martes, 4 de agosto de 2009

Bolivia (Tarija, Villamontes)

En primer lugar unas palabras de agradecimiento. Hay muchas personas que han contribuido a que estos casi tres meses de estancia en Bolivia hayan sido un placer. Me gustaba mucho este pais y ellas son tambièn culpables de que me guste aùn màs ahora. Gracias a los "Pedaleros del Urubò" de Santa Cruz de la Sierra (hay muchos nombres aqui pero voy a mencionar a los dos principales culpables: Gina y Jaime), gracias al grupo de pedaleros de Cochabamba y por supuesto muchas gracias a Toto, Rosi y Genaro, mis amigos pedaleros chapacos.




Pasa den astean, Tarija-rantz nentorrela ( Boliviako hegoaldean dago hiri hau, Boliviako Andaluzia du ezizena) nire moduko beste txirrindulari batekin egin nuen topo errepidean. Berak ez ninduen ikusi hasieran. Eserita zegoen bide bazterrean, bizikletaren ondoan, gorputza ekialdeko mendietarantz jiratua. Ibar estu batean geunden biok, bakarti samarra, errepidea bera bezala. Ibarraren alde bat, nire eskuinekoa, arroka gorriko mendizerra lehor eta harritsu batek ixten zuen. Beste aldeak, txirrindularia jiratuta zegoenak, antzeko beste mendizerra bat zeukan gertu, ibaiaz bestaldean, baina haren maldetako sastraka eta zuhaixkengatik kolore berdexka bat nagusitzen zitzaion. Txirrindulariarengana hurbildu eta bozina jo nion. Ogia zeukan esku batean eta dulce de leche pote bat ikusi nuen lurrean, haren ondoan. Harriduraz begiratu zidan hasieran baina berehala altxatu eta libre zeukan bostekoa eskaini zidan, irribarrez. Estephane zuen izena eta frantsesa zen, Lyon-ekoa. Buenos Aires-etik abiatua zen lau hilabete lehenago eta denbora horretan errepidean aurkitzen zuen lehen ziklista-bidaiaria omen nintzen ni. Nik ere oso gutxi ikusiak nituen Caracas-etik irtenez gero, eta poza eman zidan Estephane topatzeak. Ez zen izan hura, hala ere, guztiz ustekabeko enkontru bat. Goiz hartan bertan, Camargo herriko kaleetan nengoela, gizon batek hala esan zidan: "Atzo zu bezalako bat ikusi genuen Sama-ko aldapa igotzen". Beraz, espero nuen harekin elkartzea goiz edo berandu, bideak ez zuen aukera asko uzten. Estephanek eta biok luze jardun genuen hizketan elkarri agur esan eta nor bere bideari berriro lotu baino lehen (iparraldera zihoan bera, hegoaldera ni). Mapak atera genituen, informazioa eta helbideak trukatu... Halako batean Bolivia zein herri polita zen aipatu nion, zenbat gustatzen zitzaidan. Bat etorri zen bera: "Bai, oso berezia. Muga igaro nuenean nire bidaia berriro hasten zela iruditu zitzaidan..." Eta ixilune baten ondoren: "Hori bai, Sama-ko aldapa igotzeko bi egun behar izan ditut".

Estephanek ondo adierazi zuen hitz gutxitan Bolivia nolakoa den. Berezia, oso desberdina inguruko herrien aldean eta aldapatsua. Gogoan dut orain dela hamar urte, Boliviara lehenengoz etorri nintzenean, ez niola hasieran aparteko arretarik eskaini herri honi. Pasoko herria izan behar zuela pentsatzen nuen, Argentinarako bidean zeharkatu beharrekoa. Ez zen hala gertatu. Lur honen edertasunak harri eta zur utzi ninduen eta hiru hilabeteko bisa ia agortu nuen hemengo bideetan gora eta behera.
Orain ere, hamar urte geroago, antzeko zerbait gertatzen ari zait. Brasiletik hona sartu nintzenean, Paraguaiko mugarantz zuzenean jotzea zen nire asmoa, baina, horren ordez, bideak eskaini didan ia bidegurutze bakoitzean planak aldatu eta barrura egin dut ezari-ezarian, gero eta barrurago, gero eta gorago: ekialdeko behe-oihanetatik Cochabamba inguruko mendialdera lehendabizi, eta altiplano hotzeko goi-ordokietara gero; eta, handik behera ondoren, orain nagoen hiriraino, Tarijaraino (1800 m.). Bederatzi aste daramatzat Bolivian eta Paraguaiko muga ez daukat oraindik hain gertu (honako hau izan da nire ibilbidea Santa Cruzetik irtenez gero: Santa Cruz - Samaipata - Comarapa - Epizana - Totora - Mizque - Sacabamba - Cliza - Cochabamba - Oruro - Challapata - Ventilla - Potosi - Camargo - Tarija)

Zer daukan Boliviak? Hasteko aldapa asko, luzeak, ederrak, gogorrak. Baina aldapen beldur ez bazara, edo haiek eskatzen duten izerdi-kuota pagatzeko prest bazaude, jasoko duzun saria ez da nolanahikoa izango. Paisaiak ederrak dira, oso ederrak, herriak politak eta lasaiak eta jendea ona. Boliviako altiplanoa apaitu gabe ezin aurrera jarraitu: zabala eta bakartia, isila eta urruna, ohikoa ez den edertasun mineral batez hornitua... Batzuetan ikuskizun apartak eskaintzen ditu. Zeruko ostarteek ordeka eta mendi mortu haietan sortzen duten argi-itzalen dantza, esaterako, ia irreala da, bihotza harriduraz eta mirespenez betetzen du. Oso toki berezia da. Agian, lurrak -eta haren gaineko guztiak- omen daukan arima sakratuaren oihartzuna gordetzen da goi haietan. Manoaren arrasto bat, hori segurua da, hantxe dago.

Baina Boliviak dauzkan altxorren artean bada bat, oso berea, azpimarratu nahi nukeena: isiltasuna. Toki eta paraje isilak aurkitzea gero eta zailagoa da, eta naturarekin gertatzen den moduan erreserben itxura hartzen dute maiz, eremu hesituak dira, exotikoak, edo salbuespenak. Bolivian alderantziz gertatzen da. Hemen zaratak, builak eta motor hotsak dira salbuespena, eta hirietatik edo bide nagusietatik apur bat urrundu eta beste mundu batean sartuko zara. Eta mundu horrek Boliviaren bihotzean dagoela ematen du, erdi-erdian: urrutitik datorren mundu zahar bat da, galdutako gauzen zaporea daukana, galdutako erritmo eta galdutako logiken zaporea, urratsak astiro eta isilik ematen dituena. Nik mundu horri nostalgiaz eta liluraz begiratzen diot. Jakina, Bolivia Latinoamerikako herrialderik txiroenetakoa da eta susmoa dut isiltasuna ezin daitekeela ulertu, gaur egun, datu hori kontuan hartu gabe. Nola ezin diren ulertu, zoritxarrez, patxada, presarik eza, gauzen abiada motela, giza-harremanen zentzu komunitarioago bat agian,... Hori da, antza, mundu modernoak aurkezten digun dikotomia: aurrerapena eta horrek dakartzan pribilegio materialak ala "Hirugarren Mundu"ko toki batzuek oraindik dauzkaten xarma exotikoak, eta, haiekin batera, gabezia ikaragarriak. Dikotomia hori faltsua da, eta uste dut gutxietsi egin dugula erosotasun materialak eta haiek ematen diguten seguritate-irudipena lortzeko bidean galdu duguna. Eta bururatzen zait irtenbidea -jende zuhurrak esan ohi duenez- erdian dagoela eta mundu modernoak eskaintzen dizkigun abantaila behinenak -kontsumismoarekin zerikusirik ez dutenak- eta "mundu zaharraren" altxorrak uztartu litezkeela, han eta hemen. Horretarako austeritatea beharko genuke guk, eta beste logika bat denok.

