NONDIK NORA: Las Manos (Nikaragua/Honduras-eko muga, 2011ko urriak 6) -
El Paraiso - TEGUCIGALPA - Nacaome - El Amatillo (Honduras/El
Salvador-eko muga, urriak 15) - Santa Rosa de Lima - San Francisco
Gotera - Comunidad Segundo Montes - Perquin - San Miguel - El Cuco -
Usulutan - Zacatecoluca - SAN SALVADOR - Nejapa (Vitoria-Gasteiz) -
Santa Ana - Metapan - Anguiatu-ko muga (El Salvador/Guatemala, urriak
28) - Chiquimula - Morales - Puerto Barrios - Punta Gorda (Belize,
txalupaz, urriak 31) - BELMOPAN - Belize/Guatemala-ko muga (2011ko
azaroak 5) - El Zapote - El Remate - Tikal - Sata Elena - Flores -
Sayaxchè - Chisec - Coban - Uspantan - Aguacatàn - Huehuetenango - La
Mesilla (Guatemala/Mexiko-ko muga, 2011ko azaroak 23). GUZTIRA: 2167 km.
"No es justo que unos pocos tengan todo y lo absoluticen de tal manera
que nadie lo pueda tocar, y la mayoria marginada se estè muriendo de
hambre" (Monseñor Romero El Salvador-eko artzapezpikua, 1980an tiroz
hila)
"Los horrores del poder
son tantos, tantos y tantos:
contra ellos canto."
(Daniel Viglietti)
Honduras igarobide bat baino ez da izan nire
ibilian, jauzi txiki bat Nikaraguatik El Salvadorrerako bidean. Beste
asmorik gabe iritsi nintzen hara eta entzungor egin nien Hondurasen ere
toki ederrik bazela eta haietara hurbiltzea merezi zuela esaten
zidatenen aholkuei. Tegucigalpan astebeteko geldialdia egin nuen Mèdicos
sin Fronteras erakundeko lagun bilbotar baten etxean eta handik El
Salvadorreko mugarantz abiatu nintzen.
Euripean
sartu nintzen El Salvadorrera (1), Ertamerikako "erpurutxora", eta
iparraldeko mendietan dagoen Perquin herrira jo nuen zuzenean, gerrako
museoak ikusteko asmoz. Euripean egin nuen San Francisco Goteratik
aurrerako igoera ia guztia eta Perquinera iritsi nintzenean behelainoak
lausotuta ageri ziren herriko etxeak eta kaleak, lanbro hotz batean bilduta. Mendietako berde bizia
han zegoen, ikusezin baina zelatan laino zuriaz bestalde. Egun garbietan
Morazan departamentuko altura haiek haren menpeko dira ia oso-osorik.
1980tik
1992ra iraun zuen El Salvadorreko gerran Perquin izan zen FMLNko
(Frente Farabundo Martì para la Liberaciòn Nacional) "hiriburua",
gerrillaren gotorlekurik sendoenetakoa. Paraje hartan ere, El Mozoten
eta inguruko beste herritxo batzuetan, sarraski gorria egin zuen El
Salvadorreko armadak 1981eko abenduaren 10, 11 eta 12an, 900 bat
nekazari hil baitzituen gerrillaren aurkako operatibo batean (2).
Perquineko eta Segundo Montes komunitateko "Schafik Vive" museoei
egindako bisitak interesgarriak eta hunkigarriak izan ziren. Garai
hartan El Salvadorren izan ziren gure lagunekin gogoratu egin nintzen
behin baino gehiagotan toki haietan. Haien adorea eta konpromisoa
apartak iruditu zaizkit beti.
Beste
gerra bat dago orain El Salvadorren, odoljarioa ez da eten. Hori esaten
zidan San Miguel hiriko suhiltzaileen buruak beren egoitzan nengoela:
"Gerra ez da amaitu. Orain delinkuentziak eragiten ditu hildakoak.
Bahiketak, estortsioak... eguneroko ogia dira. Edonork jaso dezake
telefono-dei bat "gerrako zerga" ordaintzeko eskatuz. Hor, kaleaz
bestaldean ikusten dituzun negozio txiki horiek guztiek ordaintzen dute
zerga hori. Merkatuko emakumeek ere ordaintzen dute, saltoki txiki bat
baino ez daukatenek..." El Salvador gaixoa!
