Nubiako etxeak eta Nilo ibaia |
NUBIA
Nubia: "Antzinako Kush Erreinua, bere
boterearen gailurrean Egipto konkistatzeko gauza izan zena, munduko
giza-arrazarik zaharrenetakoa...", diote liburuek...
Nubia zer den
hitz gutxitan azaltzeko eskatuko balit norbaitek, aise burutu nezake nik
eginkizun hori: "Nubia basamortu
bat, ibai bat, eta bien bitartean bizi den herri xalo eta prestua da" erantzungo
nuke, eta nire deskripzioa laburra ezezik zehatza ere izango litzateke.
Desertua du bizitoki Nubiako herri zaharrak. Hondarretan eta hondarrez
eraiki ditu bere etxeak eta haiek gordetzen dituzten murru luze eta sendoak.
Baina murru horiek ibai baten ondoan kokatu ditu, eta ibaiari buruz zabaltzen
dira kolore biziz eta alaiz apaindutako ateak. Goizero, egunsentiko otoitzak
amaitu eta, lehen printzekin, ate horiek zeharkatzen dituztenean, Nubiako
gizon-emakumeek ibaia ikusiko dute hondarraz haratago: Nilo ibaia, haren
ertzetako palmondoak, eta zerrenda berde horren luzera guztian antolatuta
dauden lursail txiki eta emankorrak.
Nubia urrun dago. Gutako gehienok urrun eta arrotz somatzen dugun
kontinente batean, eta kontinente hori bisitatzekotan ere -demagun- inork
gutxik aintzat hartuko lukeen nazio batean. Baina hurbildu gaitezen Nubiara.
Zabal dezagun gure aurrean mapa bat eta bila dezagun bertan Afrikako
herrialderik handiena: Sudan (1). Eta bila dezagun, ondoren, paperezko
geografía horretan, ibai bat -arraia urdin bat- eta Egiptoko muga
gurutzatzerakoan ibai horren ondoan idatzita egongo den izen bat: Wadi Halfa.
Nubian gaude dagoeneko.
(1) Sudan Afrikako herrialderik handiena izan zen 2011ra arte; urte horretan hegoaldeko zatiak independentzia lortu eta Hego Sudango Errepublika sortu zuen. Gaur egun, Sudan Afrikako hirugarren herrialdea da tamainari dagokionez (Aljeria eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren atzetik).

NUBIA I
Arratsaldeko ordu bata inguruan iritsi da ontzia Wadi Halfa-ra. Lehorreratu
baino lehentxoago itzuli didate pasaportea. Zigilu berria ikusi dut orduan
orrialde bateko izkinean. Lauki urdinaren erdian, “19 April 2005 Arrival” idatzita, eta data inguratuz niretzat
irakurtezina den idazkera arabiarra.
Irteerako ate ondoan egoteko esan dit ontziko arduradunetako batek. Ferry
txikiaren pasillo estuetan mugimendua dago orain, 17 orduko nabigazio luzearen
ondoren bidaiari guztiok lehorra zapaltzeko gogoz gaude. Fardelak,
maletak, kutxak eta zakuak ni nagoen atearen inguruan pilatuz doaz. Une batez,
Aswan-en, barkura igotzerakoan, izandako builak eta sesioak etorri zaizkit
gogora, eta nahasmen hura berrituko ote zen beldur izan naiz. Baina soldaduak
igo dira laster ontzira, eta haien aginteak ez du zalantzarako tarterik utzi:
irteerako ate ondoan dauden guztiak bidali dituzte handik larderiaz. Ni ez naiz mugitu, ordea. “What are
you doing here?”, zuzendu zait orduan, zakar antzean, haietan buru egiten
duena. “Hemen egoteko esan didate” “Bizikleta hau zurea al da?” “Bai” Eta bakean utzi
dit. Ordubietan ontzitik irten den lehena izan naiz.
…………………………………………………
Kaian nago. Nasser lakuko ura berde iluna da, beroa zakarra, zeruko
txuritasunak itsutu egiten du. Kaia txikia da, soila, eta hutsik dago. Bertatik
abiatzen den pista gorriaren ondoan gizon batzuk ari dira, pikotxekin, erreten
bat zabaltzen eguzki galdaren azpian. Aduanako eraikina harantzago dago. Arreta
handirik gabe miatu dituzte nire poltsak eta aurrera segitzeko agindu.
Eguzkitara ostera atera eta bizikletara igo naiz. Hondarra dago nire aurrean,
nire inguruan, hondarrezko lautada mortu bat. Hareatza horretan barreiatuta
auto zahar baten hondakin herdoilduak ikusi ditut, tren bagoi irauli bat,
harrizko tontor txikiak. Trenbidea eta geltoki bakartia ezkerrean daude;
eskuinean, urrun samar, adobez egindako etxe multzo bat. Ez dago biderik.