Tarija izeneko hirian nago. Oso hiri atsegina da Tarija, Boliviako atseginena esango nuke. Ehun mila biztanle pasatxorekin herri handi baten giroa dauka, eta, erdiko kaleetako trafiko bizia eta espaloi estuak gorabehera, lehen aipatzen nuen mundu zahar horren enkantuak somatzen dizkiot nik. Txukuna, garbia eta lasaia, enparantza ugari ditu, politak eta itzaltsuak, eta jendea ona eta patxadatsua da. Eta hori guztia gutxi balitz hemen daude Boliviako mahastiak (munduko altuenak omen), eta ardo beltz goxoa daukagu eskura edari sakratuaren zaleok. Ekintza maite duena, ordea, aspertu egingo da, "ezer pasatzen ez den" leku horietakoa baita Tarija. Zegoen zinema bakarra itxi zuten (eliza bat omen da orain) eta kultur agenda guztia, antza, harekin amaitu zen. Aurkitu dudan hoteltxoa oso nire gustokoa da -"Residencial Rosario", Ingavi kalean-, haren ezaugarriak eta hiriarenak bat datoz erabat. Jabeak edadeko bikote bat dira ("Don Lorenzo" esaten dit andreak, maitekiro) eta gelak, oso txikiak eta txukunak, barne-patio eguzkitsu baten inguruan daude antolatuta. Toki lasaiagorik ezin aurkitu (prezioaz ere ezin kexatu, 35 boliviano, 3.5 euro inguru). Hoteletik oso gertu enparantza polit-polit bat dago, gerlari, libertadore edo abertzale harroaren ohiko estatuarekin. Tristuraz begiratzen diet kale batzuetan, murruz inguratuta izkutatzen ziren antigoaleko etxe eta patioen eremuetan, jasotzen ari diren eraikin moderno zatarrei.

Eguraldia kaxkarra, aldakorra. Iritsi nintzenean hotzaldi bat eduki genuen, sekulakoa, eta dardar batean ibiltzen nintzen gauez kaleetan ("surazos" deitzen zieten Santa Cruz-en hegoaldetik, Antartidatik-edo, datozen aire-masa hotz horiei). Eta orain halako beste baten mende gaude. Bien bitartean izan dugu, baita ere, hemengo neguan ohikoak diren -eta nik oroimenean gordeta nituen- zeru urdin akatsik gabeez goxatzeko aukera, baina.... zoriona, zorion labur...

Bestalde, Bolivia bitan zatitzen duten kategorien barruan ez omen dira sartzen Tarijako biztanleak. Esan didatenez haiek ez dira ez "coyak" (mendebaldeko biztanleak, altiplanokoak) ez "cambak" (ekialdekoak), baizik eta "chapaco"ak, hots, Tarijarrak eta kitto. Guztiarekin ere, izen kontuak gorabehera, "ilargi erdiaren" parte da Tarijako departamendua, Evo Morales presidentearen aurka daudenen artekoa, alegia, eta horretan bat dator "cambekin" ("ilargi erdia" esaten zaie Boliviako ekialdeko departamentuei, mapan irudi hori osatzen dutelako. Tarija ilargi erdi horren behealdea da; Santa Cruz erdian dago; Beni eta Pando, goian). Zatiketa geografikoa, kulturala, politikoa eta ekonomikoa da Boliviako ekialdearen eta mendebaldearen artean dagoena. Ekialde aberatsak ditu petrolioa eta gasa (gasa hemen, Tarijan) eta baliabide natural horien kontrola da talkaren arrazoietako bat. Bestalde, mendebaldean nagusi den kultura indigenatik (kitxuak eta aimarak) urrun sentitzen dira hemen. Beste talde etniko batzuk daude "ilargi erdian", ez oso handiak, eta hirietan mestizoak edo "criolloak"(txuriak, espainolen ondorengoak) dira nagusi. Tarijan, hori oso nabarmena da, populazio indiarra txikia da, kaletik dabilen jendeari erreperatu eta esango nuke gehienak nire moduko rostro palidoak direla (euskal abizenak, portzierto, ez dira falta: Aguirre, Uriondo, Echazù,...). Dena den, Tarijako biztanleek, "chapacoek", jende lasaia izateko ospea dute eta politikan ere halakoxeak direla ematen du. Ez ditut ikusi hemen Evo Morales presidentearen aurkako pintada gogorrak eta iraingarriak, Santa Cruz-en ohikoak zirenak. Bat ere ez. Pintada politikoetan ohikoena "No a la constituciòn" da. "Mujeres creando" talde feministarenak ere ageri dira paretetan. Hona hemen ale batzuk: "Tù me quieres virgen, tù me quieres santa, tù me tienes harta", "No soy media naranja de nadie sino fruta entera y en toda su variedad", "Las mujeres necesitamos a los comites cìvicos (hemengo instituzio bat) tanto como los peces a las bicicletas".

Hiru aste izango dira laster hona iritsi nintzela. Bat-batean, bideak eta bizimodu ibiltariaren ohiturak utzi eta bestelako errutinekin egokitu naiz. Gosaria gelan bertan hartzen dut; bazkalorduan izkinaren bueltan dagoen etxera joaten naiz; arratsaldeetan merkatura hurbildu eta "tojori" bero bat (arrozesnearen modukoa baina arrozaren ordez artoa daukana) eskatzen dut, beti toki berean. Gustatzen zait merkatuko mahaietan esertzea, ni bezala plater beroa dastatzera etorri diren beste hainbatekin batera. Gauez, kalean pitzak saltzen dituen andreagana jotzen dut. Zintzo betetzen ditut joan-etorri horiek, eta beste asko, egunero, ia aldaketarik gabe, beti toki beretan geldituz. Gauez badakit ohea non daukadan zain eta berriak eta atseginak gertatzen zaizkit ziurtasun txiki horiek guztiak.

Ez naiz bat ere aspertu aste hauetan. Bi liburu irakurri ditut (Harry Potter-en bat eta "Zazpi etxe Frantzian". Ernesto Sabatoren "La Resistencia", poltsetan daukat zain), aparatu honen teklekin ere nahiko lanpetuta ibili naiz eta gainontzeko orduetan Toto eta Genaro gogotik saiatu dira "chapacoek" jende abegitsua izateko fama zergatik duten niri erakusten. Toto eta Genaro hemengo bi bizikletazale dira eta hainbat ibilalditxo egin ditugu elkarrekin inguruetan. Zorretan nago haiekin, Totorekin eta bere familiarekin batez ere.

Independentziaren urteurrenaren jaiegunak aprobetxatuz Santa Cruzen ezagutu nituen beste lagun batzuk ere izan dira hemen, "Pedaleros del Urubò" taldeko kideak, hain zuzen. Atzo, goizetik ilunsentira arte, mahastiz mahasti eta bodegaz bodega ibili ginen biziketa gainean denok, eta ilunsentitik aurrera bizikletak utzi eta janari, edanari eta parrandari egin genien leku. Edo idazle handiak esango zukeenez, leku t'erdi. Denetarik izan zen, ez beti neurrian.

Bihar abiatuko naiz. Hemendik Paraguaiko mugara 400 km inguru dagoela uste dut, gehienak asfaltorik gabeak. Hasierako 260ak, Villamontes-era bitartean, oso menditsuak eta politak direla esan didate, bihurguneak, amildegiak eta alturako ikuspegiak ez omen dira faltako. Villamontes Boliviako "chaco"aren parte da eta handik aurrera eskualde bero, zelai eta gutxi populatu horretan sartuko naiz. Aldaketa galanta. Paraguaiko hiribururaino, Asuncioneraino, elorriak, sastrakak edo baso txikiak izango omen dira nagusi nire inguruko behe-lautadetan. Han bizi dira menonitak. Hegoamerikan Paraguai da, orain, ezagutzen ez dudan herrialde bakarra (Guaianak ez ditut kontuan hartzen) eta ilusioz noa haruntza. Bolivian pasa dudan bolada ederra izan da baina etorkizun dagoenaren deia, errepidearen dei hori, indartsua da, ohi bezala, eta aurrera narama gogoz. Hasia naiz Montevideo ikusten, hantxe, zeruertzean.

2009ko abuztuak 10

.................................................................................

Villamontes


Lau egun behar izan ditut Tarijatik hona iristeko, 260 kilometro guztira, menditsuak eta ikusgarriak. Berezitasun bat izan dute: basoak eta landaretza. Bolivian izan naizen mendi ingururik basotuenak, dudarik gabe. Goietatik, begiak atzera bihurtu eta kolore berde iluneko mendizerrak ikusten nituen, bata bestearen atzetik, zeruertzeraino. Mendi malda eta zintzur horietan barrena egiten du aurrera -bihurgunez bihurgune eta aldapaz aldapa- pista estu batek. Tarte asko bertigoa sortarazten duten horietakoak dira, bidea malda ia bertikaletan irekitako lerro doi bat baita, pareta alde batean, amildegia bestean, eta bazterretan, via crucis baten gisara, gurutzeak, bidaia beheko zuloetan amaitu zutenen oroigarri. Ez dago hemen seinalizaziorik, babes-hesirik edo bestelako laguntzarik, gidarien zuhurtziak eta abilidadeak erabakitzen dute desafioa. Eta patuaren borondateak.

