Si no creyera en la locura
de la garganta del sinsonte
si no creyera que en el monte
se esconde el trino y la pavura.
Si no creyera en la balanza
en la razón del equilibrio
si no creyera en el delirio
si no creyera en la esperanza.
Si no creyera en lo que agencio
si no creyera en mi camino
si no creyera en mi sonido
si no creyera en mi silencio...
Silvio Rodríguez
Zazpi gau, zazpi egun eta erdi, behar izan ditugu San Antonio de los Cobres-etik San Pedro de Atacamara etortzeko. 350 km inguru, horietatik gehienak 4000 metrotik 4500 metrora bitarteko altueran egindakoak. Asfaltatu gabeko pista kaskar samar batek (uhindua, hondartsua...) lotzen ditu bi herriak eta bi nazioak, Paso Sico mendi igarobidetik zehar (ez da hau inguruotako igarobide bakarra, iparralderaxeago Jama dago, asfaltatua eta trafikoak hobesten duena). Azken partean, San Pedro-ra iritsi baino lehenagoko 109 kilometroetan - Socaire herritik aurrera-, asfaltoa agertzen da. Trafikorik ia bat ere ez. Itxura batera, egun askotan (gehienetan?) ez da inor ere igarotzen Sico-ko mugatik. Kamio handi banaka batzuk eta turista abenturazaleren bat edo beste izaten dira, aldian behin, bide bakarti hauek aukeratzen dituzten ia bakarrak.
Toki apartatuak eta apartak. Puna altu, hotz eta hutsa. Puna menditsua ere bai. Izan ere, Paso Sico ez da mendate bat, mendate eta gailur sorta bat baizik. Igoerak eta jaitsierak etengabeak dira, alturarik handienak 4500 metro ingurukoak. Muga bera ez dago goi batean baizik eta Argentinako aduanan hasi eta 24 km luze den igorera baten erdian. Kanpatu izan dugun egunetan (7tik hiru izan dira) zero azpiko 10 graduko tenperaturak izan ditugu goizez (denda barruan!).
Belar hori ziztrin batzuk izaten dira goi lehor eta ilun horietan hazten diren landare ia bakarrak. Koloreok urre eta brontze bihurtzen ditu eguzkiak ilundu baino lehenagoko orduetan. Ikuskizun ederra. Zeruak urdinak izaten dira egunez, gauez izarrez beteak. Goi-aintzirek, gatz lautaden zuriuneek, maldetako elurrak eta sumendien konoek areago edertzen dute paisaia. Zeharkaldi bikaina eremu austero eta urrunen edertasuna gogoko dutenentzat.
Socairetik aurrera aldatu egiten da paisaia. Are ilunagoa, soilagoa, lehorragoa bilakatzen da. Hondarra eta harria, ia besterik ez. Atakamako desertuan sartu gara, munduko deserturik lehorrenean. Hortxe dago San pedro de Atacama (2400m), oasi txiki bat.
San Pedro de Atacama pezozko herritxo bat da, lasaia, umila. Hala ere, badu berezitasunik: azken hamarkadotan Txile iparraldeko turista eta motxileroen bilgune nagusia da. Ostatuz, hotelez, jatetxez eta bidaia agentziaz beteta dago. Herrixka ahaztua zena munduko bidai-gidaliburu guztietan azaltzen da orain. Zerk erakartzen du hona halako jendetza (gu tartean)? Inguruotan dagoen naturak eta natur ikuskizun apartek, dudarik ez. Baina baita ere, gure baldarkeriak, taldeka eta bakarrik izen handiko guneen inguruan mugitzeko daukagun joera motzak.
Ekainaren 17an iritsi ginen hona (Neil eta Harrietekin nago oraindik) eta bihar abiatuko gara. Boliviara goaz Portezuelo Cajon izeneko mendi-pasabidean barrena. Hortik Eduardo Avaroa parke nazional ospetsura sartuko gara (Laguna Blanca, Laguna Verde, Laguna Colorada...). Boliviako altiplanoko bazter oso altu, apartatu eta ederra omen da hori eta duela 11 urte jakin nuen, aurreneko aldiz, haren berri. 2008an Hegoamerikara itzuli nintzenean bi helburu garbi neuzkan: Montevideora bueltatzea bata, eta bazter hau ezagutzea, bestea. Hala ere dudatan egon naiz atzo arte, joan ala ez. Arrazoiak? Tourrak eta jeepak etengabe abiatzen dira orain hara, bai hemendik, bai Boliviako Uyunitik. Toki urruna eta "basatia" zena modako bihurtu da. Lehen txirrindulari banaka batzuk baino ez ziren ausartzen estepa altu (4500-5000m) eta hotz horietan ibiltzera, orain denok joan nahi dugu hortik. Parkera sartzeko tarifa ere nabarmen igo dute orain dela gutxi.
Dena den, ez naiz Bolivian luzaroan geldituko. Iparralderaxeago Txilera berriro sartzea da nire asmoa, eta Atacamaco desertuari aukera bat (azkenean!) ematea. Santa Maria de Iquique ezagutu nahi dut, nitrato-meategien inguruan sortu ziren herriak -gaur abandonatuak asko- bisitatu. Santa Maria de Iquique: nerabe ginela aditu genuen izen hori aurreneko aldiz. Nire belaunaldiakoek jakingo dute agian zergatik.
Santa Maria de Iquique-tik Aricara (ipar-iparrean, Peruko muga ondoan) eta handik bai, La Paz aldera, Tambo Quemadoko mugatik (4660 m). Ustekaberik ez bada lau bat aste barru La Pazen egotea espero dut.
miércoles, 23 de junio de 2010
miércoles, 9 de junio de 2010
San Antonio de los Cobres (Argentina). 2010eko ekainak 9
The future is not some place we are going, but one we are creating. The paths are not to be found, but made. And the activity of making them changes both the maker and their destination. (John Schaar/Matt Pierle)
San antonio de los Cobres herri zarpail samarra da, ez munduko ez Argentinako politena, baina bai lasaia eta adiskidetsua. Jende ona da hemengoa. Argentinako ipar-mendebaldeko puna altu eta hotzean dago, Saltako probintzian. Etxe asko, edo gehienak, oso umilak dira, pezo hutsez egindakoak; biztanleak etnia andinokoak. Izan ere, Boliviarekin antz handiagoa dute inguru hauek Argentina zuri eta "europarrarekin" baino.
Herenegun iritsi ginen hona, Argentinako mendaterik altuena, eta kontinenteko altuenetakoa, igo ondoren: Abra el Acay (4859 edo 4970 m.). Igoera bikaina eta paraje bakarti eta -nire gusturako- eder-ederrak. 4000 metroko altueran kanpatu genuen -lehen bihurgunearen azpian, errekaren ondoan- eta biharamunean 13.5 kilometrotan egin genuen gailurrerainoko azken tartea, gogorrena. Nire urguiluaren alde zera esango dut, bizikleta gainean egin nuela bide guztia eta, baldintzak kontuan hartuta, aparteko nekerik gabe; nire Inglaterrako lagun gazteek (www.pikesonbikes.blogspot.com), ordea, oinez igo behar izan zuten hainbat zati. Haize handia zebilen eta geldialdi ugari egin genituen bidean: goizeko hamarrak hamar gutxitan abiatu eta ordu bi eta laurdenak arte ez ginen tontorrera heldu. Bidea asfaltatu gabea da baina ez txarra. Errekasto izoztu zenbait zeharkatu beharra dago urte garai honetan, beste oztoporik ez genuen aurkitu. Paisaia punakoa, zabala eta soila. Bikuina edo guanako talde handiak zebiltzan maldetan. Kolore arreak nagusi, tarteka horiska batzuk ere bai, hango belarrek jarritakoak. Egun guztian (igandea) auto bat ere ez zen igaro baina bai, ordea, hiru moto: aleman bat eta bi argentinar, eta hirurak, gu bezala, bertara dibertimenduagatik joandakoak.
Ez dira aldapak eta alturak beldurtzen nautenak, hotza baizik. Neguan gaude eta kanpatu egiten dugu gehienetan, beste aukerarik ez digute uzten ingur bakarti hauek. Egunak eguzkitsuak izaten dira baina gauak hotzak. Goizez, adibidez, zero azpiko 8 graduko tenperaturak izan ditugu azken egunotan (Neil arduratzen da neurketa horietaz). Denda barruan hiru bat gradu gorago, uste dut. Nire lo-zakua ona zen erosi nuenean baina 25 bat urte pasa dira harrezkero... Neil eta Harriet, nire kideak, askoz hobeto moldatzen dira arlo horretan (maiatzaren 22tik gabiltza elkarrekin Neil, Harriet eta hirurok. Tinogasta baino lehentxoago egin genuen topo. Ushuaiatik datoz eta ausartak dira, ez dira bide errazekin konformatzen. Bakarrik egotera ez dut uste nik bide hauek aukeratuko nituenik, ez Abra El Acay behintzat, hori zor diet. Izan ere, Agua Negra-ko esperientziak "hoztu" egin ninduen, zuhurtu).
Oso bizimodu "basatia" daramagu, hiririk ez dut oso aspaldian zapaldu, herrietara noizean behin baino ez gara sartzen. Argentina harribitxi bat da eta bere "ruta 40" ospetsua (5200 km guztira, http://es.wikipedia.org/wiki/Ruta_40 ) ikaragarri ederra, ametsa zikloturista batentzat. Uste dut aukera ona izan zela Atakamako desertuari muzin egin eta Argentinara ostera etortzea. Azken partea, Cafayatetik Cahi-ra eta Cachi-tik hona Calchaqui bailaretan barrena datorrena, aparta da.
