martes, 27 de abril de 2010

Los Andes (Txile). 2010eko apirilak 27

ODA A LA BICICLETA


Iba por el camino crepitante: el sol se desgranaba como maíz ardiendo y era la tierra calurosa un infinito círculo con cielo arriba azul, deshabitado.

Pasaron junto a mí las bicicletas, los únicos insectos de aquel minuto seco del verano, sigilosas, veloces, transparentes: me parecieron sólo movimientos del aire.

Obreros y muchachas a las fábricas iban entregando los ojos al verano, las cabezas al cielo, sentados en los élitros de las vertiginosas bicicletas que silbaban cruzando puentes, rosales, zarza y mediodía

Pensé en la tarde cuando los muchachos se laven, canten, coman, levanten una copa de vino en honor del amor y de la vida, y a la puerta esperando la bicicleta inmóvil porque sólo de movimiento fue su alma y allí caída no es insecto transparente que recorre el verano, sino esqueleto frío que sólo recupera un cuerpo errante con la urgencia y la luz, es decir, con la resurrección de cada día.

(Pablo Neruda, 1956, Tercer libro de las odas)



Hango lagunei "hurrena arte" esan eta urtarrilaren amaieran abiatu nintzen Montevideotik, hiru hilabete pasatxoko egonaldiari amaiera emanez horrenbestez. Udako goiz eguzkitsua zen eta diz-diz egiten zuen argiak airean eta hostoz betetako zuhaitz-adar altuetan. Martinez Trueba eta Maldonado kaleen gurutzean bizi nintzen hile hartan, Myriamen etxean ("en lo de Myriam", hangoek esaten dutenez) eta asteartea zenez, azoka eguna, Martinez Trueba itxita zegoen. Salpostuek, parez pare jarrita, bi ilada osatzen zuten kalearen alde banatan eta merkatarien kamioi zaharrak ere hantxe zeuden, gure etxe aurrean aparkatuta batzuk, salpostuen iladetan bertan besteak, alboak goratuta eta gaztak, enbutidoak eta abarrak barrutik eskaintzen.

Dean australiarra atarian zegoen nire zain. Bizikletak antolatu, argazki batzuk egin, kale hari azken begiratu bat eman. "Siempre volvemos a los lugares donde fuimos felices", esaten dute Uruguayn. Bizikletara igo eta Palermo auzoko kale itzaltsuetan barrena lehendabizi eta "rambla" luzeari jarraituz ondoren, atera ginen Montevideotik.

Egun gutxi batzuk geroago Colonia hirian ferrya hartu eta Buenos Airesera heldu ginen. Han bereizi ginen Dean eta biok. Bera Ushuaiaraino joan zen autobusez. Ni ere hegoaldera nindoan, Patagoniara, baina ez hain urruti: mila eta bostehun kilometro beherago zegoen penintsulatxo batean jarriak nituen begiak. Puerto Madryn eta Peninsula Valdes ziren nire hurrengo helburuak.

.....................................


Patagonian bizi izan naiz azken bi hilabetean, hango estepa lehor eta itxuraz infinitoetan. Iheslari baten moduan bizi ere: beti ibilian, toki bakoitzean behar baino denbora gehiago eman gabe, gauari beti beste nonbait itxaroten.

Patagoniako bideak eta kanpin-denda bat izan dira nire etxea. Asfaltoaren marra iluna, haizea eta sastrakadi amaigabeak egunez; isiltasuna gauez eta ezin konta ahala izar... eguna joan eguna etorri. Buenos Airesetik Santiagora 4000 km ibili ditut, gehienak bide horietan barrena. Santiagora iritsi naizenean 49 egun ziren ez nuela lorik egiten maindire artean. Aspaldiko ibilaldirik ijitoena, bakartiena eta ederrena izan da.

..........................................


