Bi hilabeteko parentesiaren ostean eta negua atzean utzita bihar esango diot agur hiri honi eta errepidera bueltatu. Ikasleekin, irakasleekin eta eskola honetako gainerako langileekin gaur eduki dut azkeneko hartu-emana. Denbora ona izan da, eta interesgarria, hemen pasatutakoa. Errumaniarantz noa, muga berrehun kilometro pasatxo hegoaldera daukat, gertu samar, eta Errumanian sartutakoan ere norabide horri heltzea da nire asmoa, zuzen hegoalderantz Errumanian eta Bulgarian barrena Mazedoniaraino. Handik aurrera.... ikusiko dugu.
Udaberria ospatzen, negua luzea izan da-eta. Nagoen hiri honetatik ez oso urrun jaio zen Svetlana Aleksievitx idazlea, "Gerrak ez du emakume aurpegirik" liburu ederraren egilea.
Azken agurrak eta argazkiak ikasle eta irakasleekin. Irudiko horietatik lau gaztelaniazko ikasleak dira eta bi euskerazko taldean ere badaude.
2 comentarios:
Mucha Suerte Lontxo. Saludos desde Argentina. Un placer leer su blog.Cesar tymkow
🙋👏👏👏👏
Publicar un comentario