Autoen gurpil arrastoak batera eta bestera doaz. Landrover bat pasa da.
Asto-gurdi bat norabait doa astiro.
…………………………………………………………………….
Esan liteke Wadi Halfa -“Afrikako tokirik lehorrena”, nire mapamundiaren
arabera- bi deserturen artean dagoela. Eta, paradoxaz, urezkoa da bata,
Egiptoko Aswan hiritik Sudaneko ipar mugaraino luzatzen den Nasser urtegi erraldoia
daukalako ondo-ondoan, eta ur eremu geldi eta itxuraz amaiezin hori nabigatu
beharko duelako, ezinbestez, iparraldetik etorrita munduko bazter apartatu
honetara iritsi nahi duenak. Hondarrezkoa da bigarrena, eta hartaz ondo
konturatuko da bidaiaria lehorra zapaldu bezain laster -Wadi Halfako egiazko izaeraren aurrean
dagoela, alegia- urari bizkar eman eta hondarra eta hautsa baino ez dizkiolako
eskainiko, aurrerantzean, begien aurrean eta gurpilen azpian daukan lur
berriak. Eta pentsatuko du ezikusia egiten diola Wadi Halfak bere inguruko ur
oparotasunari. Edo areago: arbuiatu egiten duela, etsai bat balitz bezala
tratatu, eta mespretxu eta arroztasun horiek ez direla, agian, zauri baten
oroimena baino: urtegi ankerraren azpian ito zen Wadi Halfa zaharragatik
oraindik sentitzen duen dolumina adierazteko modu bat. Baina bidaiariarentzat
beharrezkoagoa den beste egia bat badago: urez iritsi bada ere, hondarrezko eta
harrizko basamortu erabatekoak zeharkatu beharko ditu, orain, bere bidaia
jarraitu ahal izateko. Ekialdetik zein hegoaldetik Wadi halfak ez dio beste
aterabiderik utziko.
Bi desertu horiek bi nazioren arteko mugaren inguruan egiten dute topo:
Egipto eta Sudan. Mende luzez muga horren berririk, eta beharrik, izan ez duen
herri bat bizi izan da hemen, Nilo ibaiak hondarretan irekitako ildo
berde-urdinaren arrimuan eta babesean: Nubia herria. Orain, ordea, Egiptoko
Nubia suntsituta dago, urezko desertu bare horren azpian betirako itota. Sudaneko
Nubia, ez. Sudaneko Nubiak bizirik dirau eta Wadi Halfa berria da bere
iparraldeko atea.
..................................................................................................................
Wadi Halfak ez du egitura zehatzik. Adobezko eta zementuzko eraikinak
hareatzan barreiaturik daude ordenarik gabe, kale edo multzo antolaturik osatu
gabe, norbaitek deskuiduan ahaztu edo axolagabeki han jarri balitu bezala. Wadi
Halfa, hala ere, gune aski ezberdinez osatua dago. Hegoalderantz, esate
baterako, herria gehiago zehazten da, nortasuna bereganatzen du, eta
hondarrezko kale zabalak eta garbiak ikusiko ditugu, eta ikusiko dugu lurraren
kolore bera duten murru luzeak direla kale horiek zedarritzen dituztenak. Murru
horiek Nubiako etxea -patio handi bat eta bizitokia osatzen duten eraikuntzak-
hesitzen dute. Atearen ondoan, inguruko idortasuna pixka bat goxatuz, zuhaitzen
baten gerizpea aurkituko dugu maiz.
..................................................................................................................
Merkatuak, polizi-etxeak, bankuek, hotelek eta hainbat denda eta jatetxe
xumek gune horietako bat osatzen dute, ”erdialdea”- edo deitu genezakeena. Hiru hotel daude Wadi Halfan, bata bestetik gertu eta oso antzekoak hirurak.
Logela soil batzuk eduki arren, beroagatik, burdinazko oheak patiora
aterata egiten da lo, hondarraren gainean eta zeru beti izarrez josiaren
azpian. Ura, bai edateko bai garbiketarako, Nilotik, edo inguruko putzuetatik,
ekartzen da eta buztinezko ontzi handietan gorde. Hiruetatik Wadi El Nil da nik
aukeratu dudanaren izena.
...............................................................................................
