estaban haciendo los “sin tierra” y me pareciò genial. No estan esperando el día del juicio final para tomar el poder, están resolviendo problemas concretos con solidaridad también concreta...Hay que aventar la idea de que venga el partido que venga, el gobierno va a instrumentar todo y va a darnos las soluciones. ¡La pindonga! La solución hay que ganarla. Si no cambia el hombre no cambia nada.
Si no se logra otro tipo de cultura o de civilización se puede transformar el mundo en algo inhabitable. En este proyecto de civilización empieza a estar cuestionada la vida. La vida con mayúscula, no solo la humana... Es como si fueramos derecho a un abismo y no supieramos usar el freno... Yo necesito creer que existe la esperanza de llegar a una solución, de lo contrario lo que me queda es tender la capa y acostarme a dormir...
La visión que tengo es que el hombre es naturalmente socialista desde sus orígenes. Que tiene milenios de socialismo. Que anda por la tierra tratando de recuperar un bien perdido, aquello que tuvo, el respaldo de la comunidad, el vivir en comunidad. Por primitivo que haya sido ese socialismo no lo fue menos en cuanto a las relaciones sociales, a la organización de la sociedad, a la no soledad del hombre... El hombre no fue un Robinson Crusoe... era un bicho que vivía en comunidad en todas partes...Esta raiz antropológica y el peligro del fin de la vida colocado ahí, no más, como un horizonte tangible, para mí son razones más que suficientes para sentir la necesidad de un cambio profundo... Es muy grande el fracaso que hemos tenido en este siglo. pero también nos enseñó. Tal vez no sepamos por dónde tendremos que ir ni cómo será el modelo pero, en cambio, ya tenemos claro lo que no debemos hacer, conocemos el conjunto de problemas no resueltos.”


Egia esan, Mujicaren iritzi guztiekin ez nator ni oso bat, sozialismoaren oinarri antropologikoarekin eta guzti horrekin, adibidez. Gizakia denetarik izan da. Nomada izan zen milaka eta milaka urtez eta gero etxe bat eraiki eta nekazari bihurtu zen. Nekazaria izan zen beste hainbat mila urtez, atzo goizerarte, eta nik, ordea, ez dakit orain tomate bat nola landatu. Iraganak ez gaitu hainbeste mugatzen. Gizakiak aukera guztiak zabalik ditu eta horretan, beharbada, berezia da, ez da beste animaliak bezalakoa. Zein aukera komeni zaigun gehien, hori da auzia. Eta hor bai, guztiz bat nator berarekin, aldaketa sakon baten beharra daukagula uste dut. Ez naiz oso baikorra, hala ere. Hazkunde ekonomikoaren dogma errotuegi dago alde guztietan. Mundu guztiak egiten dio men jainkosa gosetu horri: batzuek hari esker ondo bizi direlako (edo ondo bizi direla uste dutelako), beste askok horizonte ezberdin bat nola irudikatu ez dakitelako (Para los países "en desarrollo" la mayor tragedia es la colonización de la imaginación: el modelo de desarrollo civilizatorio euro-atlántico ha moldeado los deseos del Sur. Wolfgang Sachs)
(1) Bitxikeria bat: uruguaiarrek ez dute Mujica abizena gure erara ahoskatzen, baizik eta azentua bigarren silaban ezarriz (Mujíca).

Bi gutun

Lehen gutuna, Gasteizko lagun bati:

"Tarde rara hoy en Montevideo, por la mañana ha hecho mucho calor y ahora está oscuro y ventoso. No tardará mucho en venir la tormenta. A pesar del calor he salido a andar en bici, lo estaba echando de menos, entre unas cosas y otras hacia casi tres semanas que no estiraba las piernas. No hay muchas opciones y casi siempre elijo el mismo recorrido: la rambla de Montevideo, o sea el paseo marítimo, o fluvial, ya que es aqui donde el rio empieza a convertirse en mar. En realidad la impresión es totalmente de mar, sin orillas a la vista y con playas de arena. Huele tambièn a mar. Es una rambla bonita y larga, unos 23 kms. A sus orillas está la ciudad. Primero, junto al puerto, la ciudad vieja; luego barrios castizos y antiguos como Barrio Sur, Palermo y Parque Rodo ( vivo a caballo entre los dos últimos), y a continuación los barrios de nivel más alto y burgues, Pocitos, Carrascos...
La Rambla tiene una zona peatonal, una acera ancha, a menudo con zonas verdes y pequeños parques, y junto a ella una carretera ancha también, de cuatro carriles. Al otro lado de la carretera se levanta una fila continua de edificios de apartamentos que miran al mar. A medida que la ciudad se va acabando los edificios se van achatando y ya son villas o chalets lo que uno encuentra junto al paseo.
Yo estoy a la altura del km 4, más o menos, y es ahí donde empiezo el recorrido. Voy por la carretera hasta el final. Allá por el km 20 hay un antiguo hotel-casino, el casino Carrasco, una construccion grande de principios de siglo que ahora está semi abandonada. Me sirve de punto de referencia, cuando llegó allí ya sé que falta poco para dar la vuelta. Y cuando doy la vuelta, ya más tranquilo, regreso por la acera y me uno a los montevideanos que los días de sol y buen tiempo llenan la rambla haciendo footing, tomando el sol, bañándose, pescando, tomando mate... Me gusta esta ciudad, bastante tranquila y previsible, un poco anclada en el tiempo, a medio camino entre la modernidad y otras épocas, tal vez las de nuestros abuelos o nuestros padres. Tiene algo de ambas, algo que es de hoy y algo que es de ayer.

