NONDIK NORA: Las Manos (Nikaragua/Honduras-eko muga, 2011ko urriak 6) - El Paraiso - TEGUCIGALPA - Nacaome - El Amatillo (Honduras/El Salvador-eko muga, urriak 15) - Santa Rosa de Lima - San Francisco Gotera - Comunidad Segundo Montes - Perquin - San Miguel - El Cuco - Usulutan - Zacatecoluca - SAN SALVADOR - Nejapa (Vitoria-Gasteiz) - Santa Ana - Metapan - Anguiatu-ko muga (El Salvador/Guatemala, urriak 28) - Chiquimula - Morales - Puerto Barrios - Punta Gorda (Belize, txalupaz, urriak 31) - BELMOPAN - Belize/Guatemala-ko muga (2011ko azaroak 5) - El Zapote - El Remate - Tikal - Sata Elena - Flores - Sayaxchè - Chisec - Coban - Uspantan - Aguacatàn - Huehuetenango - La Mesilla (Guatemala/Mexiko-ko muga, 2011ko azaroak 23). GUZTIRA: 2167 km.
"No es justo que unos pocos tengan todo y lo absoluticen de tal manera que nadie lo pueda tocar, y la mayoria marginada se estè muriendo de hambre" (Monseñor Romero El Salvador-eko artzapezpikua, 1980an tiroz hila)
"Los horrores del poder
son tantos, tantos y tantos:
contra ellos canto."
(Daniel Viglietti)
Honduras igarobide bat baino ez da izan nire ibilian, jauzi txiki bat Nikaraguatik El Salvadorrerako bidean. Beste asmorik gabe iritsi nintzen hara eta entzungor egin nien Hondurasen ere toki ederrik bazela eta haietara hurbiltzea merezi zuela esaten zidatenen aholkuei. Tegucigalpan astebeteko geldialdia egin nuen Mèdicos sin Fronteras erakundeko lagun bilbotar baten etxean eta handik El Salvadorreko mugarantz abiatu nintzen.
Euripean
sartu nintzen El Salvadorrera (1), Ertamerikako "erpurutxora", eta
iparraldeko mendietan dagoen Perquin herrira jo nuen zuzenean, gerrako
museoak ikusteko asmoz. Euripean egin nuen San Francisco Goteratik
aurrerako igoera ia guztia eta Perquinera iritsi nintzenean behelainoak
lausotuta ageri ziren herriko etxeak eta kaleak, lanbro hotz batean bilduta. Mendietako berde bizia
han zegoen, ikusezin baina zelatan laino zuriaz bestalde. Egun garbietan
Morazan departamentuko altura haiek haren menpeko dira ia oso-osorik.
1980tik
1992ra iraun zuen El Salvadorreko gerran Perquin izan zen FMLNko
(Frente Farabundo Martì para la Liberaciòn Nacional) "hiriburua",
gerrillaren gotorlekurik sendoenetakoa. Paraje hartan ere, El Mozoten
eta inguruko beste herritxo batzuetan, sarraski gorria egin zuen El
Salvadorreko armadak 1981eko abenduaren 10, 11 eta 12an, 900 bat
nekazari hil baitzituen gerrillaren aurkako operatibo batean (2).
Perquineko eta Segundo Montes komunitateko "Schafik Vive" museoei
egindako bisitak interesgarriak eta hunkigarriak izan ziren. Garai
hartan El Salvadorren izan ziren gure lagunekin gogoratu egin nintzen
behin baino gehiagotan toki haietan. Haien adorea eta konpromisoa
apartak iruditu zaizkit beti.
Beste
gerra bat dago orain El Salvadorren, odoljarioa ez da eten. Hori esaten
zidan San Miguel hiriko suhiltzaileen buruak beren egoitzan nengoela:
"Gerra ez da amaitu. Orain delinkuentziak eragiten ditu hildakoak.
Bahiketak, estortsioak... eguneroko ogia dira. Edonork jaso dezake
telefono-dei bat "gerrako zerga" ordaintzeko eskatuz. Hor, kaleaz
bestaldean ikusten dituzun negozio txiki horiek guztiek ordaintzen dute
zerga hori. Merkatuko emakumeek ere ordaintzen dute, saltoki txiki bat
baino ez daukatenek..." El Salvador gaixoa!