Ez dira amaitu mendiak eta inguru urrunak eta gutxi zapalduak guretzat. Hemendik Txilera goaz Paso Sico izeneko mendi pasabidetik. Pasa den astean itxita zegoen elurragatik baina, atzo gendarmeek esan zigutenez, zabalik dago ostera. Haizea omen da problema, mendebaldetik jotzen du egunero indar handiz, eguerditik aurrera. 7-8 egunetarako jana eramango dugu. Eta, ondoren, Boliviara. San Pedro de Atacama-tik hara doan bidea ere ez omen da nolanahikoa, eder-ederra eta oso altua eta hotza (gauez) ere bai. Beroa eta epeltasuna La Paz-etik aurrera aurkituko ditut berriro (Inshala!), oihanera jotzeko asmoa baitut handik. Sorpresa atsegina izango dira, dudarik gabe.
Halaxe. Hotza gorabehera, ez daukat kexatzeko bat ere motiborik. La Paz-era iritsitakoan emango dizuet harako bidearen berri. Txiletik Argentinara igaro nintzeneko egunek ere (beste mendate altu bat, Paso de Agua Negra, 4780 m.) merezi lituzkete hitz batzuk, berezitxuak izan ziren-eta. Ea ba.
Segi ondo.
AGUA NEGRAKO MENDATEA
Ai, egaztia banintz, gaiñik-gain nenbilke!
Eric Savard lagun zaharrari agur esan eta apirilaren 28an abiatu nintzen Los Andes-etik, goiz eguzkitsu batean. Kostaldeko errepide nagusiari, "panamericana" delakoari, muzin egin eta barrualdeko bide lasaiak -asfaltatu gabeak askotan- hartu nituen, iparralderantz. Putaendo, Cabildo, Illapel, Cuesta del Espino, Combarbalà, Monte Patria, Ovalle, Samo Alto, Hurtado, Vicuña... mendiak eta inguru lasaiak -tarteka bakarti samarrak- atsegin badituzu horra hor ibilbide benetan eder bat. Santiagoko auzune dotoreek eta, oro har, hiriko giroak, beste mundu batekoak dirudite Txile baserritar eta umil honetatik ikusita.
Eskualde menditsuak dira aurrekoak, biztanle gutxikoak, isilak, kolore eta apaindurarik gabeak, lehorrak. Iparralderago dagoen basamortuaren eragina gero eta nabarmenagoa da. Indar eta edertasun handiko parajeak, guztiarekin ere. Bideak bailara batetik bestera jauzi egiten du etengabe, kaktusekin zipriztindutako maldetan gora eta behera eginez, aldian behin tunel estuak eta ilunak zeharkatuz, nekazari eta mehatzarien herritxoetara presarik gabe jeitsiz. Han, beheko ibarretan, soro emankorrak eta arboladiak dira nagusi. Udazkeneko kolore biziak eta ilun-arreak nahasten dira paisaian. Kontrastea ikusgarria da.
Batzuetan, Cuesta del Espinon bezala, guztiz paraje mortu eta bakartietan barneratzen da bide zaharra. Mehatzari banaka batzuen gordeleku diren mendi zoko hits haietan arboladiak oasiak dira eta zuhaitz horituen distirak begiak itsutzen ditu.
Gau batean, inguru hartan kanpatuta nengoela, euri hotsa aditu nuen dendaren sabaian. Biharamunean urrutiko gailurrak zurituta ikusi nituen. Hurbilagokoetan elur izpiek doi-doi estaltzen zuten arroka beltza.
Bi egun geroago Ovalle hirira iritsi nintzenean karabineroen koartelera jo nuen zuzenean (karabineroak Txileko polizia dira). Agua Negrako mendatea irekita ote zegoen jakin nahi nuen. Agua Negra (4780 m.) mendikatea -"la cordillera"- zeharkatu eta Txile eta Argentina lotzen dituen pasabide altuenetakoa da. Ederrenetakoa ere bai, entzuna nuenez. Horixe zen nire asmoa: Atacamako desertuari uko egin eta Argentinara handik sartzea; iparralderantz egingo nuen gero, mendikatetik asko urrundu gabe, eta Jujuy inguruan mendiak beste behin zeharkatu eta Txilera itzuliko nintzen. Baina justu samar nenbilen: elurrak maiatz inguruan ixten du urtero Agua Negra eta hurrengo udaberrira arte ez da zabaltzen.
Ovalle-ko karabineroen burua gizon berritsua zen eta Europa ezagutzen zuen. Luze jardun zuen nirekin hizketan nik espero nuen telefono deia egin baino lehen. "...tengo aqui un turista que quiere entrar a Argentina por Agua Negra... necesita saber cùal es el estado de la ruta... si... ¿mucho frio?... ¿pero no como para morirse, verdad?..." Telefonoa eskegi eta irribarretsu begiratu zidan: "El paso està habilitado. El ùnico problema son las bajas temperaturas. Pero se nota que vas bien equipado... vas a tener que sacar todos los goretex que llevas en esas bolsas..". Berak uste baino goretex gutxiago zegoen poltsa haietan. Dena den, haietxek ziren -hotza gorabehera- nik entzun nahi nituen hitzak. Eskerrak eman eta pozik irten nintzen polizia-etxetik.
Vicuña (600/700 m inguru) Agua Negra-ko mendatea igotzeko abiapuntutzat hartu daiteke. Neurriz herri ertaina da, izatez lasaia eta txukuna. Eraikin alturik ez dago eta etxe askok, edo gehienek, pezozko paretak dituzte, zuriberrituak. Hotelak eta kanpinak daude eta supermerkatu bat (1).
Hara sartu nintzen arratsalde eguzkitsuan supermerkatura hurbildu eta sei bat egunetarako erosketa egin nuen (1200 gramo espageti, sei lata sardina eta atun oliotan, berrehuna gramoko sei tomate poltsa, tipulak, kilo erdi olo, 400 gramo esne hauts, kilo erdi azukre, tea, kilo erdi ezti, kafea, intxaurrak, lau pakete gaileta). "Residencial La Elquina"ra abiatu nintzen ondoren, gelak ezezik kanpatzeko tokia ere eskaintzen baitute ostatu lasai hartan. Dutxa bero bat hartu, aspaldiko partez, eta mapak aurrean zabalduta kalkuluak atera nituen, beste behin ere: Vicuñatik Txileko aduanara 90 km inguru zeuden, asfaltatuak; aduanatik mendateko gailurrera beste horrenbeste, edo gutxixeago, asfaltogabeak. 180 km. guztira eta 4000 bat metroko igoera. Ustekaberik ez bazen lau egun beharko nituen mendatea igotzeko. Mendateko gailurretik Argentinako aduanara, eta lehen herrira, 90 km gehiago. Beste egun bat edo, ziurrago, bi. Eguraldi iragarpena ona zen, gutxienez lau egun bikain agintzen zituen biharamunetik hasita.
2010eko maiatzak 7, ostirala. Lehen kanpalekua: Vicuñatik 58 kmra
Goiz ederra atera du. Etxeko ogi egin berria erosi (bi kilo), Elqui ibaia zeharkatu eta 10ak inguruan hartu dut mugarako bidea.
Vicuñatik aurrera errepideak hainbat herritxo zeharkatzen ditu, mahastiekin landatutako ibar estu batetan sartu eta handik gora egiten hasi baino lehen. Herri horietako batean txarteltxo bat ikusi dut, halako batean, etxe baten aldamenean: "Se vende miel". Begiak hitz horietan korapilatuta geratu zaizkit, hankak pedaletan trabatuta. Duda eta protesta pixka bat egin dut (leporaino zamatuta zihoan bizikleta) baina laster amore eman diot nire barruko hartz gozozaleari. Atea jo eta kilo erdiko (beste) pote bat eskatu dut. Hura non kokatu asmatu ezinik nenbilela ezti saltzaileak, edadeko senar-emazte bikote bat, hurbildu zaizkit eta begira gelditu. Esan du gizonak:
- ¿Y va para Agua Negra? Los carabineros no le van a dejar pasar, va a ver. Hace mucho frio en la cordillera, se puede escarchar...
Esan du gero andreak:
- ¡Uy! ¡y asi de cargado! ¿llegarà?
Vicuñatik 58 kilometrora kanpatu dut, mahastiak eta Guanta (azken herria) pasa eta aurreraxeago, ur berdeko errekaren ondoan.
2010eko maiatzak 8, larunbata. Bigarren kanpalekua (2500 m.): Txileko aduana pasa eta 15 kmra. Guztira: 48 km.
Sakan edo bailara estuaren barrenetik doa errepide zabala aduanarantz. Bideak Ande mendiak bilatzen ditu malda lehorren arteko itxituran gero eta gehiago barruratuz. Tokia ederra da, bakartia eta soila, harrien artetik ernetzen diren zuhaixka eta sastraka bakanak dira hemengo apaingarri ia bakarra. Erreka beti ondoan, arsenikoak ematen dion kolore berdearekin.
Errepideak trafiko gutxi bideratzen du, autoen motor hotsa oso aldian behin baino ez du adituko handik dabilen txirrindulariak. Asfaltoak -itxura guztien arabera jarri berriak- korridore ilun, zabal eta sendo bat marrazten du haran txikiaren sabelean. Lur zelai ia guztiaz jabetzen da eta hala dirudi zenbaitetan, alboan duen ur berdeko erreka ere zokoratu egin dela eta aldameneko malda zaharrak atzeratu eta kuzkurtu, hari lekua eskaintzeko. Malda horietako batean, asfaltoa dagoen tokitik goraxeago, antzinako mandabide baten aztarnak ageri dira. Oraindik zutik daude, tarte askotan, hari eusteko jaso ziren harrizko hormak. Beste batzuetan denborak eta harritxintxar-jauziek lurperatuta utzi dute bide meharra. Hari begira-begira noa eta iraganaren arrasto hori Egiptoko piramideak baino ederragoa iruditzen zait, eta misteriotsuagoak bere sekretuak. Nork eraiki zuen? Zenbat denboran? Nor ziren urratsez urrats hemendik barneratzen zirenak? Nondik zetozen? Zer garraiatzen zuten? Oroitzen al da inor mundu hartaz ala asfaltoak eta berak dakarren abiada berriak hari hori ere eten dute? Bide zaharraren aldean zatarra begitantzen zait ni araman errepidea. Handiegia, harroegia, axolagabeegia. Badaezpadakoa.