Abulkasik-ek ere nire hotelean hartu du ostatu. Gaztea da, 22 urte, eta ezkondua dago. Ile kizkur motza eta bibotea ditu eta musulmamen “gualabiya” - tunika beix bat- darama soinean. Patioko oheetan eserita, arabierazko eta inglesezko hitzak nahastuz, eta keinu ugari tartekatuz, mintzatzen gara. Esan dit Wadi Halfatik aurrera, Akasha-ra bitartean, hienak daudela bidean (“Mafain”,”Dabba”). Liburu bat atera du poltsa batetik, Teach english yourself in 7 days, eta behar dituen hitzak bilatzeari ekin dio. Banan-banan erakutsi dizkit gero: hyena-don’t touch-danger-danger of death-careful-abandoned. Bidea desertutik doala azaldu dit, Nilo ibaitik aparte, eta menditsua eta oso bakartia dela, behin motoz zihoan kanpotar bat bertan galdu zela betiko, motoa eta argazki makina baino ez zituztela aurkitu. Hienak gauez dabiltzala bakarrik, argitu dit ondoren, eta suak, edo linterna baten argiak, uxatuko dituela. Bera Karman bizi da eta bihar joango da hara bere Toyotan. Ni eramateko eskaintza egin dit. Abulkasik-ek barru-barrutik begiratzen dit eta diztira egiten diote begi beltzek hitz egiten duenean. .............................................................................................

Eguerdian 41 gradu markatzen du termometroak itzalpean. Jendea isilik eta
burumakur dago, teilatupeetan, edo etxe atarietan, babestuta. Gutxitan
altxatzen dira eta oso astiro mugituko dira orduan. Gauean hondar-ekaitza izan
da, eta patioan lotan geunden guztiok mantetan eta maindireetan bildu gara,
hautsak lurperatu ez gintzan.
…………………………………………………………………
Ez kezkatzeko hienekin esan dit beste lagun batek, Mohamed-ek. Urte askotan
berak ez duela bat ere ikusi, atzerritar askok ibiltzen dutela bide hori,
bizikletaz, motoz...
.................................................................................................
Airea epela eta sentsuala da Wadi Halfako gauetan. Joanak dira atzoko
bidaiari tropelak, hotela hutsik dago (eta argirik eta urik gabe), ni naiz,
nonbait, bezero bakarra. Lasaitasuna da nagusi kanpoan, hareazko kaleetan.
Zakur zaunkak aditzen dira, eta txokoetan eserita hitz-aspertuan ari direnen
murmuriozko jardunak. Ilargiak Wadi El Nileko bazterrak argitzen ditu, adobezko
paretak, teilatuko txapak, zutoin zaharrak, ohe-burdinak: argitasun zurixka eta
itzal beltzak. Barrakoi ahaztua dirudi Wadi El Nilek.
...............................................................................................
Goizean, tea saltzen duen betiko andrearengana jo dut. Bere jantzi koloretsuekin eserita dago, betiko tokian, egurrezko aulki txikian. Bere aurreko mahaitxoan edalontziak ditu eta, kristalezko poteetan, infusioak prestatzeko belarrak. Han nengoela itsu bat hurbildu zaigu bere mutilarekin. Aldameneko dendan gelditu dira aurrena, eta itsuak lanturu baten antza zuen doinu bat kantatu du. Ondoren, zuzenean etorri da, itsumutilaren eskutik, nire ondoraino, eta kantu tristea berritu du. Txukun dago jantzia, tunika eta turbanteak garbiak dira, makila darama esku batean. 50 dinar eman dizkiot eta bere ibiliarekin jarraitu du. Hautsa dago airean, eguzkia ere zapuzteko gauza den lanbro zikin bat.

...................................................................................................
Midhat eta Mazar anaiek turismo-bulego bat daukate Wadi Halfan. Gutxi
izaten dira asteroko ferryan Egiptotik iristen diren, edo hara joan nahi duten
bidaiari europarrak baina, hala ere, bakan horiei dago zuzendua, gehien bat, bi
anaien negozio xumea. Midhat, Khartum-en dago egun hauetan eta Mazar-ekin joan naiz gaur
bulegora. Nire hoteletik gertu, muino baten oinean dagoen eraikin txiki bat da.
Kanpoaldean “Mashan Sharti for service” dago idatzia. Gure hizkuntza da, Nubiako hizkuntza, eta “eguzki izpiak” esan nahi du,
argitu dit Mazarrek “Mashan Sharti” hitzen zentzuari buruz galdetu diodanean. Barruko gela
bakarrean mahai bat, telefono bat eta bi aulki daude. Eta inguru guztian,
hormetatik zintzilik, Wadi Halfa zaharraren zuribeltzeko argazkiak. Astiro
ibili naiz irudi maiztuei banan-banan eta arretaz begiratuz: kai eta ontzi bat
ikusi ditut ibai handi baten ertzean, nekazariak soroetan lanean, beste garai
bateko gizon-emakumeen begiradak, dotoretasunik falta ez duen hotel handi
bat... Itxuraz herri handi eta atsegina zen Wadi Halfa zaharra.
Gero mahai aurrean eseri eta Nubiako hizkuntzaren lehen hitzak ikasteari
ekin diot, Mazarrekin.
.....................................................................................