Esatera nindoan herri txiki baina bihotz handiko honek ez duela merezi
halako izurriterik.. baina, merezi, zeinek merezi du biolentziaren
esklabotza? Suhiltzailearekin hitz egin eta biharamun goizean, urriaren
21ean, urrutiko beste bi gerraren albisteekin gosaldu nuen telebista
aurrean: Libian Muammar al Kadafi aurkitu eta hil zuten bere aurka
borrokan ari ziren matxinatuek eta Euskal Herrian armak behin betiko
uzten zituela adierazi zuen ETAk komunikatu batean.
San
Salvadorren egun pare bat pasa eta Santa Ana aldera jo nuen. Bidean,
Nejapa herrian, geldialditxo bat egin eta herriminak -edo jakinminak,
hobeto esanda- bultzatuta Vitoria-Gasteizera (3) hurbildu nintzen.
Belizera nindoan (Ertamerikan ezagutzen ez nuen nazio bakarra) eta
horretarako Guatemalara sartu eta Karibeko kostalderantz egin nuen.
Puerto Barrios hirian txalupa txiki batera igo eta ordu eta laurden
beranduago PG (Punta Gorda) herrian atrakatu genuen. Belizera iritsia
nintzen. PG herri lasaia da, 6000 biztanle ingurukoa, eta munduko
builatik urruti dauden toki baketsu eta zorionekoen itxura hartu nion.
Lehen momentutik sentitu nuen, gainera, beste nonbait nengoela, ordura arteko
Ertamerikarekin zerikusi gutxi zeukan nazio batean: kolore beltza zen
nagusi -ez bakarra- kaleetan batetik bestera patxadaz zebiltzatenen
aurpegi-besoetan eta inglesarekin antza zeukan hizkuntza baten doinua
iristen zitzaidan belarrietara. Jatetxe batean dirua trukatu eta
Inglaterrako erreginaren aurpegiarekin apaindutako billete sorta bat
eman zidaten eskura; dirua gorde eta Belmopanera zenbat kilometroko
bidea zegoen galdetu nuenean "150 bat milia" erantzun zidan barran
eserita zeuden gizonetako batek.
Belize
Britaina Handiko kolonia bat izan zen (Britainiar Honduras)
eta 1981ean bihurtu zen nazio independente. Arraza eta kultura nahasketa
handia da eta horretaz ondo konturatu nintzen ondorengo egunetan:
asiatikoak, latinoak, maiak, kreoleak (esklabu beltzen eta inglesen
ondorengoak), garifunak (esklabu beltzen eta Karibeko indigenen
ondorengoak), zuriak... horiek denek osatzen dute gaurko Belize.
Hizkuntza ofiziala inglesa da baina gaztelania ere askok dakite.
Niretzat Belize parentesi labur eta lasai bat izan zen Erdiko Amerikako
ibilian, aparteko toki bat. Biztanle dentsitatea oso txikia da eta
errepideetan, gehienetan, lasai asko ibili nintzen. Belize Cityra
(hiririk handiena) ez nintzen hurbildu eta Belmopan hiriburura iritsi
nintzenean Potatoren doinu zahar baten hitzak hasi ziren segituan
dantzan nire gogoan: "...capital artificial de un pais singular...".
Bai, hiriburu xelebrea da Belmopan eta Potatoren hitzak ezin hobeto
egokitzen zaizkio berari ere.
Peten
departamentutik sartu nintzen berriro Guatemalara eta maien
zibilizazioaren antzinako Tikal hirirantz jo nuen. Tikal toki ikusgarria
da, maien hiri zaharretatik ikusgarriena nire ustez, eta kokapenari zor
dio, neurri handi batean, bere berezitasuna: oihan zabalaren barruan
daude sakabanatuta piramideak eta hiriko beste eraikinen hondarrak eta
natur inguru horrek babestu egiten du, eta indartu, tokiaren misterioa.
Oraingo honetan, baina, Tikalera iristeko bidean egon zen - Tikalen
bertan baino gehiago- bisita hark eskeini zidan unerik ederrena eta
misteriotsuena. Gauez eta oihana zeharkatzen duen errepide bakarti
batetik barrena egin nituen azken 17 kilometroak, Parke Nazionaleko
sarreratik Tikaleraino bertaraino doazenak. Gauez eta ilgoraren argitan.