Es un paisito especial éste, yo le noto un alma particular. He leído en alguna parte que Eduardo Galeano dice que ellos son “anarquistas conservadores”. A mi me parece que hay un sentimiento de izquierda rebelde, crítico con el poder, muy extendido. Ese sentimiento aspira a cambios, busca y sueña, rechaza lo establecido. Y hay también -por lo menos en apariencia- un ambiente muy civilizado, muy correcto y formal (también en esa izquierda) y sospecho que en el fondo vigilante y poco amigo de transgresiones y aventuras, sean éstas colectivas o personales.

Tienen fama de ser uno de los paises más cultos de América Latina. Y hay otro dato curioso que me llama la atención: tienen al parecer un índice de suicidios muy alto. Creo que no son como los argentinos, aunque se parecen mucho. Todos excelente gente, pero tal vez los argentinos más desordenados, más expontaneos e intuitivos, pueden ser más cálidos y también más chapuceros y tramposos…”


Bigarren gutuna, Venezuelako Xabiñi:

"Kaixo Xabiñ: hementxe nator ni ere, nahiz eta berandu samar, aste asko joan dira zure aurreko gutuna hartu nuenetik...  Montevideon nago, Uruguaiko hiriburuan, lagun batzuen etxean. Hiru aste izango dira laster hona ailegatu nintzela eta harrezkero dexente aldatu da nire bizimodua. Bai ba, hona ailegatu baino lehenagoko asteetan oso bizimodu “menditarra” egin izan dut, asfaltozko bide nagusiak utzi eta pistak hartuta Uruguaiko barrualdean ibili naiz... Barrualde horretan dena zabaltasuna da, lurra eta zerua nahi adina, begientzat oztoporik ez, belardi amaigabeak eta belardi horietan abelgorria, ardiak, zaldiak eta ñanduak... (“ñandu” esaten diote hemen bertako ostruka txiki bati) , noizehan behin arboladi bat edo muino txikiren bat, edo herritxoren bat, jende gutxi, zaratarik ez.... Gautxoen lurraldeak dira horiek, zaldi gainean ikusten nituen abereak gobernatzen, pelikuletako cow boy-en igualak ia-ia (pistolarik ez eta sonbreiruaren ordez txapel beltza edo urdina, batzuetan pontxoak soinean...). Jende ona da, zintzoa eta isila, rantxoetan (“estancias”, esaten diete hemen) haiekin geratu izan naiz behin baino gehiagotan gaua pasatzen.  Haiekin afaldu eta gosaldu ere sarritan, haragia eta fideoak nahastuta lapiko handietan, gosaltzeko nahi beste haragi erre, goiza abiatzeko modu "sendoa", dudarik ez. Egia esan, ni ere nahiko “gautxo” bihurtuta nengoen: egunez bizikleta gainera igo, begiak urrutira zuzendu eta aurrera, egun guztian haizearena ia beste soinurik gabe; eta gauez, afaria kuzinatu nire su txikian eta kanping dendan lo egin... horixe zen nire bizimodua, egunak joan egunak etorri.

Orain, ordea, hemen hirian, hori dena aldatu da... Ez dakit, Xabiñ, noiz edukiko dugun berriz elkar ikusteko aukera baina gorde bitartean zuk idatzitako liburu berri hori, aukera dudanean pozik asko irakurriko dut-eta!

Segi ondo eta hartu besarkada handi bat Montevideotik.    Lontxo"





2 comentarios:

rozio dijo...

Lontxo, Rozio naiz, montevideokoa, agian gogoratuko zara nirekin.

Zure bloga ez dakit nola topatu nuen duela hilabete pare bat edo, eta jarraitu egin dut, asko gustatzen zait zer idazten duzun irakurtzea.

Montevideon egongo zara abenduan? Ni bisitan noa eta han bazaude gera gaitezke, 10 urte beranduago eta leku berean...

ondo segi eta segi idazten!

Lorenzo dijo...

Kaixo Rozio: bai, seguruena abendu osoan hemen izango naiz. Hona hemen nire emaila:lontxo@hotmail.com.Segi ondo eta ikusi arte.