EUSKERA-NUBIERA HIZTEGI TXIKIA (Wadi Halfa eta Karma bitartean hitz egiten den eran)
EUSKERA-NUBIERA HIZTEGI TXIKIA (Wadi Halfa eta Karma bitartean hitz egiten den eran)
Zer moduz? - Maskaglo
Egunon - Maskafixo
Agur - Afialogo
Bai - Eio
Ez - La-la
Lo egin - Ner
Ura - Aman
Jana - Kaba
Datilak - Fenti
Tea - Xai/Sada
Esnea - Suu
Kafea - Bun
Haizea - Tug
Beroa - Yuk
Ederra - Axria
Herria - Jila
Krokodiloa - Ulum
Harea - Skid
Astoa - Katx
Etxea - Nok
Zein herri da hau? - Injitdole?
Ni Dongola-ra noa - Ai Dongola lenafil
1 Guera
2 Uo
3 Tisko
4 Tamso
5 Didza
6 Gordzo
7 Kolot
8 Iduo
9 Oskoda
10 Dime
20 Aro
..................................................................................................................
NUBIA II
Wadi Halfatik Dongolara -Nilo ibaia hegoalderantz jarraituz aurkituko duzun
lehen hirira- ez dago errepiderik. Desertuko azala doi-doi urratzen duten
pistak dira inguru hauetako bide bakarrak. Pista harritsuak eta hondartsuak,
oso astiro ibiltzera behartuko zaituztenak, eta maiz -uhinen gisako tolesdurek
zorua guztiz baldartzen dutenetan, esate baterako- zure abiada motela areago
mantsotuko dutenak, asto gainean patxadaz dabilen nekazariaren pausoa
berdintzeraino. Ez duzu, baina, zertan larritu horregatik. Abiada txikia ez da
izango -zure iparraldeko sorterrian askok uste dutenaz bestera- oztopo bat
lurralde hauetan. Aitzitik, zorionekoa sentitu zintezke, zeren presarik gabeko
mugimenduarena baita Nubiako bizimodua gobernatzen duen lege printzipaletako
bat (jakinduria handiko legea, bide batez esanda, eta zu sortu zinen mundu
urdurian, zoritxarrez, maizegi ahaztua) eta, besterik ez bada, horretan bat
egin ahalko duzu bidaiatzen ari zaren tokiko ohiturekin, eta, hartara, zure
piura xelebrea apur bat arindu eta disimulatu. Ez kezkarik izan. Nubian zaude.
Herri honen bihotz zabalak astiro jotzen ditu bere taupadak eta astiro ibiliz,
bakarrik, sentitu ahalko duzu taupada horien bultzada irmo eta ederra. Ongi
etorri Nubiara. Estimatu daukazun zortea. Ez presarik hartu, ez izan zekena, ez
ahaztu atzo bertan norbaitek gogorarazi zidana: Jainkoak txuriei erloju bat eman zien, guri denbora.
………………………………………………………………………..
Litekeena da bide hauetan, aldian behin, kamioi baten motor hotsa zugana
nekez hurbiltzen aditzea, edo, bizkorrago, "box" bat (atzealdea
bidaiariak eramateko eserlekuz hornitu diren toyotak) inguruko hondarrak
harrotuz zure ondotik astinduka pasatzea. Baina, une labur bateko presak eta
zaratak baino ez dira izango horiek. Esan bezala, isiltasuna eta sosegua dira
ohizko araua paraje hauetan, eta astoak, eta asto-gurdiak, zure ahalegin
bitxiaz ohartuko diren bidezale ia bakarrak.
…………………………………………………………
Wadi Halfatik Dongolara -Khartum-era bitartean aurkituko duzun hiri bakarra- 8 bat eguneko bidea dago, 400 kilometro inguru. Distantzia hori ibili nahi duena desertu hutsean gertatuko da Wadi Halfatik abiatu eta hondarrezko auzuneko azken etxeak igaro bezain azkar. Handik aurrera bidea ibaitik urruntzen baita, eta harria eta hondarra jaun eta jabe diren lurraldeak zeharkatzen baititu, lurralde lehor eta isilak, gerizpe baten babesa edo beste bizitza zantzurik nekez eskainzen dutenak. Bizikletaz dabilen bidaiariak aintzat hartu beharko luke bere aurrean daukan desertuaren gordintasuna. Ez luke gutxietsi behar -neurri batean niri gertatu zitzaidan bezala- eguerdiko eta eguerdiosteko ordu astunek, berorik handienekoek, gaineratuko dioten zama, ez eta bide gaiztoak zama horri gehituko dion nekea ere. Eta ez lioke, agian, entzungor egin behar batek baino gehiagok egingo dion gomendioari: ez barruratzeko lagunik gabe hain paraje mortu eta bakartietan. Nolanahi ere, komeniko litzaioke -bidelagunik ezean, aurrera bakarrik egitea erabakitzen badu azkenik- bere burua arreta eskatzen duen trabesia baterako ondo prestatzea.