Bailara estua da, tarte batzuetan errepidea eta erreka justu-justu pasatzen dira bertatik. Aldapa ez da oso handia. Txileko aduana (Junta del Toro du izena, 2120 m.) zabalero batean dago, bi errekaren gurutzean. Erreka berdea utzi eta ur garbiko baten ondotik joango naiz hemendik aurrera. Harritu egin naiz aduana handi eta berri hori ikusita, trafiko eta garrantzi gutxiko igarobidea baita Agua Negra. Pasaportean irteerako zigilua jarri eta hemendik aurrerako bideaz galdetu diot ofizialari: "El asfalto se acaba aqui. Unos cuatro o cinco vehículos en total estan cruzando cada día la frontera, en los dos sentidos. A 3100 m. de altura hay una laguna y un campamento de los trabajadores que mantienen la ruta" "¿Y después?", nik. "Después nada. Usted y los dioses. Tendrá que hablar con ellos si se aburre"
Menditarte estu bat aduanatik aurrera ere. Bide zaharraren arrastoa hemen da oraindik. Beste lekurik aurkitu ez eta pistaren ondo samarrean kanpatu dut, 2500 metroko altueran, hegoaldera begira. Zerua izar eta nire aurre-aurrean Hegoaldeko Gurutzea.
2010eko maiatzak 9, igandea. Hirugarren kanpalekua (3500 m.): LLano de Las Liebres. Guztira: 36 km.
Atzo aduanako ofizialak emandako informazioa ez zen zehatza. Ez, behintzat, langileen kanpamenduei dagokienez. Hona hemen gaurko bidearen deskripzioa, mugarri batzuk eta distantziak (gorabehera txikiak egon daitezke distantzietan eta alturetan):
Aduanatik 25 kmra: errepideko langileen lehen kanpamendua.
Aduanatik 31,5 kmra: "La Laguna" goi-aintziraren hasiera, 3100m. (bidea haren ertzetik doa, polita)
Aduanatik 37,5 kmra: "La Laguna" goi-aintziraren amaiera (hemendik aurrera bideak kolore iluneko erreka bati jarraitzen dio, goraka)
Aduanatik 42 kmra: "La Colorada" artzain txabolen hondakinak, 3200m. Mendi erreka garbia.
Aduanatik 45 kmra: artzain txabolen hondar gehiago. Ur garbia.
Aduanatik 50 kmra: "Llano de las liebres", 3500m. Zabalgune handia, langileen bigarren eta azken kanpamendua.
Mendi inguru ederrak, askotariko koloreak maldetan. Gero eta handiagoa da dena, gero eta basatiagoa. Langileen kanpamendutik gertu jarri dut denda. Gaua da baina goiko maldetan lanean segitzen dute makinek. Hemendik mugara 40 bat km daude eta mila metro baino gehixeagoko igoera. Bihar Argentinako aldean kanpatu nahi nuke.
2010eko maiatzak 10, astelehena. Laugarren kanpalekua (4300/4400m ). Guztira: 26 km.
Esnatu naizenean izotza zegoen ur botilen barruan.
Goizeko 9etan abiatu naiz, ohi baino lehenago, mendateko gailurrera arratsa baino lehen iristeko asmoarekin. Bidea kaskar samarra izan arren ondo aurreratu dut, astiro baina sendo. Nere inguruan harkaitzak, errekastoak, elurguneak, mendien handitasuna... 4000 metroko altueran artzain txabolen hondarrak daude, ura eta kanpaleku egokiak (azkenak gailurra baino lehen). Kera bat egin dut han eta zer edo zer jan. "Los Corrales" du izena paraje horrek (64,5 km aduanatik). Handik aurrera gauzak okertzen hasi dira, buruko mina izan da lehen seinalea. 4300 edo 4400 metroko altueran (ezin ziurtasunez jakin, altimetroaren orratza 4100ean trabatzen da, ez du hortik gora joan nahi) oso nekatuta nengoen. Gelditu eta ahalegin bat eginda pare bat intxaur jatea lortu dut. Buruko mina ezezik botatzeko gogoa ere banuen. Gailurrera iristeko 10 edo 12 kilometro faltako zirela kalkulatu dut. Aurrera egin nahi izan dut baina bizikleta gainera igo orduko konturatu naiz alferrik zela. Pedalei bi buelta eman eta oinak lurrean pausatu behar izan ditut berriro. Ezin metro bat gehiago egin, pot eginda nengoen, ahituta, hustuta. Hantxe jakin dut ez nintzela gailurrera iritsiko, gaua toki hartan pasa beharko nuela. Alturako gaitzak jota nengoen, "apunado".
Ingurura begiratu eta ikusi dudana ez zait askorik gustatu. Irtenbiderik gabeko haran txiki baten bukaeran nengoen, pistak 90 graduko bihurgune bat egin eta norabidea aldatzen duen tokian. Inguruan tontorrak eta harkaitz garaiak nituen, gertu samar. Toki ospela, inondik ere. Mendi zulo altu bat. Goiz zen, arratsaldeko 3ak inguru eta eguzkia, artean, goian zegoen, baina ez zuen iraungo haren beroak, beheraka zihoan eta laster gordeko zen tontor grisen atzetik. Bizikleta utzi eta oinez hasi naiz, batera eta bestera, kanpatzeko toki egoki baten baten bila. Harria eta elurguneak, han ez zen besterik. 30 minutu pasa ditut tokia aztertzen, gora eta behera, luzamendutan. Ez zidan bat ere pozik ematen han kanpatu beharrak, hori zen kontua. Azkenean, etsita, bazter bat aukeratu dut, bihurgunetik ez oso urrun. Lurra pixka bat berdindu eta hantxe jarri dut denda. Kanpalekua itzaletan zegoen ordurako, hozkailu bihurtzen hasita. Ura berotu eta kostata edan dut prestatu dudan tea. Arropa guztiak jantzita sartu naiz lo-zakura.
Etzanda eta gora begira: grisa, hotza eta tristea da dendaren oihaletan pausatzen den argi motela. Isiltasuna erabatekoa da. Glaziazioa aurrera doa, kanpoan eta barruan.
........................................................................................................................
Astiro doaz orduak aurrera... loak hartu, esnatu, loak hartu, esnatu... behin eta berriro. Esnaldietako mundua iluna eta hotza da. Kizkurtuta nago zakuaren barruan, belaunak altzoan bilduta. Burua ahotsez beteta daukat, Agua Negrako jainkoak hizketan hasi dira eta ez didate bakerik ematen:
- Larri ikusten zaitugu, lagun, gaixorik, makal, eroria... eta hotzak, pilota bat bezain kiribilduta zaude... A ze gauza txarra den hotza!! Zure zaku zahar horrek aspaldian eman zituen bere onenak, ez al zinen lehenago konturatu...? Dena den, larriagoa izan daiteke biharkoa. Daitekeena da ondoezik eta indarrik gabe esnatzea, ziurrena gure ustez. Zer egingo duzu orduan? Ez zara gauza izango gailurrera iristeko...
- Oinez eta bizikletari bultzaka igoko naiz. Hamar edo hamabi kilometro besterik ez dira...
- Inozoa!! Metro bat aurreratzeko gai ez zinen ordu batzuk lehenago! Bihar zure hanken gainean egoteko moduan baldin bazaude, gaitz erdi. Eta 60 kiloko zama arrastaka eraman nahi duzu? Aldapan gora? Txantxetan ari zara? Ala gu engainatu nahian?
- Autoren bat pasako da agian...
- Amore emango duzu orduan, burua makurtu. Noizbait gertatu behar zen, jakina...
- Ez, ez dut amore emango (amorruz)!! Aurrera ezin badut, bizikleta gainera igo eta Vicuñara bueltatuko naiz. Eta Txilen barrena jarraituko dut San Pedro de Atacamaraino.
- Aukera bat da, bai, metroz metro eta egunez egun hain astiro irabazitakoa galtzea... noiz eta orain, gailurretik hain gertu zaudela...
Isiltasuna. Ez luzaroan.
- Maiatzean gaude lagun, eta maiatzean, zuk ondo dakizunez, elurrak urtero zuritzen ditu goi hauek. Eguraldi onak ez du luze iraungo. Daitekeena da bihar zuk espero duzun zeru garbiaren ordez laino grisekin zabaltzea eguna. Beharbada laino horiek bidean dira dagoeneko, beharbada elurra mara-mara hasiko du laster... Karabineroek honezkero beste aldean zaudela pentsatuko dute... inor ez da zure bila etorriko. Zure egoera delikatu samarra izan liteke hemendik gutxira, larria ere esango genuke guk...
Dardarizo batek hartu dit bizkarrezurra. Areago kuzkurtu naiz zaku barruan.
- Motxila txikia prestatu eta behera abiatuko naiz oinez. Langileen kanpamendua 26 kilometrora dago, han aurkituko dut aterpea...