Esatera nindoan herri txiki baina bihotz handiko honek ez duela merezi
halako izurriterik.. baina, merezi, zeinek merezi du biolentziaren
esklabotza? Suhiltzailearekin hitz egin eta biharamun goizean, urriaren
21ean, urrutiko beste bi gerraren albisteekin gosaldu nuen telebista
aurrean: Libian Muammar al Kadafi aurkitu eta hil zuten bere aurka
borrokan ari ziren matxinatuek eta Euskal Herrian armak behin betiko
uzten zituela adierazi zuen ETAk komunikatu batean.
San
Salvadorren egun pare bat pasa eta Santa Ana aldera jo nuen. Bidean,
Nejapa herrian, geldialditxo bat egin eta herriminak -edo jakinminak,
hobeto esanda- bultzatuta Vitoria-Gasteizera (3) hurbildu nintzen.
Belizera nindoan (Ertamerikan ezagutzen ez nuen nazio bakarra) eta
horretarako Guatemalara sartu eta Karibeko kostalderantz egin nuen.
Puerto Barrios hirian txalupa txiki batera igo eta ordu eta laurden
beranduago PG (Punta Gorda) herrian atrakatu genuen. Belizera iritsia
nintzen. PG herri lasaia da, 6000 biztanle ingurukoa, eta munduko
builatik urruti dauden toki baketsu eta zorionekoen itxura hartu nion.
Lehen momentutik sentitu nuen, gainera, beste nonbait nengoela, ordura arteko
Ertamerikarekin zerikusi gutxi zeukan nazio batean: kolore beltza zen
nagusi -ez bakarra- kaleetan batetik bestera patxadaz zebiltzatenen
aurpegi-besoetan eta inglesarekin antza zeukan hizkuntza baten doinua
iristen zitzaidan belarrietara. Jatetxe batean dirua trukatu eta
Inglaterrako erreginaren aurpegiarekin apaindutako billete sorta bat
eman zidaten eskura; dirua gorde eta Belmopanera zenbat kilometroko
bidea zegoen galdetu nuenean "150 bat milia" erantzun zidan barran
eserita zeuden gizonetako batek.
Belize
Britaina Handiko kolonia bat izan zen (Britainiar Honduras)
eta 1981ean bihurtu zen nazio independente. Arraza eta kultura nahasketa
handia da eta horretaz ondo konturatu nintzen ondorengo egunetan:
asiatikoak, latinoak, maiak, kreoleak (esklabu beltzen eta inglesen
ondorengoak), garifunak (esklabu beltzen eta Karibeko indigenen
ondorengoak), zuriak... horiek denek osatzen dute gaurko Belize.
Hizkuntza ofiziala inglesa da baina gaztelania ere askok dakite.
Niretzat Belize parentesi labur eta lasai bat izan zen Erdiko Amerikako
ibilian, aparteko toki bat. Biztanle dentsitatea oso txikia da eta
errepideetan, gehienetan, lasai asko ibili nintzen. Belize Cityra
(hiririk handiena) ez nintzen hurbildu eta Belmopan hiriburura iritsi
nintzenean Potatoren doinu zahar baten hitzak hasi ziren segituan
dantzan nire gogoan: "...capital artificial de un pais singular...".
Bai, hiriburu xelebrea da Belmopan eta Potatoren hitzak ezin hobeto
egokitzen zaizkio berari ere.
Peten
departamentutik sartu nintzen berriro Guatemalara eta maien
zibilizazioaren antzinako Tikal hirirantz jo nuen. Tikal toki ikusgarria
da, maien hiri zaharretatik ikusgarriena nire ustez, eta kokapenari zor
dio, neurri handi batean, bere berezitasuna: oihan zabalaren barruan
daude sakabanatuta piramideak eta hiriko beste eraikinen hondarrak eta
natur inguru horrek babestu egiten du, eta indartu, tokiaren misterioa.