Noizbait, ordea, (ustekaberik ez izatera bigarren egunaren bukaera
aldera-edo) bidea ostera ibaira hurbilduko da, eta aurrerantzean gertu
samarretik jarraituko dio bere ertzari. Hauxe izango da - hemendik Dongolara
bitartekoa- Nubiak eskeiniko digun tarterik ederrena.
...................................................................................................................
Agrira ilundu baino lehentxoago heldu naiz. Ur-murko handiak gordetzen diren estalpearen ondoan gelditu naiz, hondarrezko kalearen amaieran, eta bizikleta egurrezko zutoinetako batean bermatu dut. Gaua pasatzeko toki aproposa dirudi honek, ura dago buztinezko ontzietan, zumezko estera batek estaltzen du izkina bateko hondarra. Kanpoko kale bakartian haur bat baino ez da ageri; herritar gehienak soroetako lanak amaitu eta bere etxeetara erretiratuak egongo dira honezkero. Ibaitik datorren bidean norbait ikusi dut orduan, asto baten gainean astiro hurbiltzen. Astoa estalperaino ekarri eta nire aurrean jaitsi da. 40 edo 50en bat urteko gizonezko bat da, txikia eta iharra, maiztua dago soinean daraman tunika, hortzen erdiak falta zaizkio. Harritu naiz hizketan hasi eta ingles txukunean agurtu nauenean: "How are you?, Can I help you?, Do you need anything?... Bai, gaua hemen pasa zenezake, inork ez dizu enbarazurik egingo, baina… nire etxera ere etorri zintezke, erosoago egongo zara han
akaso...".

Gizonaren etxea hurbil dago, estalpearen atzeko kalean, bide nagusiaren
alboan. Kanpoko murruaz bestalde patio zabal bat dago, eta bi ohe kokatu ditu
bertan, altura txikiko eraikuntza baten ondoan. Gaua han pasako dugu. Beste bi
gizonezko gazterekin afaldu dugu barruko gela batean, eta, ondoren, ostera
bakarrik bera eta biok, patioko oheetan eseri gara, aurrez aurre. Ixilik dago
gaua, izar zerua. Aulki baten gainean, kriseilu baten garrak dardarrik gabe
egiten digu argi. Rifat Mahmud Ali-k -hori da nire anfitrioiaren izena- bere
historia kontatu dit orduan. Bera hemen sortua da, eta bere familiarekin bizi
da herri txiki honetan, baina badu kanpoko munduaren berri. Sukaldaria da eta
Afrikako herrialde askotan ibilia da, lehenago, lanean. Hain zuzen, datorren
hilean berriro abiatuko da, Djibuti-ra oraingoan, lan bila beti bezala.
Europara joatea ere gustatuko litzaioke, baina badaki hori ezinezko ametsa
dela. Afrikako mugak, ordea, ondo ezagutzen ditu, ez dira oztopo handia berarentzat.
Lotara jarri baino lehen eskaera bat egin dit: gomendio-gutun bat idazteko
biharamunean gaztelaniaz, nork daki, Afrikan ere bizi direla nire herrikideak,
agian noizbait batekin egokituko dela, eta baliatuko zaiola gutun hori lan bat
lortzeko...
Biharamun goizean, abiatu baino lehen, agindutako gutuna idazteari ekin
diot, Rifat Mahmud Alik eskuratu didan koaderno zaharrean. Koaderno maiztu hori
bere "curriculum vitae" dela pentsatu dut, eskuz zirriborratutako
orrialde horiek berak lan egindako tokien zerrenda osatzen dutela otu zait,
beste norbaitek idatzitako lerroak direla agian, bere dohainen berri eman eta
bere zintzotasuna nabarmentzen dutenak... Nire gutuna soila da, haren izena eta
lanbidea aipatu ditut bertan, nola ezagutu dudan, nola bere etxea eskaini
didan, ni nor naizen... Duda egiten dut nire hitzek bere helburua lortzen inoiz
lagunduko ote dioten, baina, hala ere, idazki txukuna egiten saiatu naiz.
Pozik ageri da gizona koadernoa bihurtu diodanean, pozik begiratzen dio berak
ulertzerik ez duen orrialde beteari. Dena prestatu eta abiatzekoa egin dut. Rifat Mahmud Ali nigana hurbildu da orduan, eta hitzik gabe zerbait utzi du bizikleta gainean: dirua da, billete ximur batzuk. Billeteak hartu eta itzuli egin dizkiot, "ez, ez, inola ere ez" -protesta egin dut kemenez- "jana eta ohea eskaini dizkidazu, neu nago zorretan...". Baina ez dut ulertu, eta tinko dago bera ere: "ezer gutxi da, bide luzea daukazu oraindik aurrean...", arrazoitzen du. Billeteak bizikleta gainean daude ostera. Aztoratuta nago. Zer egin? Afrikako nekazari behartsu batek emandako diru-laguntza onartu behar ote nuke...? Susmoa dut hori dela Rifat Mahmud Alik nahiko lukeena.