Bizikletazaleontzat bide hauek amets bat dira, haietan ibiltzen diren ibilgailu bakanentzat, kamioi eta autobus handientzat batik bat, amesgaiztoa (flota esaten zaie hemen lineako autobusei). Ari dira tarte batzuetan -tarte errazenetan- errepidea zabaltzen eta zuzentzen eta noizbait asfaltatu ere egingo omen dute, zeren Corredor Bioceànico Central delakoaren parte baita bide hau. Baina nekez imajina dezaket zer egin daitekeen tarte zailenetan, lurrarenak baino gehiago airearenak diren pareta horietan, gauzak hobetzeko.

Pastelaren ginda Villamontesera iritsi baino lehentxoagoko zatiak jarri du. La Angostura du izena tarte horrek eta Cares-eko zintzurra ekarri zidan gogora: ibaia, zabal samarra, behean, urruti, eta harrizko paretan zintzilik, badaezpadako orekan, bide estua. Aldea, hemen autobus eta kamioi handiak ere ibiltzen direla, ez bakarrik oinezkoak (trailer bat igaro zen han nengoela. Halakoetan irrati bidez ematen dute abisua han diren zaintzaileek, eta kontrako norabidean datozen ibilgailuak geldiarazi). Bihurgune estuetan paretari pega-pega eginda joaten nintzen ni, eta, hala ere, erne eta kezkatuxea, bestaldetik zer azalduko. Gidari batzuk astiro eta zuhur baitabiltza, baina bat baino gehiago, ohiturak edo singaniak -hemengo pattarrak- ematen dien konfiantza lagun, behar baino azkarxeago hurbiltzen da bihurguneetara.

Herria da Villamontes, herri lasai bat, handixea. Ez du antzik Tarijarekin, hura txikia izan arren hiria zen, bilduagoa. Villamonteseko kaleak zabalak dira eta hostaila oparoko zuhaitz lerroak dituzte alboetan. Eraikuntza gehienak txikiak dira, solairu bakarrekoak. Goitik ikusita, seguruena, mantxa berde baten itxura hartuko du, zabalgune eta teilatu batzuk agerian, beharbada.

Dena aldatu da. Boliviako mendiak atzean dira, Altiplanoaren laztasuna -eta laztasunaren ederra- ere bai, eta Boliviari berari agur esaten ari naizela sentitzen dut. Paraguaiko muga hemendik bi bat egunera dago, gehienez hirura. Chaco Handiaren ertzean nago eta bero egiten du, bero sapa. Lehen eltxoak ere agertu dira (Paraguain izurrite bat omen dira). Tarijan, astebete lehenago, hotzak dardarka egoten nintzen gauez eta orain sinestezina dirudi horrek. Bitxia da, goizez esnatu eta berotasun eta argitasun horiek beste nonbaiten sentiarazten naute, ez orain arteko tokian. Herri honen eiteak ere beste nonbaitera narama. Erdiko Amerikako herriak -nik aspaldi ezagutu nituen Nikaraguako haiek, kasu- etortzen zaizkit gogora, hango goiz nagiak, hango giro sentsuala.

Herri aparta da Bolivia, bere jendea ere halakoxea. Honelako toki gutxi daude munduan.


 2009ko abuztuak 15

miércoles, 17 de junio de 2009

2009ko ekainak 19. Santa Cruz de la Sierra (Bolivia)


Boliviara Brasil-dik sartu nintzen, joan den maiatzaren 24an, ekialdean dagoen Santa Cruz departamentutik. Bi herri daude muga honen alde banatan: Corumba eta Puerto Quijarro. Corumba, Brasileko aldean, hiri txiki bat da, ehun mila biztanle ingurukoa, txukuna eta lasaia. Presek eta abiadurek oraindik mendean hartu ez duten tokien airea dauka, nire gustukoa izan zen halako giro nagi bat. Paraguay ibaiaren ertz batean dago eta beheko kaleetan dagoen behatokitik "Pantanal" deritzon lautada zingiratsuaren ikuspegi aparta dago (ilunsentiko orduetan, batez ere, huts egin behar ez dena): zerumugaraino luzatzen den ordoki berde eta huts bat, amaierarik gabeko natura. Baina paisaiaren ederrak ezezik beste zerbaitek ere eman zidan atentzioa hara iritsi nintzenean: kaleen arteko itxituratik lautadako infinitura dagoen bat-bateko jauziak. Izan ere, hiria ustekabean eteten da puntu hartan, naturak gaindiezina den hesi bat jarri balio bezala bertan. Handik aurrera itsaso bat dirudi Brasileko Pantanal-ek. Hobeto ulertu nuen orduan egun gutxi lehenago gertatutakoa: bizilagun batzuek jaguar bat aurkitu omen zuten hiriko zuhaitz batean gordeta eta beldurtuta (jaguarra bera bezainbeste, ziurrenik) suhiltzaileei deitu behar izan zieten katuaz arduratu zitezen. Nonbait, piztientzat bi erresuma haien arteko muga bereiztea ez da beti hain erreza izaten, eta noizetik noizera oharkabean zeharkatzen dute.
Boliviako aldean, Puerto Quijarro oso bestelakoa da: Corumba baino txikiagoa, umilagoa, zarpailagoa. Muga igande batean zeharkatu nuen, goizez, eta Puerto Quijarroko kale nagusitik nindoala, autoek altxatzen zuten hauts zurrunbiloetan bilduta eta irrati aparatuetatik zetorren musika berria adituz, bat-batean, atzean utzitako herria, Brasil handia, gatzik gabea iruditu zitzaidan, modernoegia, monotonoegia. Beste Latinoamerika batean nengoen orain, dudarik gabe, eta pozik sentitu nintzen.
Lehen ustekabea Boliviako aduanan bertan hartu nuen: poliziek dirua eskatu zidaten, "una contribuciòn, 50 bolivianos" (5 euro) 30 egun baino gehiagoko bisadoa emango bazidaten. Ohitura galduta nengoen eta ez nuen espero holakorik. Itxurak egin genituen denok pixka bat, nik ez nuen amore eman nahi eta zeharka eman nuen aditzera nire ukoa, poliziei aurka egin gabe, 30 egunak onartzeko prest nengoela sujerituz ere (eta onartuko nituen, nahikoa zirela uste nuen-eta, orduan), eta ezetzaren aurrean haiek ere antzerki pixka bat egin eta zigilua jarri zidaten azkenean pasaportean, ohikoak diren 90 egunekin. Aduanan bertan ere Boliviako egoera politiko ezin interesgarriagoaren lehen aztarnak: Che Guevara-ren argazki bat eta Evo Morales lehendakariaren beste bat. Azken honen ondoan bi mezu: "Revoluciòn democràtica y cultural", "Justicia social".
Bigarren ustekabea errepidea izan zen: tren batek lotzen ditu Boliviako barrualdea (Santa Cruz) eta Puerto Quijarro eta orain dela hamar urte (1999. urtean ere izan nintzen Bolivian) hura zen bertara iristeko bide nagusia, ia bide bakarra. Tren hori hartu beharko nuela uste nuen nik. Baina denborak, eta asfaltoa, aurrera doaz, eta badirudi geldiezinak eta temosoak direla biak, zein baino zein. San Jose de Chiquitos-era bitartean (400 bat km.) asfaltozko eta porlanezko errepide berri-berria dago orain.
Gau bat pasa nuen Puerto Quijarron eta biharamunean abiatu nintzen. Pozik abiatu ere, trena hartu behar ez nuela-eta. Asfaltoak, dena den, sentimendu kontrajarriak sortarazten dizkit beti. Pozten naiz hura ikusten dudanean, errezagoa da-eta dena handik aurrera. Asfaltoak erraztu egiten du, hurbildu egiten du, baina xarma ere kentzen die tokiei, mundu moderno estandarraren esparrura ekartzen ditu, urrun eta aparte dagoenak daukan magia ahuldu edo galdu egiten da. Bizikleta gainean egin ditudan ibilera politenak, ia beti, pistetan edo bidexketan barrena egindakoak izan dira. Zailenak ere bai.
Hala da, izan ere. Guztiarekin, errepideak eta errepideak daude eta Puerto Quijarro-tik San Jose-ra doan hau jaio berri bat da. Puerto Suarez-etik aurrera, hau da, ia bide guztian, ez dago ia trafikorik. Inoiz kamioi edo kamioneta zaharren bat edo beste igaroko da zure ondotik, baina bakan horiek kendu eta lasaitasuna erabatekoa da (noiz arte iraungo duen horrela, ordea, ez da ziur. Entzun dudanez, errepide hau Brasil-etik Txile-ra egiten ari diren "itsas korridorearen" zati bat da. Ozeano Atlantikoa eta Pazifikoa errepidez lotuko ditu korridore horrek eta Bolivia erdiz-erdi zeharkatuko. Beharbada, beste hamar urte barru hona datorrenak oso bestelako egoera aurkituko du).


