Blog hau bertan behera utzia dago, edo ia. Hala da, zikloak daude gauza gehienetan eta bidaiaren gorabeherak idatziz jartzeko asmo honi ere halako negualdi bat iritsi zitzaion aspalditxoan, eta hortik irten gabe dirau. Hemendik aurrera zer izango den ez dakit baina esango nuke hibernazioak luze joko duela oraindik ere. Dena den, hona hemen, labur, orain arteko ibilerak eta aurrerantzeko planak.
2014ko abenduan Asiara etorri nintzen Mexikotik, eta geroztik nago kontinente honetan. Filipinak - Hego Korea - Japonia - Filipinak, horiexek izan dira orian arte bisitatutako herrialdeak, eta horixe ordena. Japonian ia sei hilabete egin nituen eta denbora horretan behetik gora eta goitik behera ibili nituen hango bazterrak (Kyushu, Shikoku, Honshu eta Hokkaido uharteak); aspaldiko lagun batzuei bisita egin nien (Tsuneaki Kurosawa Afrikan luzaroan izandako bidaideari, esaterako) eta berri batzuk topatu nituen bideetan (Eneko txirrindulari gernikarra)... Filipinetan ere hilabete luzeak eman ditut eta uharte handi guztietan izan naiz (salbuespen bakarra Samar izan da) eta txikiagoak diren beste asko eta askotan ere bai (Siquijor izenekoan nagusiki). Eta orain dela laupabost egun Filipinetako Cebu hiritik hegazkin bat hartu eta Singapurrera etorri naiz.
Beste ziklo bati ekingo dio bidaiak ere hemendik aurrera. Izan ere, Singapur honetan mendebaldeko norabidea hartu eta etxera bidean jarriko naiz (Malasia, Tailandia, Myanmar, India, Erdialdeko Asia...), Urrutiko helmuga, beraz, Gasteiz da, eta jainkoak nahi badu (beti daukat gogoan Argentinako euskaldun egoskorra) urtebete edo, errazago, urte eta erdi barru La Unión tabernako terrazan egon ninteke kafe hartzen.
Singapurrera bizikleta gainean, edo bestela, iristen zaretenontzat gomendio txiki bat: Tree in Lodge izeneko ostatua (zuen hezurrentzako atsedena non bilatu ez badakizue, behintzat). Jabeak hemengoak dira, Jon eta Aski, eta egun batzuk igarotzeko toki hoberik eta jende zintzoagorik nekez aurkituko duzue. Kanpindenda nahiago baduzue East Park izenekoan debalde kanpatu daiteke.
Eta azkeneko berria. Datorren udazkenean liburu bat kaleratu nahi nuke. Autoedizio txiki bat izango da eta
Singapur, Marina Bay |
Ondo izan.
8 comentarios:
zara sinestezina Lontxo .... Noiz itzuli Australia behar duzu, berriro ikusi nahi dugu, eta euskara irakasle bat behar dugu. Kontuz ibili. MM
Aupa Lontxo!
Ni Mazedonia aldetik nabil eta Nepal alderuntz noa; ea bidean aurkitzen garen!
Bidaia ona izan!
Aspaldiko Lontxo!!!!! Pozten gara hain ondo egoteaz! Zorionak 200.000 kmgatik, bizikleta ondo dabil, espero dugu belauna ere hain ondo egotea :)
Gu Ecuadorren, ondo benetan. Igual hurrengo urtean La Unionen beste cafetxo bat hartuko dugu elkar. Besarkada haundi bat!
Zure Cyclotherapyko lagunak
Zure liburuen zain egongo gea, Lontxo!!! Euskaraz, gastelaniaz edo ingelesaz??
Etxera itzuli bideaz goza dezazula! Pixkat ezagutzen duzu jadanik, ezta?
Besarkadak from the matauko people!!!
Australia, Mazedonia, Ekuador eta Matauko... eskerrik asko zuen berriengatik! Ugaitz: Nepalen hiru edo lau hilabete barru egongo naiz, hala espero dut, gero Indiako Ladakh/Khasmir eskualderantz joko dut. Egon gaitezen kontaktuan, ea nonbait topatzeko modurik badugun. Lontxo
Aupa Lontxo,azkenean Nepaleko idea alde batera utzi dut, Tajikistanera iritsi berria naiz eta ziurrenik Kirgistan egin ostean etxeruntz itzultzen hasiko naiz... baina ez nago ziur Kazahkistan mendebalderuntz egiteko gai izango naizen. Zu nondik zabiltza?
Ondo segi!!
Nire planak ere aldatu dira. Myanmar/Indiako muga itxita aurkitu dut, ustekabean, eta ezin Nepalera lehorrez iritsi. Atzera bueltatu eta Laos-en nago orain eta Txinarantz noa. Nik ere ibili nahi nituzke aipatzen dituzun toki horiek (Kirgistan, Tajikistan, Uzbekistan...), eta handik etxerantz itzuli, baina datorren urterako utziko dut. Bitartean inguru honetan geldituko naiz. Ondo segi eta disfrutatu horko mendi paraje eder (omen diren) horiek! Lontxo
Hola Lorenzo,
Somos Alberto y Sonia, nos encontramos hace ya un tiempo en la isla de Siquijor, mientras comíamos en un puesto al lado de la playa en San Juan. También te pasamos la info de la visa de China.
¡Vemos que aún sigues rodando! ¿Por donde andas? Nosotros después de dos años de viaje regresamos a España hacer un poco de hucha para nuevamente salir y cumplir otros sueños viajeros.
Te deseamos buen viaje y buena vida!
Un abrazo,
Alberto y Sonia
Publicar un comentario