Kanpora atera naiz. Eguzkia goraka doa pixkanaka zeruan, eta distira
gorriztak ateratzen dizkie inguruko hondarrei. Gustukoak ditut Nubiako goizak.
Eguerdian suzkoa bihurtuko da airea, eta zeru-lurrak berdindu eta kiskaliko
dituen zuritasun bat jabetuko da Nubiaz. Ordu hori latza izango da. Baina
orain, esnatu berritan, bake doi bat dario basamortuari. Rifat Mahmud Ali -Djibutira lanera laster joango den gizon
iharra- atarian dago zutik, niri begira. Bizikletara igo eta agur egin diot
eskuaren keinu batez.
..................................................................................................................
NUBIA III
Herritxo honetara ordu bata inguruan heldu naiz, berorik handienean, siesta-orduan. Ur-murkoak babesten dituen estalpea ikusi dut bidearen ondoan, eskuinaldean: polita da, pezozkoa, hormak margotuak ditu. Barrua txikia du baina txukun antolatua: pareta baten kontra bi murko handi daude, ur freskoz beteak, eta ura edateko katilu metaliko bat alboan; parean ohe bat, almohada eta maindire garbiekin jantzia. Toki hau arretaz zaintzen dute herrikoek.

Umeen builek eta ohiuek esnatu naute. Emakume bat ikusi dut atearen
ondoan, tea eta ogi opilak dakartza erretilu batean. Haren inguruko ume
tropelak adi eta isilik begiratzen dit orain. Emakume hori datorren hilean
Estatu Batuetara joango da bizitzera, pasaporte amerikarra duen bere
senarrarekin batera. Hala azaldu dit berak nik, ohean eserita, tea edan eta
ogia jaten dudan bitartean. Eta ondoren, nire galderari erantzunez: "Toki
hau, ohea, ura... ibiltarientzat dira, hemendik igarotzen denak atseden hartu
dezan. Herriko irakasle baten ama hil zen, eta haren omenez eta oroitzapenez
eraiki zuen irakasle horrek aterpe hau..."
..................................................................................................................
Saddifendi herri polita da, txukuna, argitsua. Etxeak kolorez pintatuak daude, kolore kremaz eta marroi ilunez, eta marrazki geometrikoz ere apaintzen dira, hainbatetan, kanpoko murruak. Herria zeharkatzen duen hondarrezko kale garbian denda txikiak ikusi ditut pasaeran; Nubiako ur-murkoak Nim zuhaitzen gerizpean freskatzen dira izkinetan. Dendatxo baten aurrean edari freskagarri bat edatera gelditu naiz. Kanpoan, ataurreko teilatupean, dozena erdi bat gizon dago eserita, hankak gurutzaturik, eltze baten inguruan. Zirkulua ireki egin da pixka bat eta, keinuz, hurbiltzeko esan didate. Taldera bildu naiz, eta holako posturetara ohituta ez dauden nire hanka luzeak ahal bezala antolatuz, eltzearen aurrean egokitu naiz ni ere. Opil bat eskeini didate, eta jaten hasi gara, eltzeko babarrun beltz goxoa ogi pusketekin hartuz eta ahoratuz. Beste gizon bat azaldu da handik minutu gutxitara; zirkulua berriro zabaldu da eta tokia egin dio berari ere. Eltzekoa amaitu eta tea edan dugu ondoren. ..................................................................................................................

Abu Saran eguerdiosteko orduak, berorik handienekoak, ibai ondoko estalpean
pasa ditut. Palmondo ostoz eta adarrez egina dago, eta bi murko handi
freskatzen ditu, izkina batean, bere itzalak. Ibaia ondoan, beherago, igarotzen
da, lasai eta nagi, berari ere kosta egingo balitzaio bezala aurrera egitea
ordu astun hauetan. Baratze txikiek eta palmondoek berdez eta
gerizpez janzten dute gu gauden ertza, baina ibaitik dozenaka batzuk metro urrutiratuz gero,
Nubia eguzki zital baten azpian kiskaltzen da ordu honetan.
