Lizarrako konklabea |
Pasa den ostiraleko goiza (hilak 14) lainotua atera zuen, euri zantzuekin. Gasteizko Adurtza auzoan elkartu eta vasco-navarro trenbide zaharra hartuta -gaur egun bide berdea- ekin genion Lizarrara eramango gintuen 70 kilometroko zidorrari. Bazkari legea Maeztun egin eta iluntzerakoan iritsi ginen Lizarrara. Bidean bi zulaketa, kubierta bat lehertuta eta euri zaparradatxo batzuk izan genituen, hutsaren hurrengoko oztopoak tropel hartan zihoazen erraldoientzat. Larunbata Lizarran kontu-kontari pasa eta igande goizean bizikletetara berriro igo eta itzulbidean jarri ginen. Lainotua zegoen arratsaldea Azazetako mendatea jaisten hasi eta Arabako Lautadako soroak eta herritxoak begietan hartu genituenean. Bista ederra. Lainorik gabeko egunetan Gorbeia, Anboto eta Aizkorri ikusten dira handik, baita Aratz mendia eta Sakanako sarrera ere. Gu, ordea, Gasteiz aldera gindoazen, Lautadako bihotzera. Hantxe zegoen hiria, malenkoniazko gristasun batean bilduta.
Konklabearen arrakasta erabatekoa izan zen. Amaieran ez zen ez ke zuririk ez beltzik atera baizik eta ortzadar koloretsu bat, askotako ametsez, norabidez eta istorioz osatua. Ez genuen azkenean jakin denon kilometroak batuta miloi erdira iristen ote ginen, distantziak desagertu egin zirelako Lizarran. Planeta ibiltariak elkarrengana hurbildu ziren eta orbita gurutzaketa horren arrarotasuna eta edertasuna izango dira denon gogoan iraungo duten markak.
Parte hartzaileak: mundubicyclette familia (Alice, Andoni, Maia eta Unai); Aitor eta Iñigo Cyclotherapyko anaiak; Prudentziotarrak (Ruben eta Aurora); Hondarribiko Natxo Waterwewait; Tolosako Joanes Enbicialsur; Iker eta Sandra Mataukokoak; Luis Markina eta Emi, Burgoseko gonbidatu bereziak eta un servidor, Lontxo Munduanbarrena.
3 comentarios:
Lontxo, hori bai zen Konklabe bat, ez batikanokoa!
Ez dakit noiz izango den hurrengoa baina horrek ez du axola, nik badakit beste egunen batean, nonbaiten, bigarrena etorriko dela...
Hori bai, hurrengorako, mesedez, ez zulatu kubierta, nekatuta baldin bazaude esan eta kitto :)
Besarkada bat
Aitor Cyclotherapy
Oso Politte Lontxo !!
Asko gustatu in zait www.hirinet.net -ek zuri egindako elkarrizketan zure erantzunaren bat:
Bi gurpilen gainean mundua ikusten da mugimenduan, eten gabeko aldaketan eta oso gerturik.
Laister arte camarada!
Natxo
Un apunte para los servicios sociales: “Nuestro hijo Unai no esta bebiendo una lata de cerveza como puede mostrar la fotografia. Esta ¡VACIA!”
Publicar un comentario