Zuhaitz-adaburu ilunak, zeru puska txiki bat eta izarrak ikusten nituen
goian; asfalto zerrenda zurbil bat, argi-itzalez zeharkatua, nire aurrean.
Inguruan baso itxiaren beltza. Gau lasaia zen, epela, eta lasai nindoan
ni ilunpe urdin hartan pedalei presarik gabe eragiten. Lasai harik eta baso
barrenetik zetorren garrasi latz batek ileak laztu zizkidan arte. Ez
nekien orduan ze pizti klasek egin zezakeen behin eta berriro errepikatu
zen -eta une batez aprentsioz bete ninduen- dei agoniatsu hura.
Biharamunean jakin nuen Tikaleko zaindarien ahotik: tximinoak baino ez
ziren, tximino orrolariak.
Tikal
hiria eta haren antzekoak eraiki zituztenen ondorengoek osatzen dute
gaurko Guatemalako populazioren ia erdia. Maia-jatorriko biztanle horiek
eta beren ohiturek eta hizkuntzek kolorez janzten dute nazio hau eta
bera da Erdiko Amerikan kultur eta hizkuntza dibertsitate handiena
duena. Guatemalako maiek, hala ere, bazterketa eta zapalketa
sistematikoa pairatu dute mendetan. 80ko hamarkadan haien aurkako
biolentziak goia jo zuen (4).
Ez
nintzen hurbildu Guatemalako gune turistiko nagusietara. Ez nuen
bisitatu Antigua Guatemala, behinolako hiriburua eta gaur egun herri
kolonial eder aparta (omen), eta ez nintzen joan Atitlan lakura edo
Chichicastenangora. Horren ordez, Peten-eko lur lauak zeharkatu nituen
hegoalderantz eta Alta Verapaz eta Quiche departamenduetatik jo nuen
gero mendebalderantz, Mexikoko mugaren bila. Coban eta Huehuetenango
hirien arteko errepideak (Uspantan-en barrena, 180 bat km.) merezi du
pare bat hitz. Nekazal inguru lasaiak zeharkatzen dituen bidea da,
trafiko gutxikoa eta gehienean asfaltatua baina ikaragarri malkartsua.
Aldapen portzentaiak hamarretik gorakoak -edo hamarretik dexente
gorakoak- izaten dira maiz eta esan liteke muturreko ziklismoa dela han
egiten dena, bai behintzat bizikleta zamatua eramanez gero. Egoskorra
naizenez pedalen gainean igo nituen aldapa guztiak baina batzuetan ez
zen samurra izan. Coban-etik Chisec-era doan tartea antzekoa da, trafiko
gehiagokoa.
..........................................................................................................................
Post Scriptum 1
Honduras, izarrik gabeko herria, apaletan apalena, morroietan
morroiena, jipoituetan jipoituena, itzal ahul bat tropikoetako
argi-ekaitzetan, gure urratsen eremu grisa, igarobide, oztopo, langile
zarpaila, ukabil ezindua, egunkarietako kronika dagoeneko ahaztua,
jauntxo txikien ustelkerien zimaur-putzua, andre ilunen kemena, odol
jario isil loriarik gabea... azkar igaro naiz zure arruntasunetik, zure
aurreikusitako ezdeustasunetik, ate bat zabaldu, ate bat itxi, zeharkako
begirada bat...
...helduiozu nire eskuari, eta berak bilatzen ez
bazaitu helduiozu indarrez, behin eta berriro galdu ez zaitzadan, ez
nadin berriz izan itsu bat zure ondoan...