Herriko gazte batzuek lagundu didate honaino. Haietako batek arrain egosia
eta arroz txuria ekarri ditu plater banatan eta denok jan dugu bertatik,
lurrean, zumezko esteretan eserita. Gazteen jarrera lagunkoia eta gizabidetsua
da. Nire berri jakin nahi dute, baina presa eta ardailarik gabe luzatzen
dituzte galderak. Harritu egin dira bere hizkuntzan ere, Rotanaz, hitz batzuk
badakizkidala ohartu direnean. Litekeena da kanpotar batek arabieraz jakitea
-pentsatu dut- , arabiera urrutira iristen da, baina Nubiakoa hizkuntza txikia
da, bertakoek baino ez dakitena. Eta harro erabiltzen ditut, aukera datorrenean, azken egunetan ikasi ditudan hitz apurrok.
Gazte bat ibaian igerian ibili ondoren gugana hurbildu da. "Ez al dago
krokodilorik?", galdetu diot, krokodilo buru txikiak ikusi baititut,
zenbaitetan, Nubiako etxeetako ate gainetan. "Bai, badaude" "Eta,
ez al dira arriskutsuak?" "Bai, badira" "Igeri egin nahi al
duzu?", eskaini dit orduan uretatik irten berriak, "nirekin joanez
gero ez duzu arazorik izango".
Pentsatu dut hobe dela krokodiloei enbarazurik ez egitea bere siestaldian,
denok merezi dugu-eta deskantsua ordu nekagarri hauetan. Eta nire ondoan
daudenek dagoeneko egin duten modura, estera gainean etzan eta lo-kuluxkarako
prestatu naiz ni ere. ..................................................................................................................
Labe zuria da Nubia eguerdiostean. Erre egiten du hareak, erre egiten dute
harriek, erre egiten du biriketan dudan aire astunak, argiak berak ere itsutu eta
erre egiten du. Urtu da eguzkia eta bere materia goria isuri du nire gaineko zeru
anker, zurbil, xehetasunik gabeko horretan. Labe zuria da Nubia eta zuritasun
horretan kiskaltzen dira nire indarrak, gorputzarenak eta gogoarenak. Dena
suntsitzen du, dena agortzen, dena berdintzen argi horrek. Eta ni noraezean
nabil. Ez dut helbururik, inora ez darama bide honek, inor ez dago zain amaieran: Wind and dust are my companions, the
end of the earth is my home. Arrotza naiz lurralde arrotzetan.
Bakarrik nago. "Zerk ekarri hau deserri honetara? Noiz arte herrari?"...
"Aurki ezak gerizpe bat lehenbailehen!", agindu diot, larritasunez,
neure buruari. Eta nire begiek pago bat bilatu dute, iturri bat, zikoinak
kanpandorrean, nire hizkuntzetan mintzo diren bozak... Aterpe bat zuritasun
honetatik libra nadin!!
..................................................................................................................
Jambukol-era gauez iritsi naiz. Lehenago, bidea Nilotik urrundu eta desertu
bakartian barneratu da: hondar gorria eta harrizko muinoak. Iluntzen hasi
duenean pista nagusia utzi, eta Nilo aldera jo dut berriro ere, ez nuen
bakardade hartan kanpatu nahi. Erdi galdurik ibili naiz. Ilunpean bidea ikustea
eta jarraitzea zaila da, kopetako linternaren argitan dena bat da, dena harea,
dena desertua. Jambukolera iritsi naiz azkenik eta pozik nago. Nubiako
herriak gustuko ditut, gustuko dut bere jendea, gustuko bere sosegua. Pozik
egin dut lo Jambukolen, ur-murkoen aldamenean, adobezko estalpean.
..................................................................................................................
Elkarrizketa txikiak (edo gisakoak)
Orduek presarik gabe egiten dute aurrera Nubiako arratsaldean. Eta ni ere
haiekin batera, edo haiek baino are astiroago, mugitzen naiz, pedalei poliki
eraginez hondarrezko bidetik. Nire alboan, asto baten gainean doazen bi gazterekin ari naiz hizketan. "Sudan good?", galdetu dit haietako
batek. "Sudan good", erantzun dut nik erabakitasunez eta egiaz. "No,
Sudan no good", zuzendu dit berak astoa seinalatuz, "Germany,
America, France...are good. They don´t go on
donkeys". Nik neure bizikleta seinalatu diet.
…………………………………………………………
Arratsaldea astiro doa aurrera Abu Saran ere. Lo-kuluxkatik esnatu eta
abiatzekoa egin dut. Gustura egoten da ibai ondoko freskuran, palmondoen
gerizpean, baina segi beharra dago. Nirekin dauden mutil nubiarrek bide
nagusiraino lagundu didate. "Afialogo!", egin diet agur bere
hizkuntzan. Haietako bat nigana hurbildu, eta honela hitz egin dit:
"Arabic good, Rotana (Nubiera) no good".
……………………………………………………….
Afaltzen ari garela Rifat Mahmud Alik Khartum-eko gobernua aipatu du:
"Gu ere musulmanak gara baina ez Khartum-ekoak bezain zorrotzak..."
