Ezagunak bazenituen lehendik blog honetako testuak, aldatuxeak aurkituko dituzu orain, zenbaitetan, paperean bistaratzen dituzunean. Aukeraketa-lanaren ondotik, testuen txukuntzeari eta orrazteari --edo osatzeari-- ekin baitiot horren beharra sumatu dudanetan. Bi urte inguruko ahalegina izan da, eta denbora horretan bizikleta --liburuko protagonista nagusietako bat-- ez da geldirik egon. Mexikoko Guadalajara hirian, 2014an, eman zituen lehen urratsak egitasmo honek, eta 2015aren amaierarako burutua zegoen lanaren parterik handiena (Japonian nenbilen orduan). Bangkok-en pasaporte berri baten zain nengoela jakin nuen, orain dela aste gutxi, inprentatik atera zela, eta horren berri ematen ari naizen honetan Laos iparraldeko mendiak --kareharrizko mendi ikusgarriak-- eta oihana ditut inguruan. Batetik bestera, --gurpilen azpian lurra egon den guztietan, behinik behin-- bizikletaz.
Esan bezala liburu autoeditatua da, baina izan dira bide horretan gorabehera batzuk. Autoedizioa izan zen nire lehen aukera eta asmoa hasiera batean, Mexikon nengoela, baina gero gogoa aldatu zitzaidan, eta erabaki nuen eskuizkribua euskal argitaletxeei eskaintzea --batetik autoedizioari ikusten nizkion zailtasunengatik; bestetik, baikorraldi gehiegizko batek hartu ninduelako--. Erantzuna ezezkoa izan zen kasu guztietan, eta, ondorioz, abiapuntura itzuli beharrean aurkitu nintzen. Azkenik autoedizioaren bidea nik espero baino samurragoa eta gozagarriagoa izan da, eta irudipena dut hoberako ere izan dela, azken batean. Emaitza ikusita, esango nuke hari batzuk guztiz lotu eta findu gabe gelditu badira ere (nire erruz goitik behera), txukun eta itxuroso aritu garela oro har. Eskerrak, lehenengo eta behin, Denon Artean taldeko maketatzaileei: haiek eta haien pazientziarik gabe hau guztia ezinezko ametsa izango zen.
Oraingoz liburua salgai dago, 18 euroko prezioan, honako toki hauetan:
-- Gasteizko Bike Station-en.
-- Gasteizko Zapateneo elkartean (Zapateria kalea 93)
-- Gasteizko Txirrinduz bizikletadendan (Judizmendi hiribidea, 12)
-- Donostiako Hontza liburudendan.
-- Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostiako Elkar liburudendetan (otsailaren 17tik aurrera).
-- Postaz (mundu guztira) internet bidezko Paquebote.com liburudendan.
Eskerrik asko blog inprebisible honen jarraitzaile oraindik zaretenoi.
...................................................................................................................
“Munduan Barrena Bizikletaz” es un libro en el que recojo fragmentos de un viaje, un viaje en bicicleta que comenzó el sigo pasado y aún no ha acabado. 300 páginas, con fotografías en blanco y negro y a color, y textos escritos, en su mayoría –-no todos— en euskera. Por sus páginas caminan gentes, paisajes y rincones del mundo que fueron significativos para mí, y que en su momento quisieron encontrar el camino de lo vivido a lo escrito. Uniéndolo todo una compañera, la que me ha permitido acercarme con lentitud al mundo y encontrar en él un sentido nuevo para la palabra libertad: la bicicleta.
El libro está a la venta de momento (al precio de 18 €) en los siguientes lugares:
--Bike Station de Vitoria-Gasteiz.
--En la librería del colectivo Zapateneo (Zapatería 93, Vitoria-Gasteiz).
--En la tienda de bicis Txirrinduz (Avenida Judizmendi 12, Vitoria-Gasteiz).
--Librería Hontza de Donosti
--Tiendas Elkar de Vitoria, Bilbao, Pamplona y Donosti.
--Por correo (envíos a todo el mundo) en la librería por Internet Paquebote.com.
............................................................................................................
In this book, written mostly in basque language, I have collected stories, reflections and photographs of these years of travelling.
On sale (18€) in the digital bookshop Paquebote.com (shipments worldwide).