Post Scriptum 2
Zacatecolucatik
San Salvadorrera igotzen den autobidean nago. Gasolindegi batean kera
bat egin eta bertan bazkaltzea erabaki dut. Gasolindegiko zaindariak,
hortzetaraino armatuta dauden bi gizon 55 urte ingurukoak, segituan
hurbildu zaizkit. Segundu gutxi behar izan dute arriskutsua ez naizela
erabakitzeko eta hortik aurrera zabal egin dute irribarre. Ongi etorria
eman nahi didate eta ondoko etxe batera abiatu dira nire bazkaria
eskatzera. Gero aulki bat jarri dute zuhaitz baten itzaletan eta bertan
esertzeko adierazi. Gizalege fin hori ez da arraroa El Salvadorren,
askotan hartzen dut halako adeitasun-keinuen oparia. Gaurkoan, ordea,
egoera berezia-edo da, nire anfitrioien kanpoko itxura ez da, behinik
behin, kafetegi bateko bi kamarerorena: kulata motzeko eskopeta bana
daramate eskuetan eta gerritik zintzilik tamaina ederreko pistola
puxkak; gerriaren bueltan munizio-uhalak.
Ohiko galderak, ohiko
jakinmina, ohiko erantzunak. Gero gizonetako bat hasi da kontatzen nola
bera Guardiakoa (5) izan zen, Guardia Nazional zaharrekoa, baina bake
akordioak sinatu eta gero desegin egin zutela polizia talde hori,
"Frenteak hala eskatu zuen-eta". Harro hitz egiten du bere iragan
hartaz, gero eta azalpen gehiago ematen dizkit: "Guardia Nazionala
sortzeko Espainiako poliziaren eredua hartu zuten... hangoen laguntza
eta entrenamendua jasotzen genuen eta kaskoan, El Salvadorrekoaren
ondoan, Espainiako bandera ere bageneraman..." Nire konplizidadea
irabazi nahian ari dela iruditu zait. "Espainian militarren diktadura
zegoen garai beltzean gertatuko zen hori...", erantzun diot ahalik eta tonu
neutroenean. Gizonak pittin bat aldatu du bere jarrera. Ez du irribarrea
galdu baina apur bat urrundu da, bat-batean bere polizia-senak bion
bitartean distantzia bat jartzeko agindu balio bezala-edo. Begien
distiran lehen ez zegoen errezelo bat antzematen diot orain.
Bazkaldu
bitartean bigarren zaindaria hurbildu zait eta hitz-aspertu bat egin
dugu elkarrekin. Maren (bandak) eta delinkuentziaren gaia ekarri dut
hizpidera. "Egoera ez da erraza" -onartu du- "hementxe bertan inguratuta
gaude", eta eskuarekin keinu bat egin du gure azpian eta inguruan
dauden zink-teilatuak seinalatuz. "Koloniak" dira, hiria inguratzen
duten auzo pobreak. "Dena lasai dagoela ematen du baina hemen bertan
hiru zaindari hil dituzte gu etorri baino lehen. Bat izkina hartan,
beste bat zu eserita zauden tokitik gertu, horko kokotero horretan...
hor nonbait egongo da gurutzea..." Arbolara hurbildu eta egurrezko
gurutzetxo trakets bat jaso du lurretik. Zutik jarri eta kokoteroaren
ondoan utzi du. "Hirugarrena haruntzaxeago..." "Zergatik?" -galdetu dut
nik- "Lapurreta egiteagatik?" Lepoak goratu ditu ez dakienaren
keinuarekin. "Lapurreta egiteagatik, armak kentzeagatik, hiltzeagatik
besterik gabe... Lehengo gerra baino okerragoa da hau, orduan bagenekien
nor zen nor, orain ordea..."
Ingurura begiratu dut eta bai, lasai
dirudi denak. Eguna garbia eta eguzkitsua da. Autoak errepidetik
igarotzen dira etenik gabe. Batzuk gasolindegira sartu eta bertan egoten
dira minutu batzuetan, depositoak bete bitartean. Uniformez jantzitako
nerabe batzuk, eskolaren bateko ikasleak, oinez dabiltza haruntzago,
patxadaz. Aldameneko kolonietan ere normaltasun itxura da nagusi.
Latinoamerikako ohiko auzo umilak dira: zinkezko teilatuak eta
pobreziaren maila diferenteak erakusten dituzten etxeak eta kaleak. Dena
lasai eta baketsu eguerdiko eguzkipean.