……………………………………………………………
Nubia lurralde baketsua dela, bidaiariei harrera ona egiten diela, lasai
eta arazorik gabe ibiliko naizela hemen esan didate behin baino gehiagotan.
Hitz hauekin gaurkoan: "Nubian ez dago lapurrik, ez pistolarik edo
sastakairik..."
NUBIA IV
Karma eta Argo bitartean ez dago etenik edo bereizketa garbirik, etxez eta auzunez dago inguratuta bi herriak lotzen dituen bide hondartsua. Argon hartu nuen Nilo-ren bestaldera eraman ninduen ferrya, derrigorrez egin beharreko zeharkaldia, zeren, handik aurrera, utzi ekialdeko ertza eta mendebaldekoa hautatzen baitu Khartum-era doan bide nagusiak (eta ertz horri lotuko zaio aurrerantzean, harik eta lehen bihurgune handira iritsitakoan ibaitik bereizi eta desertuan zuzenki barruratzen den arte).
Zaharra zen ferrya. Lehorreratua zegoen ibai bazterretik urte luzetan
mugitu gabea zela, hala pentsatu nuen ikusi orduko, burdina puska hura ez zela
handik abiatzeko gauza izango, bere onenak aspaldian emanda zegoela -Gordon edo
Kitnecher-en garaietan, apika- . Baina oker nengoen. Bi furgoneta heldu ziren
laster, eta plastikozko ontziz lepo-lepo egindako asto-gurdi bat, eta haiek,
eta nire bizikleta, plataforma estuan nola edo hala egokitu genituenean, abiatu
zen ferrya -nik mirarizko gertaeratzat jo nuena- , diagonal bat eginez ibaiko uretan.
Mutil gazte bat zen pilotua, bere lanaz pozik eta harro zirudiena. Bere ondoan
eserarazi ninduen, goiko kabinan, eta keinuz eman zidan -mutua zen- aurrean
genituen oztopoen berri: seinalatzen zizkidan, kasu, ur zurrunbiloak, edo uretatik
ernetzen ziren lur muturtxoak, eta haiek nola sahiestu adierazten zidan, talka
egingo genuela-eta, bestela. Iaioa zen pilotu mutua. Lema mugitzeko gurpil bat, eta
ohol bat eserlekutzat, ez zegoen besterik kartoi gogortuz egindako kabina
hartan, baina hinki-hankarik gabe, eta irribarretsu denbora guztian, gidatu
zuen ontzia -nik naufragotzat hartutako txalupa zarpail hura- bestaldeko
maldaraino. Jatorra ere bazen, jaitsi baino lehen 200 dinar baino gehiago ez
nuela ordaindu behar argitu zidan, 500 eskatuta ere 200 ordaintzeko. Baina ez
zegoen horren beharrik. Lehorra zapaldu nuenean, 100 baino ez zidaten eskatu
ferryko bi langileek.
..................................................................................................................
Atzean da Nubia eta bere desertuak, atzean jadanik Dongola eta Nilo ibaia,
atzean - beste hainbatetan bezala- betirako urrundu diren tokiak, ostera sekula
zapalduko ez ditudanak. Oroimenarena izango da aurrerantzean Nubia. Bidaiak ez
du etenik, eta ez dago itzulbiderik oroimenetik kanpo. Bera da zatien arteko
lotura. Berak bultzatzen gaitu aurrera ere.
Abudulur-etik sei eta erdietan abiatu naiz. Zazpiak
inguruan sartzen da eguzkia, eta bide gehiena gauez egin dut, linternaren
argitara. Trafiko gutxi dabil basamortuko errepide asfaltatuan. Epela da airea,
isilik dago gaua, etxerik, edo argi zantzurik, ez da sumatzen inguruko lautadan. Kopetako linternak nire aurrean zabaltzen duen horiuneak nik
uste baino hobeto erakusten dizkit bideko zulo eta altxatuak. Azpiko hondar
gorria agerian uzten dute asfaltoaren urratu zabalek, eta kolore hura
nabarmendu egiten da, kontrastez, galtzadaren azal ilunean. Ezker-eskuin noa
holakoetan, hondar-putzuen arteko asfalto zerrenda estuak bilatuz, oztopoak
sahieztuz, gaua atseginez nabigatuz. Jemedi-ra iritsi baino lehen argitasun
zurixka bat antzeman dut nire aurreko ilunpean. Ortzemugatik ernetzen da, eta
alde hartako zeru puska handi bat esnezko lanbro batez urdintzen du. Orduantxe
ohartu naiz. Hiri handi bateko argiek baino ezin dute holako distirarik sortu.
Bai, hantxe da Khartum. Bihar helduko naiz.Maputo, 2006ko apirilak 19
No hay comentarios:
Publicar un comentario