.......................................................................................................
Bihar utziko dut Santa Cruz de la Sierra, hemen ia bi aste pasa ondoren. Boliviako ekialde guzti hau oso zonalde polita eta interesgarria da. Puerto Quijarro-tik hona datorren bideaz eta bide horretan dauden herriez eta abarrez idazten aritu naiz azken astean. Bart, kronika hori ia amaituta nuela, okerreko botoia ustekabean sakatu eta makina misteriotsu hauetan dauden zulo beltz eta anker horietako batek den-dena irentsi zuen. Betirako irentsi. Ordu askotako, egun askotako lana modu horretan ke bihurtzen zaizunean izerdi hotzetan sentitzen duzu gorputza. Lanari ekin eta saiatuko naiz datozen asteetan Chiquitania zoragarriari buruzko gogoetak berridazten.

Paraguaira noa. Nire hasierako asmoa hegoaldera jo eta zuzenean Villamontes-eko mugarantz abiatzea zen. Handik "Chaco" esaten zaion Paraguaiko ipar-mendebalde lehor eta bakartira sartuko naiz. Orain dela hamar urte zaila omen zen eskualde hori zeharkatzea, beroagatik, distantzia luzeengatik, eta pista hondartsuak omen zirelako hango bide bakarrak. Orain, esaten didatenez, errepide asfaltatu berria dago Asuncion-etik Boliviako muga horretaraino. Dena den, planak pixka bat aldatu ditut azken astean: muga horretarantz noa baina ez zuzenean. Aurrena altiplanora igo eta handik ibileratxo bat egingo dut (Santa Cruz, Sucre, Potosi, Tarija, Villamontes). Eta gero, bai, Villamontes inguruko lurretara jeitsi eta muga aldera joko dut.

Altiplanora noa, beraz. Beste Bolivia bat da hura, altuagoa, hotzagoa, indiarragoa, pobreagoa. Orain dela 10 urte ikaragarri gustatu zitzaidan. Hango paisaiek, askotan, ez dute ematen mundu honetakoak, zinez bereziak dira. Austeritatearen indarra dute, ohikoa ez den edertasun mineral isil bat. Haien gainean, zeruaren urdinak itsutu egiten du. Tenperaturak, gauez, oso hotzak dira. Neguan gaude eta ekainaren amaiera eta uztailaren hasiera omen da urteko garairik hotzena Bolivian. Gaur irratian esan dutenez, goizeko 9etan zero gradu inguruan zeuden tenperaturak altiplanoko hiri nagusietan. Eta Laguna Colorada inguruan, hau da, altiplanoko hego-mendebalde urrun eta bakartian (hara joan nahi nuke noizbait), 20 gradu zero azpikoa izan da baxuena.

Negua dela-eta, hemengo giro politikoarekin lotutako albiste bat: negua ofizialki etzi, hilaren 21ean, hasiko da. Eta neguarekin batera aimaren eta Andetako indigenen urte berria. Evo Morales lehendakaria indigena aimara da eta data hori, neguko solstizioa, jaiegun nazionala izendatu du. Boliviako sektore batzuek ez dute aukerarik txikiena ere galtzen Evoren aurka egiteko (Santa Cruz departamentu honetan ez dute bat ere maite, garbi dago). Ikustazue atzoko El Deber egunkariak ("Diario de mayor circulaciòn nacional") zioena: "FERIADO POR EL SOLSTICIO DESATA CRITICAS. El Gobierno boliviano dio ayer un paso màs en su polìtica de "descolonizaciòn", al declarar feriado nacional el 21 de junio solsticio de invierno y dìa de la celebraciòn tradicional del año nuevo de la cultura aimara. Esta decisiòn encontrò crìticas tanto de polìticos como de historiadores... "Los creyentes de Dios no estamos de acuerdo con estos excesos e idolatrias", sostuvo el senador por Pando Ròger Pinto...".

Santa Cruz-eko erdialde honetan, hartu dudan ostatuaren inguruetan (Alojamiento Santa Barbara, calle Santa Barbara) haren aurkako pintadak nagusi dira. Gehienak ez dira oso gozoak: "Evo cabròn", Evo, raza maldita", "Evo, colla (Boliviako mendebaldeko biztanleak) maldito",... Oso interesgarria da Bolivian gertatzen ari dena. Beste baterako utziko dut... Goza ditzazuela uda eta horko beroak.

lunes, 15 de junio de 2009

Brasil

Baimenik eskatu eta berak ezer ere jakin gabe poema bat hartu diot nere lagun Epaminondas Barbosari bere kutxatilatik. Hona hemen:

DOM QUIXOTE

Dom Quixote por favor
Me ensine a delirar
Contra a realidade
Eu não posso batalhar.

Dom Quixote por favor
Me ensine a delirar
Quero inventar um amor
Para eu poder amar.

Dom Quixote por favor
Me ensine a delirar
Quero lutar contra monstros
Que não irão me matar.

Dom Quixote por favor
Deixe-me te acompanhar
Serei um fiel escudeiro
Nas batalhas quero estar.

Dom Quixote por favor
Me nomeie seu escudeiro
Sancho Pança esta cançado
Eu fico no lugar dele.

Dom Quixote por favor
Me ensine a ser louco
Quero transformar uma choça
Em um castelo hermoso.

Dom Quixote por favor
Me ensina a ser valente
Quero lutar sem medo
Contra moinhos de vento.

Dom Quixote por favor
Ensine-me a ser ousado
Quero enfrentar leões
Sem precisar de matar-los.

Dom Quixote por favor
Só lhe pesso uma coisa
Não quero estar contigo
Quando voltes a ser Quijano.


Dom Quixote por favor
Não me fale de lucidez
Diga no seu testamento
Que o senhor deixou pra mim
toda sua insensatez.

Epaminondas Barbosa


Federen gutuna (2010eko apirilak 22):

Esta mañana leyendo La Diaria encontré una nota a un músico brasileño, que en un pasaje dice lo que te copio aquí, que creo que iba en el mismo sentido de lo que tú viste (o yo entendí que viste).

-Definís tu estilo actual como “punk brega”. ¿Podés explicarnos qué significa “brega” en Brasil?

-El brega es una característica brasileña, principalmente en el nordeste. Yo lo defino como una persona simple que el fin de semana se viste con las mejores ropas para ir a una fiesta: zapatillas blancas, pantalones rojos y una camisa floreada. Es su mejor vestimenta y va a la fiesta muy seguro de sí mismo. Para la clase media “brega” es algo despectivo; los cantores brega no se asumen como brega. Se volvió un peyorativo. Yo digo “sí, soy brega”. Creo que es una característica de Brasil, pero como Brasil perdió todas sus características, es un país que no existe...

-¿Por qué?

-Porque se entregó. Los políticos, los artistas, los intelectuales, todos ganaron dinero y viven muy bien. Quieren que la gente gane plata y viva bien como ellos. El capitalismo norteamericano: nada bueno. No puedo vivir más allí, no me gusta. Decidí que voy a recorrer el mundo. Empecé en febrero: dejé todos mis equipos en un depósito en San Pablo. No tengo más casa, vivo dentro de mis pantalones. Quiero pasar temporadas en lugares y estar en Brasil sólo para dar recitales y visitar amigos. No me siento bien caminando por las calles de Brasil. Veo una desigualdad muy grande, pero la gente está muy feliz, nunca estuvieron tan felices. El 80 por ciento cree que el gobierno de Lula es fabuloso. Así que va a seguir con la primera presidenta mujer de Brasil, porque los poderosos no quieren cambiar nada. Brasil está perfecto, es el país de los sueños. Todos tienen dinero para comprar cositas: celulares, televisores de 29 pulgadas. Pero yo no soy feliz. ¿Cómo voy a vivir en una ciudad donde no puedo compartir nada? Viví cinco años en San Pablo: no se puede pasar más tiempo ahí, es una máquina, por más que te quedes quieto en tu casa trabajando, la máquina gira alrededor tuyo. Por eso voy a pasar temporadas de tres meses afuera, y volver y volver.

Fin de la nota.