Gasolindegiaren aurrean eta
auzoak inguratuz muino berde eta arbolatuak daude. Baso horiek, noranahi
hedatzen direnak... beste gerra baten gudu-zelai izan ziren hain
aspaldi ez dela, beste gizon eta emakume armatu batzuen
bizilekua. Beharbada horko ikasle horien gurasoena, otu zait; edo "maretara" sartu
beste aukerarik ikusten ez duten oraingo gazteenena. Gerra, gerraren
atzetik, madarikazioa dirudi. Jose Oscar Perquin-eko museoko gidari eta
gerrillari ohiak (12 urte pasa zituen mendian) hala esaten zidan behin
eta berriro bisita hartan: "Ez da erreza gerra bat, ez da erreza... memoria gorde nahi dugu museo honetan eta odola berriro isuri ez dadin
aldarri bat izan" Gerra gerra da eta heriotza heriotza, baina badira
aldeak. Mendietan ibili ziren gerrilari haiek esperantza erein nahi zuten,
esperantza ekarri nahi zuten El Salvadorrera, baita auzo ahaztu hauetara
ere, eta horren alde borrokatu ziren armak eskuetan. Ez dut uste hau esatean idealizazio erromantiko baten gatibu naizenik, ez dut uste
egiatik asko urruntzen ari naizenik. Gizon-emakume haiek gainera aukera
gutxi zuten. Armak lurpean daude orain eta han egon bitez betiko.
Borroka haren muinean egon zen esperantza hura, ordea, oraindik hain
urruti dagoena... bera da ereiten eta defendatzen segitu behar dena. Ez
dezala ito melankoliak, edo zinismoak. Ez dezatela ihartu ahanzturak,
etsipenak edo egoismoak, guztiok zelatatzen gaituzten neke horiek.
Guadalajara (Mèxico), 2012ko otsailak 9
.......................................................................................................................
(1)
"El Salvador Erdialdeko Amerikako naziorik txikiena da,
biztanle-dentsitate handiena daukana eta Karibe itsasoan kostalderik ez
duen bakarra. 6.1 miloi biztanle bizi dira 21.000 km2 inguruan.
2004. urtean 3.2 miloi salvadortar bizi ziren El Salvador-etik kanpo;
AEBak dira aukera ekonomiko hobeen bila emigratzen dutenen jomuga
nagusia. Kanpotik datozen diru-bidalketak per capita Erdiko Amerikako
altuenak dira eta esportazio-irabazi guztien adinakoak. Familia guztien
heren batek jasotzen du diru-errenta hori.
Geografikoki Erdiko
Amerikako herririk txikiena izan arren hirugarren ekonomiarik handiena
dauka; errenta per capita Costa Rica edo Panamakoaren bi heren da
gutxigorabehera eta Nikaraguakoa erraz bikoizten du. 20001 urtera arte
colon izan zen bertako diru ofiziala; urte hartan AEBetako dolarra
onartu zuten.
1980tik 1992ra gerra zibila egon zen El Salvadorren.
Armada eta FMLNko gerrilla (Frente Farabundo Martì para la Liberaciòn
Nacional) elkarren aurka borrokatu ziren. Kalkuluen arabera
75.000 salvadortar hil edo desagertu ziren hamabi urte haietan. 1989ko
azaroaren 16an San Salvadorreko Universidad Centroamericana (UCA)
delakoan sodaduek 8 lagun hil zituzten, tartean Unibertsitateko
errektore Ignacio Ellacuria bizkaitarra. 2009an FMLNk hauteskundeak
irabazi eta gobernuaren buruzagitza lortu zuen, ARENA alderdi
eskuindarraren 20 urteko agintearen ostean.
Gaur egun El Salvadorrek
dauka Latinamerikako bigarren gizahilketa tasarik handiena (Honduras-en
atzetik) eta "mara" esaten zaien gaizkile-taldeen edo banden krisiaren
epizentroan dago, Guatemala eta Hondurasekin batera. Uste da 25.000
bandakide daudela El Salvadorren eta beste 9.000 espetxeetan."
(Wikipediatik)
.......................................................................................