- Iritsiko zinateke? Zauden moduan egonda? 26 kilometro... zenbat ordu beharko zenituzke?...sei, zazpi, zortzi? Gainera elurrak denbora gutxi behar du bideak ixteko. Kanpamendura iristea lortzen baduzu ere zure bidaiarenak egingo du, bizikleta eta daukazun guztia galduko duzu... akabo zure ibilerak!
- Zoazte pikutara!
Beste isilune labur bat.
- Badakizu, lagun, non zauden, ezta? Txilen, bai. Eta badakizu Txileko lurra... oinarri ahulekoa dela, ikaratia... Eta dardarka hasten bada gau honetan bertan? Eta aldemeneko harkaitz puska hori gainera erortzen bazaizu...?
- Erotu al zarete?! Ez zarete kapaz izango!
2010eko maiatzak 11, asteartea. Boskarren kanpamendua (Argentinako aldean, 3100 m.). Guztira: 64 km.
Etenik gabe zirikatu naute Agua Negrako jaungoikoek, esnaldi luzeetan bere isekak eta mehatxuak behin eta berriro entzunaraziz. Goizeko zazpiak inguruan tonu grisaxka bat hartzen hasi da nire inguruko iluntasun beltza eta egunsentiaren lehen zantzu horrek biziki poztu nau. Kremailerak ireki eta burua kanpora aterata zerua aztertu dut: ilun zegoen artean baina lainorik ez zen ageri, argitasun apurra aski zen horretaz ohartzeko. Itxuraz beste egun eder bat ekarri behar zuen, elurrik ez zuen berehalakoan egingo. Dendako atarian utzitako ur-botilak ikutu ditut: guztiz izoztuta zeuden, harria bezain gogor. Dena jasotzen hasi naiz. Elurra urtu eta kafesnea prestatu dut. Gaileta batzuk ere jan ditut. Buruko mina han zegoen artean baina arinduta, dexente baretuta. Denda jasotzera nindoala tabako-paketea, aurreko arratsaldean bazter batean nahiezik utzitakoa, ikusi dut, eta erretzeko gogoa egin zait. Ez dut erre baina seinale ona iruditu zait, gorputza bere onera zetorren apurka-apurka. Abiatu baino lehen bizikleta-poltsetako gako bat apurtu da eta hura aldatzen denbora puska bat eman dut. Hamarrak inguruan ekin diot aldapari. Eguzkia ordurako gora zegoen, harkaitzen gainetik bere bidea eginez. Goxoa zen bere izpien beroa eta goxoa bere argia: gaueko larritasunak funtsik gabeko amesgaizto bat zirudien orain.
Txarra da bidea, dena zulo, koxka, harritxintxar, harri koskor... Zertan ari ote dira beheko langileak? Hankak ez daude bere onenean baina nik espero baino hobeto ari dira, hala ere. Barraskiloen modura noa, astiro baina etenik gabe, diren eta ez diren laino guztien azpitik eta oztopo guztien gainetik, aldarte nahiko onean. Kanpalekutik 3 kilometrora bideak bira handi bat egin du ezkerretara eta beste haran batean sartu da. Mendatearen amaiera ikusi dut orduan nire aurrean, mendi-lepo polit bat, ez hain urruti, ez hain gora. Hantxe jakin dut, ziurtasunez jakin, Agua Negrako jaungoikoek ez zidatela pasabidea ukatuko. Ez ziren nonbait hain gaiztoak, adar jotzaileak eta bihurriak bai, ederki jostatu ziren nire beldurrekin aurreko gauean...! " Sobera larritzen zara, lagun, mamuei erraz irekitzen diezu atea...", holako zerbait esango lidakete orain, barretxo batez. Bai, bart ez nintzen bat ere ausart, bipil eta zangar sentitu (halaxe esaten dit Arbuluko saxojoleak, "txirrindulari txit ausart, bipil eta zangarra" naizela); txirrindulari txit beldurti, kezkati eta arranguratsua bai, ordea.
"Penitente" (izotzezko irudiak) batzuen aldamenetik pasa naiz. Izotz eta elur gune txikiak daude orain bidean. Haize pixka bat dabil, mendebaldekoa, nire aldekoa. Kanpalekutik 8.5 kilometrora (84 inguru aduanatik) Agua Negrako mendatearen gailurrera iritsi naiz. Goizeko hamaika eta erdiak dira. Nire aurrean, bidearen alde batetik bestera bi zutabe gainean jarrita, metalezko kartel handi bat dago. Bertan idatzita: "Paso de Agua Negra. Lìmite Internacional. 4780 m.s.n.m." Aurrera egin eta Tour-eko irabazleek sekula sentitu ez duten pozarekin pasa naiz pankarta horren azpitik eta muga zeharkatu. Argentinan nago.
( Agua Negra zabalagoa eta sakonagoa da Argentinako aldean, eder-ederra. Harritxintxarrezko mendi maldak eskergak dira eta bailara sakon eta bakarti bat taxutzen dute. Goi haietan erraz sentitu zintezke hegazti. Baina ikusgarriena malda biluzi horien hamaika koloreak dira. Akuarela baten barruan zaudela pentsarazten dizute. Alde hartako jainkoak margolari finak dira, inondik ere. Artista bikainak.
Gailurretik 21 edo 22 kilometrora "Quebrada de San Lorenzo" izeneko parajea dago (kanpaleku egokiak, 4100m.). Han dagoen kartel handi batek zera dio: "Proyecto Tunel Agua Negra". Txileko kanpamendu eta langileen lanek beharbada helburu hori zuten, tunela, eta ez bidearen mantentzea. Quebrada de San Lorenzotik aurrera lanean ari dira argentinarrak ere, haraino doan errepidea zabaltzen eta zuzentzen. Tunel hori noizbait burutzen bada inguru hauek autoz eta, batez ere, kamioiz beteko dira. Agua Negrako lasaitasuna eta xarma galduko dira. Baita, agian, gailurrera doan bidea ere.
Elurrak maiatzaren 14an itxi zuen Agua Negra, nik mendatea igaro eta handik 3 egunera. Hotzaldiak eta ekaitzak goitik behera zuritu zuten mendikatea eta elur-kota oso beheraino ekarri. Egun haietan begiratu nuen Agua Negra aldera azkeneko aldiz eta hango jaungoikoak isilik eta neguko loan sartuta imajinatu nituen. Ziurrenera neu izan nintzen, txirrindularien artean, aurten eduki duten azken solaskidea.
Agua Negrako mendien eta han bizi diren jaungoikoen hurbiltasuna pribilegio bat izan zen, azken batean. Itzulbiderik ez dago eta ez dut uste topo egiteko aukerarik berriro izango dugunik. Gogoan gordeko ditut aurrerantzean, bizi daitezela hor ere.
..................................................................................
(1) Vicuña herri umila da baina ez nolanahikoa. Baditu inguruetan hain arruntak ez diren atrakzioak. Adibidez, izarren salda urdinetik edatea gustatzen bazaizu toki ezin aproposagoan zaude: zeruak oso garbiak dira eta behatoki astronomiko garrantzitsuak daude gertu. Bisitariak onartzen dituzte gainera. Urrutiko zeruak ezezik hurbilekoak ere maite badituzu, nahiago baduzu zeure barruko kontelazioetan murgildu eta han gordetzen diren sekretuetatik edan... ongi etorri, Vicuñako indar kosmikoek lagunduko dizute horretan ere; edo hala diote, behintzat, inguruotan kokatu omen diren New Age-eko talde eta jarraitzaileek. Eta ez batak ez besteak asetzen ez bazaituzte, zure gustuko edariak beste klase batekoak badira, ez etsi, aukerako tokian zaude berriro ere. Pisco pattar ospetsuaren munduko produkziogune garrantzitsuena kilometro gutxitara daukazu. Piscoa, hutsa edo "pico sour" eran hartuta, edari zoragarria da! (aspaldiko auzia dute Peruk eta Txilek pattar honen jatorria dela-eta)

martes, 27 de abril de 2010
Los Andes (Txile). 2010eko apirilak 27
ODA A LA BICICLETA
Iba por el camino crepitante: el sol se desgranaba como maíz ardiendo y era la tierra calurosa un infinito círculo con cielo arriba azul, deshabitado.
Pasaron junto a mí las bicicletas, los únicos insectos de aquel minuto seco del verano, sigilosas, veloces, transparentes: me parecieron sólo movimientos del aire.
Obreros y muchachas a las fábricas iban entregando los ojos al verano, las cabezas al cielo, sentados en los élitros de las vertiginosas bicicletas que silbaban cruzando puentes, rosales, zarza y mediodía
Pensé en la tarde cuando los muchachos se laven, canten, coman, levanten una copa de vino en honor del amor y de la vida, y a la puerta esperando la bicicleta inmóvil porque sólo de movimiento fue su alma y allí caída no es insecto transparente que recorre el verano, sino esqueleto frío que sólo recupera un cuerpo errante con la urgencia y la luz, es decir, con la resurrección de cada día.
(Pablo Neruda, 1956, Tercer libro de las odas)
Hango lagunei "hurrena arte" esan eta urtarrilaren amaieran abiatu nintzen Montevideotik, hiru hilabete pasatxoko egonaldiari amaiera emanez horrenbestez. Udako goiz eguzkitsua zen eta diz-diz egiten zuen argiak airean eta hostoz betetako zuhaitz-adar altuetan. Martinez Trueba eta Maldonado kaleen gurutzean bizi nintzen hile hartan, Myriamen etxean ("en lo de Myriam", hangoek esaten dutenez) eta asteartea zenez, azoka eguna, Martinez Trueba itxita zegoen. Salpostuek, parez pare jarrita, bi ilada osatzen zuten kalearen alde banatan eta merkatarien kamioi zaharrak ere hantxe zeuden, gure etxe aurrean aparkatuta batzuk, salpostuen iladetan bertan besteak, alboak goratuta eta gaztak, enbutidoak eta abarrak barrutik eskaintzen.