Y respecto a Lula y su éxito, me he estado interesando en el tema de su Plan de Crecimiento para la Amazonia. Por ello renunció su antigua ministra de medio ambiente, Marina Silva, que ahora será candidata del partido verde. Ella junto con él fueron fundadores del PT. Pero ella es de la Amazonia y luchó junto con Chico Mendes, un mártir de esa lucha contra los intereses de los terratenientes y empresas madereras y mineras. Resulta que en ese plan de crecimiento económico está hacer la tercer mayor represa del mundo, sobre un río afluente del Amazonas. El lago va a inundar 500Km2 donde hay dos reservas de nativos y desplazará a 50.000 personas. Esto está causando en estos días un gran movimiento, la represa se llama Río Bonito. Además en los planes está reconstruir la vieja BR-319 que une Porto Velho con Manaus. A pesar de que los estudios ambientales necesarios han dicho que su construcción permitirá la invasión del oeste de la selva con la consecuente desforestación, al gobierno poco le importa. Ya está terminando un puente que unirá Manaus con la otra orilla, donde se conecta con esta ruta. Cuando busqué información sobre esta zona pensé en que a tí tal vez te interesaría andar por allí y por eso te copio esta dirección que recrea el viaje en moto de un par de "tíos" por esos 800 Km.

http://g1.globo.com/Amazonia/amazonia360/casajose.html

Podrías llegar desde Cobija (Bolivia) y de allí a Río Branco y luego a Porto Velho. Seguramente la experiencia de transitar ese camino engullido por la selva debe ser una experiencia inolvidable.

Un abrazo,

Fede

lunes, 24 de noviembre de 2008

Venezuela




 
"Bilatzen ez badugu ezinezkoa, ez dugu lortuko daitekeena"
"Si não buscamos o impossivel, jamais conseguiremos o possivel."

Leonardo Boff


MANOA

Ez nuen Manoa ikusi, ez nituen ediren bere dorreak airean,
hango harrien arrastorik inon ez.

Itzal engainagarriek haren mapetan marrazten zuten ildoari
jarraitu nintzaion.
Tigreen ibaia zeharkatu nuen
eta isiltasunaren borborra paduretan.
Deus ez nuen ikusi Manoaren
ez haren kondairaren antzerakorik.

Hegoalderantz okertzen eta sekula atzematen ez den
ortzadarraren atzetik ibili nintzen, beste ezeri erreparatu gabe.
Manoa ez zegoen han, mundu horietatik legoa askotara geratzen zen,
-beti urrunago.

Bilatzeaz nekatuta, gelditu egin naiz,
zer axola niri haren dorreek?
Manoa ez zuten kantuz laudatu Troia bezala
ez zen setioan erori
ez zituzten haren hormak hexametroekin grabatu.

Manoa ez da toki bat
sentimendu bat baizik.
Batzuetan aurpegi batean, paisaia batean, kale batean
haren eguzkiak distira egiten du bat-batean.
Maite dugun emakume oro Manoa bihurtzen zaigu
ia oharkabean.

Manoa zeruertzaz bestaldeko argia da,
amets egiten duena bidean da, ikusi egin dezake
baina maite duena iritsia da azkenik, bertan bizi da.

Eugenio Montejo ("Trópico absoluto", 1982)


1998. urtea izango zen eta Kolonbian barrena nenbilen bizikletaz. Kasualitatez, hainbat poeta latinoamerikarren lanak biltzen zituen antologia bat iritsi zitzaidan eskuetara eta han ikusi nuen, aurreneko aldiz, Eugenio Montejo venezuelarraren izena. Liburu hartako bere poemen artean bat gustatu zitzaidan bereziki: Manoa izenekoa. Latinoamerikara etorria nintzen ni, ustekabeko bidaia luze bat izango zenaren lehen urratsak egiten ari nintzen kontinentean, eta metafora eder bat ikusi nuen poema hartan. Constantino Cavafis-en Itaca ezagunaren leku anaia iruditu zitzaidan Manoa, bidaiarien ametsak pizten eta gidatzen dituzten lurralde mitikoen gai berberaz eraikitakoa.

Gogoan dut nola 1986. urtean, Nikaraguan nengoela, beste poesia liburuxka bat irakurri nuen han; Rosario Murillorena zen eta En las espléndidas ciudades zuen izena. Oker ez banago Rimbaud-en aipu batek ematen zion hasiera: Y al amanecer, cargados de ardiente impaciencia, entraremos en las espléndidas ciudades. Las Espléndidas Ciudades. Hiri Oparoak. Guztionak eta norberarenak. Nork ez du haiekin amestu? Montejoren Manoa hartan hiri oparoen kondaira eta promesa modu ederrean berritzen zirela iruditu zitzaidan.

Nolanahi ere, bazuen berezitasunik Manoa hark. Poemaren hasierako tonua etsia zen, kexuzkoa, eta bertan Montejok erakusten zigun tokia ez zen amestutako hiri argitsua, baizik eta lurralde nekezago bat: desengainuarena eta etsipenarena. Desengainu baten aitorpena dira poemako lehen hitzak -Ez nuen Manoa ikusi- eta desengainu horren bidea trazatzen dute ondorengoek ere, lerroz lerro. Amore ematea zilegi da, eta, hala dirudi, desilusioaren puntu horretara iritsiak garela -Zer axola niri haren dorreek?- narrazioaren bidea aldatzen denean. Manoa aurkitu ezinak -ahalegin haren alferrikakoak- eragindako nekea eta zalantza, gainditu egiten dira, halako batean, errebelazio baten bitartez -Manoa ez da toki bat, sentimendu bat baizik- Aldi bakan eta berezietan bakarrik azaltzen den sentimendu bat, baina egiaz ibilarazten gaituena.

Bai, gustatu egin zitzaidan Manoa hura. Giza-abenturaren -gure abenturaren- metafora ederra zen bertan kontatzen zen bidaia. Hura eta Montejoren beste poemaren bat fotokopiatu eta bizikletaren poltsetan gorde nituen.

10 urte geroago, 2008ko urriaren 10ean hain zuzen, Venezuelara iritsi nintzenean -Eugenio Montejoren aberrira, alegia- ez nintzen ni, egia esan, askorik akordatzen berarekin eta Manoarekin, nahiz eta hegazkinean nire izenean zetozen bi kutxa handien barruan (bizikleta batean eta 40 kiloko ekipajea bestean) poema zahar haiek beti bezala gorderik ekarri. Hegazkinak ez ditut gustuko eta Santa Barbarako tramankulutzarra Caracaseko aireportuan lur hartu eta erabat gelditu zenean, arnasa lasaiago hartu nuen. Iruditu zitzaidan lehen oztopo bat gainditua nuela.

Ez nentorren lasai. Askotariko emozioak pilatzen ziren nire baitan egun haietan eta zurrunbilo urduri baten barruan sentitzen nituen denak une hartan, jiraka eta zalapartaka. Sortzen zuten burrunba aditzen nuen etengabe aireportuko pasilloetan barrena nindoala, eta aduanako polizia batek pasaportea eskatu zidanean  bere hitzak nire barruko hots artega harekin nahastuta iritsi zitzaizkidan: "Seniderik ba al duzu hemen?" -emakume bat zen, atsegina- "Ez"  "Eta zer egitera zatoz Venezuelara?" -pasaporteko orriak aztertzen ari zen- "Toki askotan ibilia zara..." "Turista naiz, zuen herria ezagutzera nator. Santa Elena de Uairen-era bizikletaz joan nahi dut". Barre egin zuen berak. "Santa Elena urrutitxo dago, hobe zenuke autoz joan. Baina hara baldin bazoaz Gran Sabanatik igaro beharko duzu, eder aparta da eskualde hura, ikusiko duzu, munduan ez dago antzeko beste tokirik" -zigilua jarri eta pasaportea itzuli zidan- "Ongi etorri Venezuelara".

Amerikan nengoen berriro. Hamaika urte lehenago hasitako bidaiak abiapuntura ekarria ninduen, eta, hala zirudien, zirkulu bat ixtera nindoala, nahiz eta ez izan hori, amaierarena alegia, nire barruan une hartan agintzen zuen sentipena. Justu kontrakoa zen: hasiera baten aurrean sentitzen nintzen berriro ere, abentura handi baten atarian. "Nago denbora bereziak ditudala aurrean" -idatzi nion lagun bati egun haietan.

Kezkatuxea ere banentorren. Niretzat berria zen herrialde bat neukan oinen azpian, hika-mika handiko herrialdea gainera azken garaiotan: Venezuela. Nire gidaliburuak honela zioen: Caracas ez da Hegoamerikak daukan sarrerarik samurrena. Eta hona bidaiatu aurretik askotan entzundakoak –batez ere Kanarietan emandako hilabeteetan, eta, sarritan, venezuelarren beren ahotik- buruan bueltaka nerabiltzan: "Oso herri ederra da baina kontuz ibili..." Kontuz ibili, erne egon, begiak ondo zabaldu... horrelakoak eta askoz latzagoak ere hamaika aldiz errepikatu zizkidaten.