"El
16 de noviembre de 1989, el rector de la Universidad, Ignacio
Ellacurìa; el vicerrector académico, Ignacio Martìn-Barò; el director
del Instituto de Derechos Humanos de la UCA, Segundo Montes; el director
de la Biblioteca de teología, Juan Ramòn Moreno; el profesor de
filosofía, Amando Lòpez, junto con otro jesuita, Joaquìn Lòpez y Lòpez, y
dos mujeres, colaboradoras de la Universidad, Elba y Celina Ramos,
fueron asesinados por un pelotón del Batallón Atlacatl de la Fuerza
Armada de El Salvador." (Wikipedia)
(2) "Según las
investigaciones de la Comisión de la Verdad, (el organismo de la ONU,
creado para investigar los hechos de violencia cometidos durante la
guerra civil salvadoreña) aproximadamente 900 campesinos salvadoreños
fueron asesinados en El Mozote y los cantones aledaños. Se la considera
no sólo el mayor acto de violencia contra población civil cometida por
agentes gubernamentales, durante la Guerra Civil de El Salvador, sino
también la peor masacre en el Hemisferio Occidental, en tiempos
modernos." (Wikipedia)
(3) "En Nejapa existe un importante centro
llamado Polideportivo «Vitoria
Gasteiz», el cual contiene piscinas, (una con olas artificiales) y
estadio de fútbol. Este complejo surgió gracias a la ayuda de
ayuntamientos de España, especialmente el de Vitoria, por el que lleva
su nombre. En la localidad se encuentran, además, pupusòdromos, para
disfrutar el platillo nacional salvadoreño por excelencia." (Wikipedia)
(4) El genocidio maya (llamado también genocidio guatemalteco)... fue un
período de la Guerra civil de Guatemala (1960-1996) en el que se
produjeron, según el informe de Naciones Unidas Comisiòn para el
Esclarecimiento Històrico, 669 matanzas con más de 200.000 muertos y más
de 45.000 desaparecidos a lo largo de la contienda que durò 36 años.
Los militares y paramilitares, según la ONU, cometieron el 80% de los
crìmenes. Anualmente se cometieron 6.000 asesinatos de que los que el
98% han quedado sin castigo ya que las vìctimas, la mayoría indìgenas
mayas, no se atrevieron ni atreven a interponer los correspondientes
recursos judiciales. (Wikipedia)
"La guerra civil de Guatemala se llevó 200.000 vidas entre 1960 y 1996.
Sus orígenes se remontan a un golpe de Estado apoyado por Estados Unidos
en 1954 que derrocó al presidente Arbenz, líder moderado y centrista
que estaba implementando una reforma agraria que ponía en peligro gran
cantidad de latifundios de EE UU. El general Ríos Montt llegó al poder
con otro golpe de Estado a un régimen militar decrépito y corrupto que
corría el riesgo de perder la guerra civil en marzo de 1982. A esto
siguió una campaña genocida contra la población maya, arrasando todo lo
que se cruzara en su camino, y que contó con el apoyo de Ronald Reagan
—quien llegó a decir que Ríos Montt estaba siendo “acusado falsamente de
cometer violaciones de los derechos humanos”. En 1998, el presidente
Clinton pidió perdón por el golpe de Estado, aunque no por la
connivencia de Reagan... en la guerra de Guatemala fallecieron más civiles que en cualquier otra
de América Latina, casi todas a manos del Ejército y sus aliados." (Paul Seils, http://elpais.com/elpais/2012/02/06/opinion/1328545595_375159.html)
Para el 2007 Guatemala poseía un
índice de desarrollo humano de 0,689
que lo ubicaba en la posición 118 de los países del mundo. En términos
de índice de pobreza, el 51% de la proporción de la población se
encontraba bajo la línea de la pobreza total, siendo el segundo país de
la región con mayor concentración de pobreza. La población guatemalteca
habita mayoritariamente en zonas urbanas (en el 2005, casi el 50% de la
población era urbana).
(Instituto Interamericano de Derechos Humanos)
(5) La Guardia Nacional
de El Salvador fue un cuerpo policial de carácter militar fundado en
1912 por el presidente Manuel Enrique Araujo. En cumplimiento de los
acuerdos de Chapultepec, la Guardia Nacional fue disuelta el 16 de enero
de 1992.
...Peralta Lagos, a graduate of the Military Academy of
Spain in 1897, used Spanish Guardia Civil as a model... this Spaniard... was the first director
general of the National Guard... The United Nations sponsored Truth
Commission report, issued in 1993,
alleges that the National Guard in the 1980s committed crimes against
humanity, including massacres, torture, and extrajudicial
assassinations... The National Guard closed its doors on June 30, 1992.
(Wikipedia)