Dean australiarra atarian zegoen nire zain. Bizikletak antolatu, argazki batzuk egin, kale hari azken begiratu bat eman. "Siempre volvemos a los lugares donde fuimos felices", esaten dute Uruguayn. Bizikletara igo eta Palermo auzoko kale itzaltsuetan barrena lehendabizi eta "rambla" luzeari jarraituz ondoren, atera ginen Montevideotik.
Egun gutxi batzuk geroago Colonia hirian ferrya hartu eta Buenos Airesera heldu ginen. Han bereizi ginen Dean eta biok. Bera Ushuaiaraino joan zen autobusez. Ni ere hegoaldera nindoan, Patagoniara, baina ez hain urruti: mila eta bostehun kilometro beherago zegoen penintsulatxo batean jarriak nituen begiak. Puerto Madryn eta Peninsula Valdes ziren nire hurrengo helburuak.
.....................................
Patagonian bizi izan naiz azken bi hilabetean, hango estepa lehor eta itxuraz infinitoetan. Iheslari baten moduan bizi ere: beti ibilian, toki bakoitzean behar baino denbora gehiago eman gabe, gauari beti beste nonbait itxaroten.
Patagoniako bideak eta kanpin-denda bat izan dira nire etxea. Asfaltoaren marra iluna, haizea eta sastrakadi amaigabeak egunez; isiltasuna gauez eta ezin konta ahala izar... eguna joan eguna etorri. Buenos Airesetik Santiagora 4000 km ibili ditut, gehienak bide horietan barrena. Santiagora iritsi naizenean 49 egun ziren ez nuela lorik egiten maindire artean. Aspaldiko ibilaldirik ijitoena, bakartiena eta ederrena izan da.
..........................................
Txilen nago orain, Los Andes izeneko hiri txiki eta lasai batean, Santiagotik 80 bat km iparraldera. Izena eta izana bat datoz hemen: Ande mendiak ondo-ondoan ditugu. Ikusgarri ageri dira. Negua, bestalde, ari zaigu isilka hurbiltzen eta lehen hotzak iritsiak dira. Elurrak laster zurituko ditu gailurrak.
Tartean bihurgune eta itzulinguru handiak izan badira ere, hegoak gidatu nau azken ia urte t'erdiko ibilaldian, Caracas-etik abiatu eta Patagoniaraino. Esquel-en aldatu zen norabide hori eta orain iparra markatzen dute nire mapek. Ustekaberik ez bada eutsi egingo diot norabide berriari. Estatu Batuetan eman nion hasiera bidaia honi orain dela ia hamairu urte, eta han nahi nuke amaitu.
Iparraldera noa, beraz. Ez dut erabaki oraindik, hala ere, nondik jarraitu, Txileko ala Argentinako aldetik. Txiletik joanez gero Atakamako desertua zeharkatu beharko dut. Argentina aldeko bidea luzeagoa eta askoz menditsuagoa omen da, ederragoa ere bai, apika. Edonondik ere, Txileko iparraldean dagoen San Pedro de Atacama herrira iritsi nahi nuke, eta handik Boliviara sartu Hito Cajon izeneko mendatetik. Eder aparta omen da Altiplanoko bazter urrun eta, diotenez, zail hura. Uyuniko gatz-lautada ospetsua ere han, inguruan, da.
.........................................................................
Herenegun Santiagora joan nintzen eta zirrara egin zidan han ikusi nuen eszena batek. Moneda Jauregiaren inguruetan nenbilen, haren aldamenean dagoen Salvador Allenderen estatuari begira eta argazki batzuk egiten. Edadeko gizon bat hurbildu zen oinez espaloitik eta irudiaren aurrean gelditu, burumakur. Ni atzeraxeago nengoen eta une batez otoitzean ari zela pentsatu nuen. Segundu batzuk eman zituen han gizonak eta alde egiterakoan ixtant bat baino iraun ez zuen mugimendu bat egin zuen: ukabila altxatu eta agur egin zion Allenderi.
Niri ere ukabila altxatzeko gogoa egin zitzaidan baina ez nintzen ausartu. Bihotzarekin bidali nion nere agurra.

martes, 24 de noviembre de 2009
Montevideo
Montevideori
oroiminez, eta bi gutun
Caracasetik abiatu eta urtebete geroago iritsi
nintzen Montevideora, 2009ko urrian, udaberriarekin batera. 2010 urte hasieran
esan nion agur. Datozen testuak egun haietan idatziak dira.
Montevideo
Resbalo por tu tarde como el cansancio por la piedad de un declive.
La noche nueva es como un ala sobre tus azoteas.
Eres el Buenos Aires que tuvimos, el que en los años se alejó quietamente.
Eres nuestra y fiestera, como la estrella que duplican las aguas.
Puerta falsa en el tiempo, tus calles miran al pasado más leve.
Claror de donde la mañana nos llega, sobre las dulces aguas turbias.
Antes de iluminar mi celosía tu bajo sol bienaventura tus quintas.
Ciudad que se oye como un verso.
Calles con luz de patio
Borges
Orain dela hamar urte ere Montevideon izan nintzen eta gustatu egin zitzaidan hiria. Neguan iritsi nintzen garai hartan eta hainbat hilabetez gelditu. Ez da Montevideo asko aldatu harrezkero. Benedetti joan zaigu eta nik ezagutu nituen kafetegi zaharrak itxita daude, Eduardo Galeanoren bigarren etxea omen zen Café Brasilero hura barne. Baina nik somatzen dudan berritasun nagusia beste bat da: udaberria da orain eta dena ederrago dago.

Lagun batzuen etxean nago Palermo auzo zaharrean, erdialde historikotik
ez oso urrun eta la ramblatik
–itsasertzeko ibilbidetik- kale gutxitara. Auzo lasaia da hau, autoek ez
dituzte oraindik bazter guztiak inbaditu, ia egunero kale-azoka bat antolatzen
da nonbait (fruta, barazki, gazta, arrain eta abarren salpostuak) eta oinez
zoazela tunel baten barruan zaudela ematen du ia, platano zuhaitz handien
adar-hostoek bobeda berde eta altuekin hornitzen baitituzte kaleak. Eraikin
modernoak eta pisu-blokeak ere badira baina etxe askok oraindik mende hasierako
fatxadak gordetzen dituzte, eta horrek, eta beste xehetasun batzuek, (izkinetako
janaridenda zaharrek –almacenes
esaten diete-, arratsalde eguzkitsuetan aulkiak ate aurrera atera eta bertan
eserita denborapasa eta matea edaten egoten den jendeak...) beste garai bateko
giroa ematen diote hiriari, edo hiriko auzo honi behintzat.
Antigoaleko kutsua dauka Montevideok eta harekin batera arrasto malenkoniatsu
–eta kutsakor- bat ere antzematen diet nik bai hiriari eta bai jendeari. Egia
da, bai, arima nostalgikoen gozagarriak ez direla falta hemengo kaleetan, eta,
batzuetan, ez dela hain zaila Montevideo iraganaren lorategitzat hartzea, pasa
den mendean egindako argazki sepia bati bezala begiratzea (“Montevideo es un tango cansado en blanco y
negro”, entzun nuen behin bertako baten ahotik). Baina bere arimaren zati
bat baino ez luke erakutsiko argazki horrek; beste zatia hiri handi, bizi eta
moderno bati dagokio (milio eta erdi biztanle ditu). Hegoamerikako hiriburuetan
bera omen da seguruena eta bizi-kalitaterik altuena duena; garestienetakoa ere
bai. Guztiarekin ere, Montevideo ez da edonoren apetak beteko dituen hiria. Sofistikazioa,
emozioak edo bestelako distirak maite dituenari kilika gutxi egingo dio agian,
lasaiegia irudituko zaio, zaharregia; edo, auskalo, anakronikoa.
Auzo ederrak ditu Montevideok. Udaberrian eta udan hosto-sabai trinko
batek berdez eta gerizpez janzten ditu eta handik dabilen paseatzaileak atsegin
hartuko du kale zaharretako freskura eta lasaitasunarekin. Baina paseatzaile
hori harritu ere egingo da akaso -etorri berria baldin bada eta auzo horiek
hegoaldekoak badira- hiriak edozein momentutan eskainiko dion hurrengo
ikuspegiarekin: irten gerizpe horretatik eta beheraxeago, urrats gutxitara,
Montevideo argitan blai ikusiko du; argitan blai eta horizonte eta distantzia
bilakatuta. Rio de la Platako kostaldearekin egin du topo. Horizonte horrekin
dago estu-estu lotuta Montevideo. Handik etorri ziren behin ontziak eta
Uruguaiko populazioaren bizkarrezurra osatu zuten emigrante europarrak. Eta
orain ere horizonte horri begiratzen diote etengabe hiriak eta 23 kilometroko
itsas-pasealekura eta hondartzetara egunero hurbiltzen diren hiritar saldoek.
Garbi dago, nire gustuko hiria da, lasai bizi izan naiz bere kaleetan. Baina... zalantza bat daukat eta galdera bat egiten diot neure buruari? Nondik zetorren, orduan, aldian behin han sentitu izan dudan egonezina? Zergatik egun batzuetan kalera irten eta dena ikusten nuen hain isilik, hain geldi? Hiria izoztuta bezala eta montevideotarrak berak harri bihurtuta, Idea Vilariñoren begirada ilun eta poz gabea aurpegietan... eta ni ere hantxe, mortutasun haren erdian, urrats bakoitza emateko izugarrizko ahaleginak egiten... Ez zen hutsaren hurrengo kontua amesgaizto hura, aire faltan sentitzen nintzen, ito beharrean. Bihotzaren estualdi haietan ramblara arrapaladan joan, urrutira begira jarri eta birikak horizonte harekin betetzen saiatzen nintzen. Ez nengoen bakarrik, aldamenean montevideotar bat baino gehiago ikusi izan dut halakoetan, antzeko sintomekin eta antzeko posturan: arnasestuka eta urrunera irrikaz begira.