Baina aireportuan bertan bidaiaren lehen arazo praktikoak agertu -taxi-gidariekiko negoziazioak eta diru trukearenak- eta haiei aurre egin behar izan nienean, urduritasuna eta kezkak indarra galtzen hasi ziren eta konfiantza berreskuratzen nuela sentitu nuen. Eta lehenago ere, antzeko beste hamaika egoeratan zaildutako erreflexu zaharrak berriro erne eta nire ondoan sentitu nituen (1). Maiketia, Caracaseko aireportua, hiritik 28 kilometrora dago. Taxista batekin prezio bat adostu, nire kutxak eta bizikleta auto barruan sartu, eta abiatu egin ginen.

Taxia lau lerroko autobide batetik doa hirirantz. Mendi muinoak ikusten ditut inguru guztian, kolore berde bizikoak, eta haien maldetan adreiluzko etxetxoz osatutako auzoak. Adreilu gorria bistan gehienetan, eta, noizetik noizera, urdinez margotutako fatxadak ere bai. Caracas inguratzen duten auzo txiroak dira, “los barrios”.
"Que sigan las misiones, que siga la revolución", irakurri dut pasaeran autobide bazterrean altxatzen diren propaganda-iragarki handietako batean.
Caracaseko erdigunera hurbildu ahala zementuzko hiria zabalduz eta trinkotuz doa. Eraikin altuak hasi dira agertzen, itxura maiztuko etxeorratzak, zerua bera bezain grisak eta arrotzak. Giro goibelak ilundu egiten ditu, eta areago tristatu berez higatua eta hitsa ematen duen hiri hau.
El Paraison, garai batean goi mailakoa izandako auzoan, sartu gara. Caracaseko bihotzetik oso gertu gaude. Zuhaitz lerroak daude espaloietan eta parke itzaltsu baten ondotik ere igaro gara. "Vamos a andar”, dio pareta batean egindako pintadak. Kaleetan ur putzuak daude. Taxi-gidaria isilik doa eta doi-doi erantzuten die nire galderei.
Euskal Etxeko sarrera autobide goratu baten azpi-azpian dago. Adreiluzko etxeek eta txabolek, "los ranchos", ez oso urruti dagoen mendiaren malda betetzen dute. Auzo txiro horiek omen dira Chavez-en gobernuak hiriburu honetan dauzkan gotorlekuak. Eta auzo horiek omen dira, baita ere, Caracasek daukan hilketa indize ikaragarri altuaren eszenatoki nagusia

Astebete egin nuen Caracasen eta hiriari buruzko lehen inpresio kaskar haiek ,taxiz egindako bidaian jasotakoak, ez ziren hobetu denbora hartan. Xarmarik gabeko hiria izan zen Caracas niretzat, urruna eta arrotza. Zeru lainotuek gutxitan egin zioten tarte bat eguzkiari, eta zaparrada bortitzetan hustutzen ziren ia egunero. Beste batzuetan euria lasaiago baina egoskor erortzen zen, gurean bezalako setaz, eta ordu luzeak igarotzen ziren atertu gabe.
Hiri erdira maiz joaten nintzen, Capitolioko autobusa hartuta, eta hango kale komertzial eta jendetsuetan osteratxo bat egin eta gero Euskal Etxeko aterpera -hantxe eman zidaten ostatu- bueltatzen nintzen.

Egun batean Bolivarren jaiotetxea eta Museo Bolivariano delakoa bisitatu nituen. Caracas erdian daude biak, hiribide moderno eta builoso baten aldamenean dagoen karrika txikiago batean. Ez zitzaizkidan apartak iruditu baina Bolivarren jaiotetxeko giro lasaia gogotik eskertu nuen. Solairu bakarreko etxe kolonial hari oasi baten tankera hartu nion. Ematen zuen denbora zaharrago eta geldiago batean sartua nintzela, inguruko kale zarpailetatik babesten ninduen denbora zuhurrago batean, agian. Gelaz-gela nenbilela ahaztuz joan nintzen kanpoko Caracas zaratatsu eta baldar hartaz, harik eta, halako batean, barruko patio ireki batera iritsi nintzen arte.

Ataurrera irten nintzen. Bertatik bertara, patio txiki hartako aire grisean gora eginez, egundoko etxe orratza ikusi nuen, beltza eta ikaragarria. Aurrez-aurre neukan, patioko murruaz bestalde baina hari ia atxikita, hain gertu, hain handi eta garai, non Bolivarren etxea azpiratu eta zanpatu egiten zuela iruditu baitzitzaidan, eta ni neu ere bai berarekin batera. Begiak jaso eta begira gelditu nintzaion, gutxiena espero nuen halako dorretzar bat toki hartan ikustea. Haren azpian ñañoak ginen, beste garai bateko kondar ezdeusak. Erraldoia, gainera, ez zegoen bakarrik, haren tontor urrunak beste hainbat kide zituen inguruan, bera bezain gotorrak eta grisak denak, eta haiek ziren patio gaineko zeru pusketatxoaren jaun eta jabe.
Orduan konturatu nintzen hiritzarrak ez zuela barkatzen, ez ziola errespeturik ezta aberriaren fundatzaileari ere. Ez zegoen ihesbiderik, oasia gartzela zen, inguratuta geunden. Bolivar bera izutu eta ihes egingo zuen han egotera.
Nik ere alde egin beharra neukan. Hura ez zen nire hiria. Eragiten zidan sentimendu nagusia bakardadea zen.

Eta alde egin egin nuen. Ohi ez bezalako goiz eguzkitsu batean abiatu nintzen Caracasetik trafiko eta abiandura handiko autopista bat hartuta. Hasierako hogei kilometroak, hiri barrukoak, ez ziren goxoak izan: autoak eta kamioiak (gondolak esaten diete) ziztuan eta etenik gabe igarotzen ziren nire ondotik, eta haien orro eta ke artean egin behar nuen aurrera. Arriskua ere sentitu nuen, batez ere autopistarekin bat egiten zuten albo-sarbideetara iritsi eta trafikoak ezker-eskuin inguratzen ninduenean. Hutsaren hurrengoa zen nire bizikleta orduan, izpi bat uholdearen erdian, eta Bolivarren etxea dorretzarren azpian bezalaxe ikusten nuen neure burua han: gurpil txatxu haiek setiatuta eta ia irentsita (2).

Tarte lasaiagoetan, begiak asfaltotik altxatzeko aukera neukanetan, hiria ikusten nuen inguruan, edo zehatzago, hari gain hartzen zioten etxeorratzak. Orain, goizeko eguzkipean, dorre haiek ez zitzaizkidan hain zatarrak iruditzen. Kilometroak aurrera, eraikin altuak urritu eta adreiluzko auzune umilak hasi ziren bidearen alboetan azaltzen. Azkenik, haiek ere atzean geratu ziren eta inguruko mendien berde bizi-biziarekin bete zen, osorik, paisaia. (handik aurrera, ekialderantz doan bideak behera egiten du, mila metro inguru, kostaldeko lur zelai eta beroetaraino. Ordeka hauetan autopista bi lerroko errepide soil bihurtzen da, estua eta bidebazterrik gabekoa gehienetan ("hombrillo" esaten diote venezuelarrek haien errepideetan hain urria den asfalto-zerrenda zoragarriari) eta arriskutsua horregatik, trafikoa handia eta azkarra delako hemen ere. Inguruan dena basoa da eta horrek, trafikoa gorabehera, atsegin egiten du bidea, gerizpea eta freskura ematen diolako)

Ekialderantz nindoan, kostaldean dagoen Puerto de la Cruz hirirantz. Eta halako gogoz eta kemenez eragin nien pedalei hasierako egun hartan non konturatzerako arratsa zen eta 160 kilometrora nengoen Caracasetik. Mugimendua beharrezkoa omen zaio bizitzari eta hala gertatu bide zitzaion nire aldarte muzinari lehen egun hartan: nire gogoa, Caracaseko zeruak bezain goibela ordura arte, argitzen hasi zen. Eta argi hura, gainera, handituz joan zen pedalkada bakoitzarekin; handituz eta zehaztuz, nire barruan irudi bat osatu arte: lur zabal eta oparo bat ikusi nuen aurrean, aspaldiko lagun on bat. Eta berak egiten zidan ongi etorria ere sentitu nuen. Amerika zen, nire kontinenterik maiteena. Eta pentsatu nuen ez zela besterik behar eta ez nuela zertan larritu, dena zegoelako han, aurrean neukan asfaltozko ildo hartan: mundua eta nik munduari eskatu ahal nion guztia. Ibili egin behar zen, aurrera joan, bizitzaren lege horri beldurrik gabe atxeki. Sentipen zaharrak ziren eta poza hartu nuen bere hartan irauten zutela ikusita, urteak aurrera eta bazirudien ez zirela ahultzen, ez zuela denborak haien lilura higatzen…


Silver Cloud

Puerto de la Cruz-en esnatu nintzenean, ohea kulunka ari zela iruditu zitzaidan. Ahalegin txiki bat egin nuen ametsaren azken kondarrak uxatzeko eta zain gelditu nintzen. Astindu leun eta goxo hura sentitu nuen berriro eta goizaren epeltasuna azal biluzian. Begiak zabaldu nituen. Gelako sabaia egurrezkoa zen, ezti ilunaren kolorekoa, eta gain-gainean neukan, besoa luzatu eta ikutzeko distantzian ia. Burua apur bat jiratu eta pareta txikiak ikusi nituen orduan, haiek ere egurrezkoak eta bertatik bertara, sabaia bezala. Eskuinekoan, goiko aldean, zulo bat zegoen, leiho baten tamainakoa, eta argia sartzen zen handik.
Kabi hartatik irten nintzen. Bero egiten zuen. Argitasun itzela zegoen. Itsasoa ikusi nuen eta distiraz beteriko hiri bat kostalde hurbilean. Aurrean moila iluna. Goizeko lehen orduak ziren eta Silver Cloud belauntzian nengoen, Amaia, Emilio, Izar eta Hodei getariarren etxean, alegia.