Txilen nago orain, Los Andes izeneko hiri txiki eta lasai batean, Santiagotik 80 bat km iparraldera. Izena eta izana bat datoz hemen: Ande mendiak ondo-ondoan ditugu. Ikusgarri ageri dira. Negua, bestalde, ari zaigu isilka hurbiltzen eta lehen hotzak iritsiak dira. Elurrak laster zurituko ditu gailurrak.

Tartean bihurgune eta itzulinguru handiak izan badira ere, hegoak gidatu nau azken ia urte t'erdiko ibilaldian, Caracas-etik abiatu eta Patagoniaraino. Esquel-en aldatu zen norabide hori eta orain iparra markatzen dute nire mapek. Ustekaberik ez bada eutsi egingo diot norabide berriari. Estatu Batuetan eman nion hasiera bidaia honi orain dela ia hamairu urte, eta han nahi nuke amaitu.

Iparraldera noa, beraz. Ez dut erabaki oraindik, hala ere, nondik jarraitu, Txileko ala Argentinako aldetik. Txiletik joanez gero Atakamako desertua zeharkatu beharko dut. Argentina aldeko bidea luzeagoa eta askoz menditsuagoa omen da, ederragoa ere bai, apika. Edonondik ere, Txileko iparraldean dagoen San Pedro de Atacama herrira iritsi nahi nuke, eta handik Boliviara sartu Hito Cajon izeneko mendatetik. Eder aparta omen da Altiplanoko bazter urrun eta, diotenez, zail hura. Uyuniko gatz-lautada ospetsua ere han, inguruan, da.

.........................................................................


Herenegun Santiagora joan nintzen eta zirrara egin zidan han ikusi nuen eszena batek. Moneda Jauregiaren inguruetan nenbilen, haren aldamenean dagoen Salvador Allenderen estatuari begira eta argazki batzuk egiten. Edadeko gizon bat hurbildu zen oinez espaloitik eta irudiaren aurrean gelditu, burumakur. Ni atzeraxeago nengoen eta une batez otoitzean ari zela pentsatu nuen. Segundu batzuk eman zituen han gizonak eta alde egiterakoan ixtant bat baino iraun ez zuen mugimendu bat egin zuen: ukabila altxatu eta agur egin zion Allenderi.

Niri ere ukabila altxatzeko gogoa egin zitzaidan baina ez nintzen ausartu. Bihotzarekin bidali nion nere agurra
.

2 comentarios:

BN dijo...

Mujica gixajoa, posibilismo akusaziopean. Noski, besterik ez dago ingelesak agintzen duen mundu honetan. Nik proposamen bat egingo nuke: hauteskundeetan hautagaiarekin batera berak aldez aurretik eginiko aurrekontua bozkatzen da eta berau zorrozki betearaziko, (errangabe doa oso zehaztuta dagoela zenbat zertan eta zertarako erabiliko den). Eta jendearen kontzientzia agerian geratuko litzateke, eta sorpresak sorpresa oso aldaketa gutxi izango zen mendebaldean, "bestelako kultura" horrek, horren sakabanatuta egonik, eragin eskasekoa izango baitzen. Beraz, betikora bueltatzen gara: aldaketa pertsonalean oinarritu behar al dugu aldaketa kolektiboa?,zeren aldrebes funtzionatzen ez baitu.

Bestea ere egia da: ezkerrak boterean akritizismora daramatza ezkitiarrak.

Lorenzo dijo...

Fede ere posibilismoaren alde dago. Nik Mujica zaharrari sinpatia diot eta ulertzen dut, dagoen tokia egonda, aukera gutxi dituela. Baina berak behin amets egin zuen eta amets egiteko eta bilatzeko gaitasun hori -hain beharrezkoa beti eta areago gaur egun, posibilismoa beste aukerarik uzten ez (bide) digun dagoen mundu eta garai (kaskar) hauetan- da nik faltan aurkitzen dudana. Edo behinik-behin oreka bat, errealismoaren eta ametsaren artekoa. Lehena daukagun munduan ibiltzeko baliatuko zaiguna; bigarrena aukera eta horizonte diferenteak irudikatzeko, hori gabe ere jai dugu-eta.