Perfektua ez, hortaz, baina harribitxi izaten segitzen du Montevideok. Borgesek aspaldian idatzi zuen bere poema eta gauzak, seguruenik, dexente aldatuko ziren ordutik hona. Eta, hala ere, balio dute oraindik bertso haiek, ez dute egiarik galdu: "...Puerta falsa en el tiempo, tus calles miran al pasado más leve... Ciudad que se oye como un verso...Calles con luz de patio".

José Mujica
2009ko urriaren 20an
heldu nintzen Uruguaira, lehendakaritzarako hauteskundeeen lehen bueltaren bezperan,
ia. Hurrengo igandean egin zen bozketa eta batek baino gehiagok dezepzioa hartu zuen emaitzekin. Frente
Ampliok, ezkerreko koalizioak, alde handiarekin irabazi zuen baina ez zuen
lortu gehiengo osoa eta, beraz, bigarren itzuli bat behar zen. Baina, batez ere, ez zen lortu diktadurako
krimenen egileak babesten zituen legea -Ley
de Caducidad- indargabetzea,
horretarako ere ematen baitzen botoa (diktadura militarra 85ean amaitu zen). Bigarren
itzulirako Frente Amplioko lehendakarigai José Mujica abiatu zen faborito;
ondorengo testua orduan idatzitakoa da, Mujicak hauteskundeak irabazi eta
presidente izendatua izan baino lehen.
Tipo bitxi samarra da Mujica hau, lehendakarigai arrunta behintzat ez da.
Bere historia pertsonala –nekazaria, Tupamaros taldeko gerrillari ohia,
baserriko lanak guztiz abandonatu ez dituen politikaria- eta bere izakera –
pentsatzen duena diplomazia handirik gabe botatzen duen horietakoa omen da,
formalismorik gabeko hizkera eta manerak ditu, filosofatzeko joera ere bai- ez
dira ohikoak ardura handiko politikariengan. 13 urte pasa zituen gartzelan,
horietatik asko bakartuta eta oso bizibaldintza gogorretan (ziega txiki batean,
7 urtez ez omen zioten irakurtzekorik bat ere eman...). Berak dioenez txiripaz
dago bizirik eta hala ematen du, arrazoi osoa duela hori esateko: sei tiro
hartu zituen behin (“me balearon hasta en
el suelo”) eta bi aldiz egin zuen ihes gartzelatik. Haren liburu bat
irakurtzen ari naiz orain eta gustukoak ditut bere iritziak. Ez dakit, baina,
nola lortuko duen bere pentsaera hori estatuburu zintzo batek ustez egin behar
duen politikarekin uztartzea. Eta hala ematen du, irabazle ateratzen bada
estatuburu zintzoa izaten saiatuko dela. Azken lau urtean politika
sozialdemokrata eta moderatu samarra egin du ezkerrak Uruguain. Portaera Oneko
Agiriak banatzen dituztenek Latinoamarikako ezker zintzoaren taldean kokatzen
dute (Txile eta Brasilekin batera. Beste taldean, gaiztoenean, daude:
Venezuela, Bolivia, Ekuador, Nikaragua eta orain dela gutxi arte Honduras.
Argentina eta Paraguai zomorro arraroak dira). Estiloak eta enfasia gorabehera,
dagoena kudeatu eta bere ertz gogorrenak leundu, horixe egiten dute ezker biek
Latinoamerikan. Nahita ere, oso zaila dirudi injustiziaren gurpila
geldiarazteak: “Las estadìsticas demuestran que a pesar de las políticas
sociales el crecimiento del PBI ha aumentado la brecha entre pobres y ricos
(azken lau urtean Uruguain, Frente Amplioko gobernu ezkertiarrarekin)... La
fórmula es interesante: los pobres viven mejor, pero los ricos siguen viviendo
mucho mejor” (Le Monde Diplomatique)
Eta zer dio Pepe Mujica gerrillari ohiak? Orain dela hamar urte (ordukoa da-eta irakurtzen ari naizen bere liburua) honako hau, besteak beste: “ En aquella època (ikasle garaian) yo era medio anarquista...Sigo siendo anarquista, creo que soy bastante libertario, esto es incuestionable...Todos los mètodos de construcciòn de una sociedad nueva pasaron por una linea jeràrquica...Pero el hombre nuevo es, en alguna medida, aquel que no depende de que le den las soluciones sino que las instrumenta. Hay que experimentar mucho en este terreno. La gente se embalò con Chiapas y capaz que está fenómeno, pero yo me fui al Brasil para ver lo que estaban haciendo los “sin tierra” y me pareciò genial. No estan esperando el día del juicio final para tomar el poder, están resolviendo problemas concretos con solidaridad también concreta...Hay que aventar la idea de que venga el partido que venga, el gobierno va a instrumentar todo y va a darnos las soluciones. ¡La pindonga! La solución hay que ganarla. Si no cambia el hombre no cambia nada.
Si no se logra otro tipo de cultura o de civilización se puede transformar el mundo en algo inhabitable. En este proyecto de civilización empieza a estar cuestionada la vida. La vida con mayúscula, no solo la humana... Es como si fueramos derecho a un abismo y no supieramos usar el freno... Yo necesito creer que existe la esperanza de llegar a una solución, de lo contrario lo que me queda es tender la capa y acostarme a dormir...
La visión que tengo es que el hombre es naturalmente socialista desde sus orígenes. Que tiene milenios de socialismo. Que anda por la tierra tratando de recuperar un bien perdido, aquello que tuvo, el respaldo de la comunidad, el vivir en comunidad. Por primitivo que haya sido ese socialismo no lo fue menos en cuanto a las relaciones sociales, a la organización de la sociedad, a la no soledad del hombre... El hombre no fue un Robinson Crusoe... era un bicho que vivía en comunidad en todas partes...Esta raiz antropológica y el peligro del fin de la vida colocado ahí, no más, como un horizonte tangible, para mí son razones más que suficientes para sentir la necesidad de un cambio profundo... Es muy grande el fracaso que hemos tenido en este siglo. pero también nos enseñó. Tal vez no sepamos por dónde tendremos que ir ni cómo será el modelo pero, en cambio, ya tenemos claro lo que no debemos hacer, conocemos el conjunto de problemas no resueltos.”
Egia esan, Mujicaren iritzi guztiekin ez nator ni oso bat, sozialismoaren oinarri antropologikoarekin eta guzti horrekin, adibidez. Gizakia denetarik izan da. Nomada izan zen milaka eta milaka urtez eta gero etxe bat eraiki eta nekazari bihurtu zen. Nekazaria izan zen beste hainbat mila urtez, atzo goizerarte, eta nik, ordea, ez dakit orain tomate bat nola landatu. Iraganak ez gaitu hainbeste mugatzen. Gizakiak aukera guztiak zabalik ditu eta horretan, beharbada, berezia da, ez da beste animaliak bezalakoa. Zein aukera komeni zaigun gehien, hori da auzia. Eta hor bai, guztiz bat nator berarekin, aldaketa sakon baten beharra daukagula uste dut. Ez naiz oso baikorra, hala ere. Hazkunde ekonomikoaren dogma errotuegi dago alde guztietan. Mundu guztiak egiten dio men jainkosa gosetu horri: batzuek hari esker ondo bizi direlako (edo ondo bizi direla uste dutelako), beste askok horizonte ezberdin bat nola irudikatu ez dakitelako (Para los países "en desarrollo" la mayor tragedia es la colonización de la imaginación: el modelo de desarrollo civilizatorio euro-atlántico ha moldeado los deseos del Sur. Wolfgang Sachs)

(1) Bitxikeria bat: uruguaiarrek ez dute Mujica abizena gure erara ahoskatzen,
baizik eta azentua bigarren silaban ezarriz (Mujíca).
Bi gutun
Lehen gutuna, Gasteizko lagun bati:
"Tarde rara hoy en Montevideo, por la mañana ha hecho mucho calor y ahora está oscuro y ventoso. No tardará mucho en venir la tormenta. A pesar del calor he salido a andar en bici, lo estaba echando de menos, entre unas cosas y otras hacia casi tres semanas que no estiraba las piernas. No hay muchas opciones y casi siempre elijo el mismo recorrido: la rambla de Montevideo, o sea el paseo marítimo, o fluvial, ya que es aqui donde el rio empieza a convertirse en mar. En realidad la impresión es totalmente de mar, sin orillas a la vista y con playas de arena. Huele tambièn a mar. Es una rambla bonita y larga, unos 23 kms. A sus orillas está la ciudad. Primero, junto al puerto, la ciudad vieja; luego barrios castizos y antiguos como Barrio Sur, Palermo y Parque Rodo ( vivo a caballo entre los dos últimos), y a continuación los barrios de nivel más alto y burgues, Pocitos, Carrascos...
La Rambla tiene una zona peatonal, una acera ancha, a menudo con zonas verdes y pequeños parques, y junto a ella una carretera ancha también, de cuatro carriles. Al otro lado de la carretera se levanta una fila continua de edificios de apartamentos que miran al mar. A medida que la ciudad se va acabando los edificios se van achatando y ya son villas o chalets lo que uno encuentra junto al paseo.