Venezuela politikoa

1910eko urteetan aurkitu zuten petrolioa Venezuelan eta 1920ko hamarkadaren bukaeran munduko lehen esportatzailea omen zen. Geroztik petrolioa Venezuelako ekonomiaren ardatza izan da eta hark ekarritako diru-iturri oparotik erruz eta erraz edan dute askok hamarkada luzetan. 70eko urteak on-onak izan omen ziren alde horretatik, petrolioaren prezio altuei esker: "Luxuzko produktu inportatuek gainezka egiten zuten dendetan eta iduri zuen El Dorado azkenean gauzatua zela... Estatu Batuetako unibertsitateetan ikastea, asteburuko erosketa-bidaiak egitea Margaritara edo Miamira, eta itsasoz bestaldeko oporraldiak ohiko bizimodua ziren...". Ez denentzat, bistan da. Eta 80ko hamarkadan petrolioaren prezioek lur jo zutenean, gobernuak, egoerari aurre egiteko, ahalegintxo bat egiteko eskatu zien herritarrei; ez ordea esne-mamitan bizi izandako, eta bizi ziren, haiei, baizik eta urre beltzaren onuraz eta urte oparoez ezer gutxi zekitenei, hots, herri xeheari. Austeridade neurriek (oinarrizko produktu eta zerbitzuen prezio igoerak) kale-istilu bortitzak eragin zituzten Caracasen 1989an eta 300dik gora lagun hil ziren. 1998. urtean Venezuelako 23 miloi biztanleetatik bi heren txirotasun mailaren azpitik bizi omen ziren.

Eta urte hartantxe irabazi zituen Hugo Chavez koronelak lehendakaritzarako hauteskundeak. Boterera iristeko bere bigarren saioa zen. Lehena, 1992. urtean, huts egindako estatu kolpe bat izan zen. Iraultza bolivarianoa eta XXI. mendeko sozialismoa martxan ziren.

Egun gutxi neramatzan nik Venezuelan, ezer gutxi nekien iraultza eta sozialismo haren benetako esanahiaz eta edukiaz. Latinoamerikako elite politiko eta ekonomiko tradizionalen ustelkeria eta menpekotasuna ezagututa, begi onez ikusten nituen haiek ordezkatzera etorritako gobernu berriaren aldarrikapenak (3). Baina aldi berean, nor ote zen Hugo Chavez? Zertan zen bere sozialismoa? Zer gertatzen ari zen benetan Venezuelan? Ez nekien eta nire zalantzak -eta eszeptizismoa- handiak ziren (ez nekien eta jakin gabe atera nintzen Venezuelatik, galdera haiei taxuzko erantzunik ematea lortu gabe).

Hasierako egun haietan, eta Venezuelako giro politikoari dagokionez, hiru gauzak eman zidaten atentzioa. Lehena izan zen eskailera ekonomikoaren erdiko eta goiko mailetan kokatzen ziren batzuek Chavez-enganako erakusten zuten herra, ezinikusi amorratua. Oso jarrera emozionala zen. Ez nuen jakin gorroto haren atzean ze arrazoi objetibo zeuden, pertsona baten edo politika baten aurkako diskurtso koherenterik ez nuelako entzun. Oso haserre zeudela, eta ahal izatera Chavez bertan jo eta akatuko zutela, bai, horretaz ondo jabetu nintzen, ez zitzaidan duda izpirik gelditu.

Deigarria iruditu zitzaidan bigarren gauza hizkera iraultzailea izan zen, edo zehatzago, hizkera iraultzailea eta harekin osatutako mezuen ugaritasuna. Aipatzekoak ziren mezu haien klasizismoa eta gobernuarekin, edo gobernuaren menpe zeuden erakundeekin, lotuta azaltzen zirela -haietatik sortzen zirela- ia beti. Revolución, socialismo, socialista, pueblo, popular, poder... hitz horien konbinazioekin osatzen ziren mezu haiek gehienak, eta pankarta eta iragarki-txarteletan idatzita ikusten nituen: Fortaleciendo la revolución, avanzando al socialismo; La revolución es para todos; Que sigan las misiones (4), que siga la revolución; Fortalecer el poder popular; Unidad de producción socialista; Revolucionando el correo (5)… Esango dut hizkera eta mezu haiek, auskalo zergatik, ez zidatela aparteko zirrararik eragiten, eta bandera iraultzaile eta ezkertiarrei diedan sinpatiak eta atxikimenduak ozta-ozta lortzen zutela nire epeltasuna apurtzea.

Mezu iraultzaileak ez ezik Bolivarren esanak eta bere idatzietatik ateratako aipuak ere maiz samar ikusten nituen kaleetan. Ez nekien, ordea, haiek ere aro berriaren ondorio ziren ala tradizio zaharrago batekin lotu behar ote nituen. Libertadorearen aipu luze eta harrotu haiek slogan iraultzaileak baino are arrotzagoak zitzaizkidan, eta normalean begiek eta gogoak beste nonbaitera alde egiten zidaten haiek irakurtzen amaitu baino lehen.

Eta hirugarrenik esango dut nik Venezuelari egun haietan herri normal eta arrunt baten itxura hartu niola, Latinoamerikako herri normal eta arrunt baten itxura alegia, eta ez nituela ondo ulertzen horregatik ez batzuen amorrazioa ez besteen erretolika, biak gehiegizkoak iruditzen baitzitzaizkidan. Itxura batera Venezuelan bizitzak aurrera egiten zuen normaltasunez. Dendak eta negozioak irekita ikusten nituen, bai kaleetako kiosko xumeak bai aire egokituko supermerkatu eta shopping centre dotoreak ere (entzun nuenez negozioak eta dirua egiteko ez ziren hain garai txarrak haiek), lana zeukana lanera joaten zen, ikasleak eskolara. Handik aste gutxitara hauteskundeak egin behar ziren eta han ibiltzen ziren Chavezen jarraitzaileak kaleetan, alkandora gorriak soinean, propaganda banatzen edo haien mezuak bozgorailuetatik zabaltzen. Eta haien parean, espaloiaren beste aldean, oposiziokoak (halaxe ikusi nituen behin batzuk eta besteak, parez-pare), beste kolore bateko alkondarekin baina inguruko guztien tinpanoak apurtzeko lehia hartan aurrekoak bezain gogotsu. Eta jendea oinez, axolagabe, batzuei zein besteei aparteko jaramonik egin gabe. Itxura batera dena normal. Sloganak alde batera, iraultza haren aztarna garbirik ez nuen nik somatzen inguruan. Eta batez ere ez nuen somatzen Venezuelako herritarrengan, eta hango giro orokorrean, iraultza batek ustez eduki behar duen -eta nire iritziz ezinbestekoa den- bultzada utopiko eta sortzailea.
………………………………………………..

