Burdinazko bihotza dauka eta gurpil nekaezinak: 165.000 km ibili ditu munduan barrena eta aurrera doa |
Zifra borobila eta potoloa da hainbeste urteren eta gurpil-biraren buruan Korean lortutakoa, baina askoz apalagoa batezbestekoaren ikuspuntutik begiratzen bazaio: hain zuzen, berrehun mila horiek borobildu eta zazpi egun geroago, ekainaren 1ean, bizikletaldi hau adin nagusira iritsi eta bere 18. urteurrena bete zuen (Japoniako Nagasaki hirian); 18 urte behar izan ditut, hortaz, kilometro mordoxka hori metatzeko, 30 pasatxo eguneko, batez beste. Ibilalditxo bat baino ez. Bizikletak, azken batean, horretarakoxe daude: ez denbora eta distantziak "hausteko", baizik eta, alderantziz, denbora ez estutzeko, abiadura txikiko plazerraz gozatzeko eta paseoak --bizialdi baten adinako paseo luzeak ere bai-- emateko.
Eta amaitzeko beste datu pare bat. Guztira bi bizikleta izan ditut lagun urte eta distantzia horietan, baina orain naramana da aipagarriena: Zeelanda Berrian erosi nuen bigarren eskutik 2001. urtean (lehena Txiletik hara eraman ninduen hegalaldian hondatu zuten) eta 165.000 km egin ditugu elkarrekin. Eta bigarren datua: Hegoafrikako hego-puntan nengoen (Agulhas lurmuturraren inguruan) 100.000. kilometroa bete nuenean; 2006. urtearen erdialdean izan zen hori eta gutxi uste nuen orduan egindako hura bikoiztu behar zenik!
4 comentarios:
Zorionak Lontxo eta urte askotarako!!!
Zorionak Txentxo por esa cifra tan redonda!!! Y si sumas tus subidas a Azaceta en tus visitas invernales.... sumarías muchos más. Dónde te pillarán los 300.000 km???? Estas creando muy mal ejemplo entre las jóvenes generaciones (jajaja). Recientemente han partido para largo tiempo Esti y Aritz, así como Koldo y Ainhoa. Besarkada aundi bat Gasteiztik, Rubén eta Aurora.
Zoriona, zori ona. Zorionak!!! Mosuak eta besarkadak Bizkaiatik. Leire
Lurra txikia geratzen ari da zuretzako, agian itsasontzi txiki bat hartu beharko dezu, jejeje…ttipi ttapa…
Zorionaaak Lontxo!!!!! Sandra ta Iker.
Publicar un comentario