Oraingo honetan, baina, Tikalera iristeko bidean egon zen - Tikalen
bertan baino gehiago- bisita hark eskeini zidan unerik ederrena eta
misteriotsuena. Gauez eta oihana zeharkatzen duen errepide bakarti
batetik barrena egin nituen azken 17 kilometroak, Parke Nazionaleko
sarreratik Tikaleraino bertaraino doazenak. Gauez eta ilgoraren argitan.
Zuhaitz-adaburu ilunak, zeru puska txiki bat eta izarrak ikusten nituen
goian; asfalto zerrenda zurbil bat, argi-itzalez zeharkatua, nire aurrean.
Inguruan baso itxiaren beltza. Gau lasaia zen, epela, eta lasai nindoan
ni ilunpe urdin hartan pedalei presarik gabe eragiten. Lasai harik eta baso
barrenetik zetorren garrasi latz batek ileak laztu zizkidan arte. Ez
nekien orduan ze pizti klasek egin zezakeen behin eta berriro errepikatu
zen -eta une batez aprentsioz bete ninduen- dei agoniatsu hura.
Biharamunean jakin nuen Tikaleko zaindarien ahotik: tximinoak baino ez
ziren, tximino orrolariak.
Tikal
hiria eta haren antzekoak eraiki zituztenen ondorengoek osatzen dute
gaurko Guatemalako populazioren ia erdia. Maia-jatorriko biztanle horiek
eta beren ohiturek eta hizkuntzek kolorez janzten dute nazio hau eta
bera da Erdiko Amerikan kultur eta hizkuntza dibertsitate handiena
duena. Guatemalako maiek, hala ere, bazterketa eta zapalketa
sistematikoa pairatu dute mendetan. 80ko hamarkadan haien aurkako
biolentziak goia jo zuen (4).
Ez
nintzen hurbildu Guatemalako gune turistiko nagusietara. Ez nuen
bisitatu Antigua Guatemala, behinolako hiriburua eta gaur egun herri
kolonial eder aparta (omen), eta ez nintzen joan Atitlan lakura edo
Chichicastenangora. Horren ordez, Peten-eko lur lauak zeharkatu nituen
hegoalderantz eta Alta Verapaz eta Quiche departamenduetatik jo nuen
gero mendebalderantz, Mexikoko mugaren bila. Coban eta Huehuetenango
hirien arteko errepideak (Uspantan-en barrena, 180 bat km.) merezi du
pare bat hitz. Nekazal inguru lasaiak zeharkatzen dituen bidea da,
trafiko gutxikoa eta gehienean asfaltatua baina ikaragarri malkartsua.
Aldapen portzentaiak hamarretik gorakoak -edo hamarretik dexente
gorakoak- izaten dira maiz eta esan liteke muturreko ziklismoa dela han
egiten dena, bai behintzat bizikleta zamatua eramanez gero. Egoskorra
naizenez pedalen gainean igo nituen aldapa guztiak baina batzuetan ez
zen samurra izan. Coban-etik Chisec-era doan tartea antzekoa da, trafiko
gehiagokoa.
..........................................................................................................................
Post Scriptum 1
...helduiozu nire eskuari, eta berak bilatzen ez bazaitu helduiozu indarrez, behin eta berriro galdu ez zaitzadan, ez nadin berriz izan itsu bat zure ondoan...
Post Scriptum 2
Zacatecolucatik San Salvadorrera igotzen den autobidean nago. Gasolindegi batean kera bat egin eta bertan bazkaltzea erabaki dut. Gasolindegiko zaindariak, hortzetaraino armatuta dauden bi gizon 55 urte ingurukoak, segituan hurbildu zaizkit. Segundu gutxi behar izan dute arriskutsua ez naizela erabakitzeko eta hortik aurrera zabal egin dute irribarre. Ongi etorria eman nahi didate eta ondoko etxe batera abiatu dira nire bazkaria eskatzera. Gero aulki bat jarri dute zuhaitz baten itzaletan eta bertan esertzeko adierazi. Gizalege fin hori ez da arraroa El Salvadorren, askotan hartzen dut halako adeitasun-keinuen oparia. Gaurkoan, ordea, egoera berezia-edo da, nire anfitrioien kanpoko itxura ez da, behinik behin, kafetegi bateko bi kamarerorena: kulata motzeko eskopeta bana daramate eskuetan eta gerritik zintzilik tamaina ederreko pistola puxkak; gerriaren bueltan munizio-uhalak.