Puerto de la Cruz-en geunden, moilan eserita. Joseba epistemologiako unibertsitate-irakasle erretiratua zen. Sortzez gernikarra, gaztetan emigratu zuen Venezuelara eta hemen ezkondu: "alditxo baterako gentozela uste genuen, urtebeterako edo bi urtetarako, eta hara, konturatu orduko hemen zahartu gara! Josebaren hitz haiek urrutitik bezala entzun nituen. Eskuetan nuen edalontzia ezpainetara eraman eta zurrut egin nuen. Nire gogoa hara eta hona zebilen, herrari. Egia esan hitz eginda nengoen ordurako euskaldun-venezuelar batzuekin eta euskal emigranteen istorio haiek ez ziren berriak niretzat. Josebak bazuen, hala ere, berezitasun bat besteen aldean: Venezuelako egoera politikoaz -pil-pilean zegoen gaia- jarduten zuenean argudioak erabiltzen zituen eta bera zen, nik ordurarte ezagututakoen artean, Chavez infernuko deabrutzat ez zeukan lehena (6). Horregatik Venezuela hizpidera ekarri zuenean lurrera itzuli eta adi jarri nintzen: " ...bizimodu erreza -la vida fácil- izan da herri honetan aspalditik sustraitu den kultura eta jarrera. Aberastasuna ez da izan norberaren lanaren eta ahaleginaren ondorioa. Garrantzitsuena dirua erraz eskuratzea zen eta horretarako postu ona lortu behar zen eta hartaz baliatzen jakin. Kultura hori gizartearen sektore askotara zabaldu da eta intseguritatearen arrazoietako bat hor bilatu behar da: bestela ezin dutenek armekin lortu nahi dute tartaren euren zatitxoa (7)... Horixe da, hain zuzen, Chavezen gobernuaren alde ilunetako bat: intseguritatea. Bestea ustelkeria da. Ustelkeria ere oso errotuta egon da betidanik Venezuelan. Dena den, bere gobernua arduratu da, lehenengo aldiz, herri honetako pobreez. Petrolioaren aberastasuna eurena ere badela esan die. Eta bitxiena zera da, bere hitza betetzen ahalegindu dela. Zerga-sistema bat ere ezarri du. Horrek min eman dio askori..."
……………………………………………………..

"Betiko jauntxo ustelak iraultzaile bihurturik. Prozesu honi haiek baino kalte gehiago ez dio beste inork egiten". Kritika hori egiten zuenak Pedro zuen izena. Pedro sortzez nafarra da, Mendabiakoa, eta bere emaztea venezuelarra. Maisu-maistrak dira sare publikoan eta bi seme-alaba dituzte. Beraiekin afaltzen nengoen, Tucupitan, eta honako hauek izan ziren, oso-osorik, haren hitzak: "Gu Chavezen alde gaude, bera izan da herri honetan beti ahaztuta egon direnekin gogoratu den lehena. Zaharrek orain pentsio bat jasotzen dute, osasunaren arloan eta hezkuntzan egin diren aurrerapausoak ukatu ezinezkoak dira, etxebizitzan ere bai. Guk geuk horri esker erosi ahal izan dugu etxe hau, gure maisu-maistren bi soldatekin ezinezkoa zitzaigun lehen. Auzune hau berria da, etxe-plan berriekin sortutakoa eta etxe duinak dira, gurea bezalako familia bat eroso hartzeko modukoak. Huts asko ere badaude, inefizientzia handia dago, hezkuntzan egiten diren planak eta jartzen diren helburuak oso modu traketsean eramaten dira aurrera, eta, askotan, gogo gutxi dago okerrak zuzentzeko. Baina gehien haserretzen nauena PSUVek (Partido Socialista Unificado de Venezuelak, Chavezenak) datozen hauteskundeetarako (2008ko azaroaren 13koak) hemen proposatu dituen hautagaiak ikustea da, betiko jauntxo ustelak dira iraultzaile bihurturik, prosezu honi haiek baino kalte gehiago ez dio beste inork egiten. Botoa oposizioari emateko gogoa ere eduki dut baina haien hautagaiak igualak dira. Chavez, ordea, zintzoa da, ahoberoa ere bai, aurkariak xaxatzea gustatzen zaio, baina uste dugu sinisten duela proposatzen duen sozialismoan. Ez da fina, Obama baten xarma apur bat hollywoodianotik oso urrun dago (Bush gaiztoa bezala bera da orain pelikula amerikarraren mutil zintzoa), Lularen korrekzio politikotik oso urrun dago (Lulari denek egiten diote txalo), baina zintzoa da, esaten duena sinesten du, eta bere karismaren arrazoia hor ere bilatu beharko da”



(1)- Dibisentzat bi merkatu daude Venezuelan, ofiziala eta paraleloa edo beltza. Paraleloan egiten den trukea ofizialaren halako bi da, gutxigorabehera. Nik dakidala Hegoamerika guztian Venezuelan bakarrik ematen da egoera hau gaur egun.

(2)- Gasolina Venezuelan debalde saltzen da, erran nahi baita daukan prezioa sinbolikoa dela. Autoaren depositoa bi aldiz bete liteke, oso-osorik, zigarro-pakete baten balioarekin -euro bat inguru-. Eta gogora datorkit, honen harira, Tenerifeko La Laguna hirian ikusitako pintada bat: "No sobran emigrantes, sobran coches".

(3)- Aurrera baino lehen esan dezadan badaezpada, baten batek ez badaki ere, ni gorria naizela, lehenik eta behin eta beste ezeren aurretik gorria, gorria izan zela gure lehen aberrian (Adurtzako errepublika berde, nerabe eta urrun hartan) goiz-goizdanik itsatsi zitzaigun kolorea eta geroztik hari diodala, guztien artean, federik handiena. Oraindik dardarizo batek hartzen dit bizkarrezurra eta beso-ukabilak gora nahian sentitzen ditut bandera iraultzaileak altxatzen ikusten ditudanean. Arrazoiak: a) Egoismo eta konpetentzia (kanibalismo) ekonomikoan oinarritzen den gizarte kapitalista arbuiatzen dut, biolentoa, hondatzailea eta injustua delako. Eta doazela popatik hartzera munduaren jabeak eta bere legeak, elkarren etsai eta gauzen morroi izateko jaio garela sinestarazi nahi digutenak, injustizia naturaren legetzat aurkezten dutenak. Eta doazela pikutara haiekin batera makillajearen artistak, errealismoaren izenean etsipena saltzen dutenak, daukaguna beste mundurik ez dela posible diotenak, konformismoaren eta inertziaren kudeatzaileak, ekonomi-hazkundearen jainkoaren gurtzaileak: sozialdemokrazia eta konbertituak; kapitalismoa lehen bezain biolentoa, hondatzailea eta injustua da haien mozorro eta aitzakiekin janzten denean ere. b) Askatasun indibidualak funtsezkoak dira. Haiek ukatzen dituen sozialismoa ere zapaltzailea da. d) Ierarkiek eta botere-harremanek gizakia giltzapetzen dute. Haiek gabe bizi eta antolatzen den gizarte bat imajinatu behar dugu. e) Dogmak fededunentzat edo/eta alferrentzat. Dena eztabaidatu ahal da, dena pentsatu eta birpentsatu beharko da, eta imajinatu, eta sentitu, eta sortu beste behin ere, behin eta berriz ere. Oso mugatuak gara. Nago izpitxoak baino ez ditugula ikusten, kanpoko errealitatearen izpitxoak, geure barruko errealitatearen izpitxoak, eta beste errealitate batzuk imajinatzen saiatzen garenean ere izpiak eta zantzu lausoak baino ez ditugula geureganatzen. Erraz engainatzen gara. Baina, mugak muga eta engainuak engainu, sinisten dut, baita ere, ez garela hutsetik abiatzen, gure intuizio, arrazoi eta amets zaharrek oinarri sendoak eta zuzenak dituztela. Haiei heldu behar diegu, gidaritzat hartu eta zorrotz defendatu. Eta sortzaile izan daitezela utzi, ekar ditzatela intuizio, zantzu eta amets berriak guregana. Azken helburua askatasuna da, norberarena eta guztiona.

(4)- Misioak programa sozialak dira, ik. http://es.wikipedia.org/wiki/misiones_bolivarianas

(5)- Posta-zerbitzuaren leloa. Lelo iraultzaile guztien artetik hauxe zen nire faboritoa, batez ere Santa Elena de Uairen-eko postetxe patxadatsura sartu (irekita aurkitzen nuenean) eta hango hormetan idatzita ikusten nuenean (jakin gabe, artean, zenbat denbora beharko zuen handik bidalitako postalak Gasteizera iristeko. Orain dela gutxi jakin dut: hiru hilabete eta erdi).


(6)- Ez nituen artean ezagutzen Xabiñ Eizagirre, Aizarnako jesuita jatorra, eta Pedro mendabiarra.

(7)- Kale-intseguritatea, lapurretak, hilketak, indarkeria... Venezuelan denen ahotan dabilen arazoa da. "El criminólogo Anthony Platt ha observado que los delitos de la calle no son solamente fruto de la pobreza extrema. También son fruto de la ética idividualista. La obsesión social del éxito -dice Platt- incide directamente sobre la apropiación ilegal de las cosas." (Eduardo Galeano, "Patas arriba. La escuela del mundo al reves").

Lorenzo Rojo

Corumba, Brasil/Boliviako muga, 2009ko maiatzaren 23an