Yo estoy a la altura del km 4, más o menos, y es ahí donde empiezo el recorrido. Voy por la carretera hasta el final. Allá por el km 20 hay un antiguo hotel-casino, el casino Carrasco, una construccion grande de principios de siglo que ahora está semi abandonada. Me sirve de punto de referencia, cuando llegó allí ya sé que falta poco para dar la vuelta. Y cuando doy la vuelta, ya más tranquilo, regreso por la acera y me uno a los montevideanos que los días de sol y buen tiempo llenan la rambla haciendo footing, tomando el sol, bañándose, pescando, tomando mate... Me gusta esta ciudad, bastante tranquila y previsible, un poco anclada en el tiempo, a medio camino entre la modernidad y otras épocas, tal vez las de nuestros abuelos o nuestros padres. Tiene algo de ambas, algo que es de hoy y algo que es de ayer.
Es un paisito especial éste, yo le noto un alma particular. He leído en alguna parte que Eduardo Galeano dice que ellos son “anarquistas conservadores”. A mi me parece que hay un sentimiento de izquierda rebelde, crítico con el poder, muy extendido. Ese sentimiento aspira a cambios, busca y sueña, rechaza lo establecido. Y hay también -por lo menos en apariencia- un ambiente muy civilizado, muy correcto y formal (también en esa izquierda) y sospecho que en el fondo vigilante y poco amigo de transgresiones y aventuras, sean éstas colectivas o personales.

Tienen fama de ser uno de los paises más cultos de América Latina. Y hay otro dato curioso que me llama la atención: tienen al parecer un índice de suicidios muy alto. Creo que no son como los argentinos, aunque se parecen mucho. Todos excelente gente, pero tal vez los argentinos más desordenados, más expontaneos e intuitivos, pueden ser más cálidos y también más chapuceros y tramposos…”
Bigarren gutuna, Venezuelako Xabiñi:
"Kaixo Xabiñ: hementxe nator ni ere, nahiz eta berandu samar, aste asko joan dira zure aurreko gutuna hartu nuenetik... Montevideon nago, Uruguaiko hiriburuan, lagun batzuen etxean. Hiru aste izango dira laster hona ailegatu nintzela eta harrezkero dexente aldatu da nire bizimodua. Bai ba, hona ailegatu baino lehenagoko asteetan oso bizimodu “menditarra” egin izan dut, asfaltozko bide nagusiak utzi eta pistak hartuta Uruguaiko barrualdean ibili naiz... Barrualde horretan dena zabaltasuna da, lurra eta zerua nahi adina, begientzat oztoporik ez, belardi amaigabeak eta belardi horietan abelgorria, ardiak, zaldiak eta ñanduak... (“ñandu” esaten diote hemen bertako ostruka txiki bati) , noizehan behin arboladi bat edo muino txikiren bat, edo herritxoren bat, jende gutxi, zaratarik ez.... Gautxoen lurraldeak dira horiek, zaldi gainean ikusten nituen abereak gobernatzen, pelikuletako cow boy-en igualak ia-ia (pistolarik ez eta sonbreiruaren ordez txapel beltza edo urdina, batzuetan pontxoak soinean...). Jende ona da, zintzoa eta isila, rantxoetan (“estancias”, esaten diete hemen) haiekin geratu izan naiz behin baino gehiagotan gaua pasatzen. Haiekin afaldu eta gosaldu ere sarritan, haragia eta fideoak nahastuta lapiko handietan, gosaltzeko nahi beste haragi erre, goiza abiatzeko modu "sendoa", dudarik ez. Egia esan, ni ere nahiko “gautxo” bihurtuta nengoen: egunez bizikleta gainera igo, begiak urrutira zuzendu eta aurrera, egun guztian haizearena ia beste soinurik gabe; eta gauez, afaria kuzinatu nire su txikian eta kanping dendan lo egin... horixe zen nire bizimodua, egunak joan egunak etorri.
Orain, ordea, hemen hirian, hori dena aldatu da... Ez dakit, Xabiñ, noiz edukiko dugun berriz elkar ikusteko aukera baina gorde bitartean zuk idatzitako liburu berri hori, aukera dudanean pozik asko irakurriko dut-eta!
Segi ondo eta hartu besarkada handi bat Montevideotik. Lontxo"

Etiquetas:
Hirugarren Bidaia / Tercer Viaje (2008 - ?)
domingo, 6 de septiembre de 2009
Asunciòn (Paraguai). 2009ko irailak 6
ASUNCIÓN, PARAGUAI
2009ko abuztuan eta
irailean izan nintzen Paraguain. Boliviatik nentorren eta Argentinarantz
nindoan. Paraguai zen orduan Hegoamerikan bisitatu gabe neukan herrialde
bakarra (Guaianak ez ditut kontuan hartzen)
Hiri apala da Asunciòn, lasaia, aparteko
ñabardurarik gabea, nire gustukoa. Ez da hiri zatarra. Borges-ek
Montevideogatik aipatzen zuen "patioko argia" -ertzak leuntzen dituen
argi lasai eta nagi hori- ez da falta hemen ere (Montevideo es lo que Buenos Aires fuè, una ciudad con luz de patio,
idatzi zuen Borges-ek). Garai honetan, gainera lapacho zuhaitzak loretan daude eta horrek inguruak edertu eta
graziaz eta kolorez betetzen ditu. Bai, kalera irten eta kolore eta lurrin
bioletaren arrastoak nonahi ageri dira egunotan, goiko adarretan zein beheko
asfaltoan, lore-hosto eroriek orbel more batez estaltzen baitute lurra ere.
Asunción, harparen hiria: horrela ere esaten omen dio batek baino gehiagok.
Zentzu guztietan perfil bajoko hiria da (erdialdeko auzoez ari naiz beti "hiria" esaten dudanean, ia ez dut besterik ezagutu). Eraikin gehienak -gustu txarreko dorre garai batzuk kenduta- txikiak dira, bi edo hiru alturatakoak gehienez, eta antigoaleko etxe ugari dago tartean, estilo neokolonial edo neoklasikokoak, polit askoak. Erdialde historikoa Paraguai ibaiak egiten duen badia baten aldamanean dago. Han fundatu zen Asunción eta han daude, gaur egun, bere eraikin enblematikoenak, hiriburu honetara inguratzen garen turista apurrontzat derrigorrezko bisita direnak: lehendakariaren jauregia, kabildoa, katedrala, parlamentua... Handik ibili nintzen atzo eta baita herenegun ere. Gauza batek eman zidan atentzioa, gauza bitxi batek. Paraguaiko botere gorenen sinbolo eta egoitza diren etxe agurgarri horien ondo-ondoan, ibaira bitartean dagoen zerrenda estuan, txabola-auzo bat kokatzen da, Chacarita. Palacio Legislativoko eraikin moderno eta distiratsuko eskalinata nagusitik ehun metro eskasera, parke txiki baten bestaldean, uralitaz eta ohol pusketaz egindako lehen etxetxoak altxatzen dira. Jauregiko harmailadi horretatik jeisten diren gizon eta emakumeek horixe ikusiko dute aurrez aurre, ezin beste nonbaitera begiratu; eta kalea zapaldu eta haien auto dotoreetan sartu baino lehen, daitekeena da haur zapata-garbitzaileren bat edo beste haien aurretik igarotzea - bizkarretik zintzilik, egurrezko kutxatxoan, lanerako tresnak-; eta daitekeena da, haruntzaxeago, auzoaren sarreran -zaldi gaineko gerlari ezpatadun harroaren estatua inguruan- kometak airean darabilzkiten haurren algarak ere haienganaino iristea. Ezin esan, beraz, herri honetan klasismorik dagoenik, ez behinik-behin gizarte-klaseen arteko distantzia handirik. Non topatu daitezke, bestela, jende umilena eta gorena hain batera, hain hurbil eta elkarturik? Toki gutxitan, nire ustez. Harmonia inork hautsi ez dezan legearen zaintzailerik ez da falta inguruotan. Poliziaren presentzia nabaria da baina ez hainbeste armena. Giroa lasaia da, ez da igertzen tentsiorik.
.............................................................
Ez dakit aingeru goardakorik dagoen ala ez, baina baldin badago zor batzuk ditut nik berarekin. Libratu nau ataka gaizto batzuetatik. Azkena Asunciónera sartu nintzen goiz eguzkitsuan bertan. Hiriko sarrera zen eta lasai nindoan ni bazterbidetik, eskuma-eskumatik. Halako batean, abiadan doazen pneumatikoek bat-batean frenatzean ateratzen duten deiadar luze eta agonikoa aditu nuen, ezin ozenago, nire atzean. Deiadar horren larritasuna arimaren azken zirrikituraino iristen da eta segundu batez ez dakizu ondoren zer etorriko den. Oraingoan ezer ez, ez zen ezer gertatu. Errepidetik baztertzen nintzenarekin batera, burua apur bat jiratu eta begi izkinarekin autoa ikusi nuen atzean, nire ondo-ondoan, ia geldirik. Nolatan ez ninduen ikusi ez dakit, baina ia aurrean eraman ninduela bai. Bihotza taupadaka hasi zitzaidan, bularretik irten beharrean, eta uste dut autoko gidariarena ere ez zebilela nirea baino lasaiago. Aurrera jarraitu zuen poliki-poliki, zer egin ondo jakingo ez balu bezala. Bere onera etorri zenean abiada azkartu eta trafikoaren erdian galdu zen. Orduan abiatu nintzen ni ere.
.....................................................................
Larunbatero udalak ikuskizunak eta musika emanaldiak antolatzen ditu erdialdeko enparantzetan. Hantxe izan naiz lehentxoago. Neska gazte batek harpa nola jotzen zuen ikustera gelditu naiz. Txundituta utzi nau, ez nekien musika-tresna horretatik halako doinu eta soinu goxoak atera zitezkeenik! Ederra!!