Ohiko galderak, ohiko jakinmina, ohiko erantzunak. Gero gizonetako bat hasi da kontatzen nola bera Guardiakoa (5) izan zen, Guardia Nazional zaharrekoa, baina bake akordioak sinatu eta gero desegin egin zutela polizia talde hori, "Frenteak hala eskatu zuen-eta". Harro hitz egiten du bere iragan hartaz, gero eta azalpen gehiago ematen dizkit: "Guardia Nazionala sortzeko Espainiako poliziaren eredua hartu zuten... hangoen laguntza eta entrenamendua jasotzen genuen eta kaskoan, El Salvadorrekoaren ondoan, Espainiako bandera ere bageneraman..." Nire konplizidadea irabazi nahian ari dela iruditu zait. "Espainian militarren diktadura zegoen garai beltzean gertatuko zen hori...", erantzun diot ahalik eta tonu neutroenean. Gizonak pittin bat aldatu du bere jarrera. Ez du irribarrea galdu baina apur bat urrundu da, bat-batean bere polizia-senak bion bitartean distantzia bat jartzeko agindu balio bezala-edo. Begien distiran lehen ez zegoen errezelo bat antzematen diot orain.
Bazkaldu bitartean bigarren zaindaria hurbildu zait eta hitz-aspertu bat egin dugu elkarrekin. Maren (bandak) eta delinkuentziaren gaia ekarri dut hizpidera. "Egoera ez da erraza" -onartu du- "hementxe bertan inguratuta gaude", eta eskuarekin keinu bat egin du gure azpian eta inguruan dauden zink-teilatuak seinalatuz. "Koloniak" dira, hiria inguratzen duten auzo pobreak. "Dena lasai dagoela ematen du baina hemen bertan hiru zaindari hil dituzte gu etorri baino lehen. Bat izkina hartan, beste bat zu eserita zauden tokitik gertu, horko kokotero horretan... hor nonbait egongo da gurutzea..." Arbolara hurbildu eta egurrezko gurutzetxo trakets bat jaso du lurretik. Zutik jarri eta kokoteroaren ondoan utzi du. "Hirugarrena haruntzaxeago..." "Zergatik?" -galdetu dut nik- "Lapurreta egiteagatik?" Lepoak goratu ditu ez dakienaren keinuarekin. "Lapurreta egiteagatik, armak kentzeagatik, hiltzeagatik besterik gabe... Lehengo gerra baino okerragoa da hau, orduan bagenekien nor zen nor, orain ordea..."
Ingurura begiratu dut eta bai, lasai dirudi denak. Eguna garbia eta eguzkitsua da. Autoak errepidetik igarotzen dira etenik gabe. Batzuk gasolindegira sartu eta bertan egoten dira minutu batzuetan, depositoak bete bitartean. Uniformez jantzitako nerabe batzuk, eskolaren bateko ikasleak, oinez dabiltza haruntzago, patxadaz. Aldameneko kolonietan ere normaltasun itxura da nagusi. Latinoamerikako ohiko auzo umilak dira: zinkezko teilatuak eta pobreziaren maila diferenteak erakusten dituzten etxeak eta kaleak. Dena lasai eta baketsu eguerdiko eguzkipean.
