sábado, 8 de septiembre de 2018

EUROPA A MIS PIES


  Pasa den apirilaz geroztik --Ukraniako Khemelnytskyi hiritik abiatu nintzenetik-- Europan barrena egindako bidea duzue irudian. Errumanian eta Bulgarian 2003-4 urteetan izan nintzen aurreneko aldiz eta dexente aldatuta aurkitu ditut oraingo honetan, Errumania batez ere. Grezia oso ustekabe atsegina izan da, ikaragarri gustatu zait, Peloponesoko penintsula lehenik eta behin. Albaniara eta behinola Yugoslavia handia osatu zuten zatitxoetara (eta hango historiara) hurbiltzea oso interesgarria izan da. Italia iparraldea eta Dolomita mendien gorabehera ederrak etorri dira gero  eta Suitzan nago egun hauetan. Espainiako hegoalderantz eta Portugalerantz noa hurrena Frantzian edo Italian barrena. Euskal Herria da azken helmuga eta nire sorterrira, Vitoria-Gasteizera, bizikleta alboan dudala iritsi nahi nuke Gabonak baino lehen. Lehen aldia izango da hiri urrun hartara bizikleta gainean hurbiltzen naizena.

2 comentarios:

ikertxo dijo...

Hator, hator mutil eeeetxeraaaa...

Foñito dijo...

Muy bonito el vasco, pero solo te entienden en tu aldea