Paraguai. Hegoamerikako azken herrialdea, inor txundituko duen edertasun apartekorik gabea, nazioarteko paisaian harri koskor bat baino gutxiago nabarmentzen dena, kontinente honetara etortzen garen bidaiariok ia beti ahaztua. Eduardo Galeanok, ordea, maiz aipatzen du bere liburuetan. Berak dioenez, XIX. mendean herri "gris" hau exenplu bat zen. Garapen ekonomikorako eredu propio eta independente baten oinarriak jarriak zituen eta Hegoamerikako herririk aurreratuenetakoa zen.
"La primera línea ferroviaria, los primeros telégrafos y la primera fundición de hierro de toda Sudamérica eran instalados en las ciudades de Asunción e Ybycu'i, mientras que el primer buque hecho en Latinoamérica y uno de los primeros del continente, el "Yporã", con una fornida coraza de acero, era botado en los astilleros de Asunción. Semanas antes de la muerte de Carlos Antonio López (presidente paraguayo entre 1844 y 1862), el Paraguay era un país sin desempleados. La educación era obligatoria y gratuita con casi 30.000 niños en las escuelas (resultado obtenido en menos de 15 años). Las industrias textiles, siderúrgicas y de la construcción empezaban a dar sus primeros pasos, favorecidas por las políticas proteccionistas implementadas en su favor. Todo indicaba que el Paraguay se convertiría en un punto de referencia en la economía de los países del Nuevo Mundo." (Wikipedia)
Atrebentzia hori, ordea, oso garesti ordaindu zuen. Inglaterrak finantziatuta, Brasilek, Argentinak eta Uruguaik gerra deklaratu zioten (Guerra de la Triple Alianza, Aliantza Hirukoitzaren Gerra, 1864-1870). Gerra hori amaitu zenean Paraguai guztiz suntsituta zegoen, esperientzia eta eredu arrakastatsu haiek hilik, eta haiekin batera Paraguaiko gizonezkoen % 80 edo % 90 ere bai.
"Existen varias teorías respecto de los detonantes de la guerra. En esencia, el revisionismo argentino y la visión tradicional paraguaya atribuyen un rol preponderante a los intereses del Imperio Británico. La visión alternativa pone el acento en la agresiva política del mariscal Solano López (presidente paraguayo) respecto de los asuntos rioplatenses...La financiación de la guerra la obtuvieron mediante las casas de empréstitos británicos, que veían conveniente el conflicto contra Paraguay, uno de los pocos países que no había caído en su tutela económica. El proteccionismo le produjo al Paraguay un gran desarrollo económico en comparación con otros estados sudamericanos.
La guerra terminó —en el combate de Cerro Corá— con una derrota total de Paraguay, que conllevó incluso un desastre demográfico: la población del país, aproximadamente 1.525.000 personas antes de la guerra, fue reducida a unos 221.000 luego de ella (1871), de los que solamente unos 28.000 eran hombres. Según otras fuentes, murieron cinco sextas partes de su población. Otros historiadores, como el argentino Felipe Pigna, ajustan estas cifras a 1.300.000 habitantes antes de la guerra, quedando reducida a 300.000 después de la misma, la mayoría sólo niños y mujeres.
Paraguay perdió gran parte de su territorio (169.174 km²) y fue obligado a pagar una abultada indemnización de guerra: el préstamo de 200.000 £ recibido de Inglaterra debió saldarse con refinanciaciones llevando la suma a 3.220.000 £... En fechas recientes, la presidenta argentina Cristina Fernández...calificò a la Triple Alianza como una Triple Traición a los intereses de Latinoamérica frente a los imperialismos" (Wikipedia)

Boliviako aldapen ondotik, 900 kilometro inguruko lautadak zeharkatu behar izan ditut hona iristeko. Boliviako Villamontes herritik Paraguaiko mugara 160ren bat kilometro dago, ia lauak, eta mugatik Asunciòn-era aldapa ziztrin bat ere ez dut aurkitu bidean. Chaco Handia da eskualde hori, inguru gutxi populatua, "infernu berdea" ezizenarekin ere ezaguna: altuera gutxiko baso itxiak iparraldean eta hegoaldean abelgorria hazteko belardi amaigabeak eta palmondo sailak; denean, han eta hemen, palo borracho deritzon zuhaitz sabel handiaren aleak.

Kolono menoniten bizilekua ere bada Chaco Handia.
Lehenak Kanadatik eta Errusiatik iritsi ziren 1920ko urteetan, eta eremu latz
eta ia huts haietan kokatu ziren, koloniak sortu eta lurra lantzeari ekin. Gaur
komunidade txikiak eta aberatsak dira kolonia haiek. Paraguaiko
esne-produkzioaren %70 haiek ekoizten omen dute. Herri menonita bat bisitatu
dut, Neuland izenekoa. Alemanaren dialekto zahar bat hitz egiten dute oraindik,
eta, Bolivian ez bezala -eta nik espero nuenaz bestera- aurrerapen
tegnologikoei ez diete uko egiten.
Chaco, beste gerra handi eta odoltsu baten
eszenatokia izan zen 1932tik 1935era: Chaco-ko Gerra, Paraguai eta Boliviaren artekoa, han ziren
balizko petrolio-hobiez jabetu nahiak piztutakoa. Paraguai garaitu zen, nahiz
eta armada txikiagoa eta gizon gutxiago eduki, eta areago sendotu zuen,
hartara, etsai gogorra izateko lehendik ere hartua zuen fama.
Paraguaira sartu eta lehen gaua Fortin Infante Rivarolan pasa nuen, dozena erdi bat gizonez osatutako urrutiko destakamentu militar batean, muga ondoan. Uste dut bazter apartatu hartako egunen eta asteen monotonia oso gertaera gutxik apurtzen dutela, eta soldadu haiek ondo baino hobeto hartu ninduten. Sarrera ona izan zen eta paraguaiar askorenak diren ohitura eta ezaugarri batzuk lehen une hartan ezagutu nituen: jakin nuen, esaterako, matea erruz edaten dutela haiek ere (hotza baina, Tererè du izena), boleibol zaleak direla, eta jatortasunarekin batera autokonfiantza erakusten dutela izakeran, eta baita halako seriotasun duin bat ere. Beste zerbaitetaz ere konturatu nintzen Infante Rivarolan. Lehen esan dut ezer nabarmen edo deigarririk ez dagoela herri honetan, eta ez da egia. Bi gauza daukate Hegoamerikan salbuespen direnak: harpa musika-tresna (ez, halako zaletasunik ez zeukaten destakamentu militar hartan...) eta homogeneotasun linguistiko-kultural handia, edo beste hitz batekin esanda, elebitasuna. Ia denek dakite ondo guaranieraz eta gazteleraz, eta Asuncion-etik kanpo badirudi guaraniera dela lehen hizkuntza, ahozko komunikazioan behintzat gehienek lehenesten dutena. Zer da harrigarria? Elebitasun orokor hori batetik eta, bestetik, guaraniera ez dagoela hemen markatua, ez dela indigena edo nekazari pobreen hizkuntza, bazterreko eta baztertuen hizkuntza, baizik eta guztiena (izan ere, Paraguaiko biztanle -eta beraz guarani-hiztun- gehienak ez dira guarani etniakoak. Rostro palidoak dira hemen ere nagusi). Ez dakit prestigioaren balantzan ze pisu edukiko duen hizkuntza bakoitzak (arlo formal eta jasoagoetan gaztelera da nagusi) baina garbi dago guaranieraz egitea ez dela lotsagarria eta gainera arlo ez-formaletan gain hartzen diola gaztelaniari (Asunción-en ez dago hori hain garbi. Esan didatenez guaraniera eta gazteleraren arteko hizkuntza nahastu bat, jopara izenekoa, oso zabalduta dago).

Infante Rivarolako militarrek nirekin gazteleraz egiten zuten eta bere artean -ni aurrean egon arren- guaranieraz beti. Haietan buru egiten zuen koronelak ere joera hori zeukan. Eta joera hori bera askotan errepikatua ikusi dut gero. Kanpin-denda jartzen ari nintzela, behin, haur talde bat inguratu eta galderak egin eta egin aritu zitzaizkidan, ni ia itotzeraino; bake pixka bat eman eta bere artean jarduten zutenean, beti guaranieraz. Eta beste batean ez haurrak eta ez militarrak baizik eta injineruak! Colon baino lehenagoko hizkuntza bat ahoan nork eta halako jende printzipalak! Zalantzarik ez izan: kontinente honetan hori bakarrik Paraguain gerta daiteke.
....................................................................
Harparen musika, elebitasuna, jende jatorra baina aukeran serioso samarra, jesuiten misioak hegoaldean eta desertu berde bat iparraldean... emozio gogorrik ez, beraz, Paraguain. Ez bidaiarien grinak pizteko adinakorik. Rara avis gara beste zereginik gabe hemen gabiltzan kanpotarrok.
Asunción-etik abiatzen naizenean hegoaldera joko dut eta han dagoen Encarnación hiritik sartu Argentinara. Mugaren bi aldeetan antzinako hiri jesuitikoen hondarrak daude eta haiei ere bisitatxo bat egin nahi diet, aurrera, Uruguai aldera, jarraitu baino lehen.
Penaz esango diot agur hiri honi ere. Lo egiteko toki ona aurkitua nuen (Residencial Itaipùa, Fulgencio Moreno 943 c/EE.UU), jatetxe ona ere bai kantoiaren bueltan (Good Morfi) eta auzokoen artean adiskideak egiten hasia nintzen. Asuncion bihotzekoa: noiz ikusiko ote zaitut hurrena?!
Etiquetas:
Hirugarren Bidaia / Tercer Viaje (2008 - ?)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)