Gasolindegiaren aurrean eta auzoak inguratuz muino berde eta arbolatuak daude. Baso horiek, noranahi hedatzen direnak... beste gerra baten gudu-zelai izan ziren hain aspaldi ez dela, beste gizon eta emakume armatu batzuen bizilekua. Beharbada horko ikasle horien gurasoena, otu zait; edo "maretara" sartu beste aukerarik ikusten ez duten oraingo gazteenena. Gerra, gerraren atzetik, madarikazioa dirudi. Jose Oscar Perquin-eko museoko gidari eta gerrillari ohiak (12 urte pasa zituen mendian) hala esaten zidan behin eta berriro bisita hartan: "Ez da erreza gerra bat, ez da erreza... memoria gorde nahi dugu museo honetan eta odola berriro isuri ez dadin aldarri bat izan" Gerra gerra da eta heriotza heriotza, baina badira aldeak. Mendietan ibili ziren gerrilari haiek esperantza erein nahi zuten, esperantza ekarri nahi zuten El Salvadorrera, baita auzo ahaztu hauetara ere, eta horren alde borrokatu ziren armak eskuetan. Ez dut uste hau esatean idealizazio erromantiko baten gatibu naizenik, ez dut uste egiatik asko urruntzen ari naizenik. Gizon-emakume haiek gainera aukera gutxi zuten. Armak lurpean daude orain eta han egon bitez betiko. Borroka haren muinean egon zen esperantza hura, ordea, oraindik hain urruti dagoena... bera da ereiten eta defendatzen segitu behar dena. Ez dezala ito melankoliak, edo zinismoak. Ez dezatela ihartu ahanzturak, etsipenak edo egoismoak, guztiok zelatatzen gaituzten neke horiek.
Guadalajara (Mèxico), 2012ko otsailak 9
.......................................................................................................................
(1) "El Salvador Erdialdeko Amerikako naziorik txikiena da, biztanle-dentsitate handiena daukana eta Karibe itsasoan kostalderik ez duen bakarra. 6.1 miloi biztanle bizi dira 21.000 km2 inguruan. 2004. urtean 3.2 miloi salvadortar bizi ziren El Salvador-etik kanpo; AEBak dira aukera ekonomiko hobeen bila emigratzen dutenen jomuga nagusia. Kanpotik datozen diru-bidalketak per capita Erdiko Amerikako altuenak dira eta esportazio-irabazi guztien adinakoak. Familia guztien heren batek jasotzen du diru-errenta hori.
Geografikoki Erdiko Amerikako herririk txikiena izan arren hirugarren ekonomiarik handiena dauka; errenta per capita Costa Rica edo Panamakoaren bi heren da gutxigorabehera eta Nikaraguakoa erraz bikoizten du. 20001 urtera arte colon izan zen bertako diru ofiziala; urte hartan AEBetako dolarra onartu zuten.
1980tik 1992ra gerra zibila egon zen El Salvadorren. Armada eta FMLNko gerrilla (Frente Farabundo Martì para la Liberaciòn Nacional) elkarren aurka borrokatu ziren. Kalkuluen arabera 75.000 salvadortar hil edo desagertu ziren hamabi urte haietan. 1989ko azaroaren 16an San Salvadorreko Universidad Centroamericana (UCA) delakoan sodaduek 8 lagun hil zituzten, tartean Unibertsitateko errektore Ignacio Ellacuria bizkaitarra. 2009an FMLNk hauteskundeak irabazi eta gobernuaren buruzagitza lortu zuen, ARENA alderdi eskuindarraren 20 urteko agintearen ostean.
Gaur egun El Salvadorrek dauka Latinamerikako bigarren gizahilketa tasarik handiena (Honduras-en atzetik) eta "mara" esaten zaien gaizkile-taldeen edo banden krisiaren epizentroan dago, Guatemala eta Hondurasekin batera. Uste da 25.000 bandakide daudela El Salvadorren eta beste 9.000 espetxeetan." (Wikipediatik)
.......................................................................................
"El 16 de noviembre de 1989, el rector de la Universidad, Ignacio Ellacurìa; el vicerrector académico, Ignacio Martìn-Barò; el director del Instituto de Derechos Humanos de la UCA, Segundo Montes; el director de la Biblioteca de teología, Juan Ramòn Moreno; el profesor de filosofía, Amando Lòpez, junto con otro jesuita, Joaquìn Lòpez y Lòpez, y dos mujeres, colaboradoras de la Universidad, Elba y Celina Ramos, fueron asesinados por un pelotón del Batallón Atlacatl de la Fuerza Armada de El Salvador." (Wikipedia)
(2) "Según las investigaciones de la Comisión de la Verdad, (el organismo de la ONU, creado para investigar los hechos de violencia cometidos durante la guerra civil salvadoreña) aproximadamente 900 campesinos salvadoreños fueron asesinados en El Mozote y los cantones aledaños. Se la considera no sólo el mayor acto de violencia contra población civil cometida por agentes gubernamentales, durante la Guerra Civil de El Salvador, sino también la peor masacre en el Hemisferio Occidental, en tiempos modernos." (Wikipedia)
(3) "En Nejapa existe un importante centro llamado Polideportivo «Vitoria Gasteiz», el cual contiene piscinas, (una con olas artificiales) y estadio de fútbol. Este complejo surgió gracias a la ayuda de ayuntamientos de España, especialmente el de Vitoria, por el que lleva su nombre. En la localidad se encuentran, además, pupusòdromos, para disfrutar el platillo nacional salvadoreño por excelencia." (Wikipedia)
(4) El genocidio maya (llamado también genocidio guatemalteco)... fue un período de la Guerra civil de Guatemala (1960-1996) en el que se produjeron, según el informe de Naciones Unidas Comisiòn para el Esclarecimiento Històrico, 669 matanzas con más de 200.000 muertos y más de 45.000 desaparecidos a lo largo de la contienda que durò 36 años. Los militares y paramilitares, según la ONU, cometieron el 80% de los crìmenes. Anualmente se cometieron 6.000 asesinatos de que los que el 98% han quedado sin castigo ya que las vìctimas, la mayoría indìgenas mayas, no se atrevieron ni atreven a interponer los correspondientes recursos judiciales. (Wikipedia)
"La guerra civil de Guatemala se llevó 200.000 vidas entre 1960 y 1996. Sus orígenes se remontan a un golpe de Estado apoyado por Estados Unidos en 1954 que derrocó al presidente Arbenz, líder moderado y centrista que estaba implementando una reforma agraria que ponía en peligro gran cantidad de latifundios de EE UU. El general Ríos Montt llegó al poder con otro golpe de Estado a un régimen militar decrépito y corrupto que corría el riesgo de perder la guerra civil en marzo de 1982. A esto siguió una campaña genocida contra la población maya, arrasando todo lo que se cruzara en su camino, y que contó con el apoyo de Ronald Reagan —quien llegó a decir que Ríos Montt estaba siendo “acusado falsamente de cometer violaciones de los derechos humanos”. En 1998, el presidente Clinton pidió perdón por el golpe de Estado, aunque no por la connivencia de Reagan... en la guerra de Guatemala fallecieron más civiles que en cualquier otra de América Latina, casi todas a manos del Ejército y sus aliados." (Paul Seils, http://elpais.com/elpais/2012/02/06/opinion/1328545595_375159.html)
Para el 2007 Guatemala poseía un índice de desarrollo humano de 0,689 que lo ubicaba en la posición 118 de los países del mundo. En términos de índice de pobreza, el 51% de la proporción de la población se encontraba bajo la línea de la pobreza total, siendo el segundo país de la región con mayor concentración de pobreza. La población guatemalteca habita mayoritariamente en zonas urbanas (en el 2005, casi el 50% de la población era urbana). (Instituto Interamericano de Derechos Humanos)
(5) La Guardia Nacional de El Salvador fue un cuerpo policial de carácter militar fundado en 1912 por el presidente Manuel Enrique Araujo. En cumplimiento de los acuerdos de Chapultepec, la Guardia Nacional fue disuelta el 16 de enero de 1992.
...Peralta Lagos, a graduate of the Military Academy of Spain in 1897, used Spanish Guardia Civil as a model... this Spaniard... was the first director general of the National Guard... The United Nations sponsored Truth Commission report, issued in 1993, alleges that the National Guard in the 1980s committed crimes against humanity, including massacres, torture, and extrajudicial assassinations... The National Guard closed its doors on June 30, 1992. (Wikipedia)
No hay comentarios:
Publicar un comentario