"Bidean naiz, bizirik nago / nagoen tokia ederra da / oraindik bizirik nago / bidean, bakarrik"
"I am walking alive / where I am is beautiful / I am still alive / walking lonely" (Navajo song)
"Camino, estoy vivo / es hermoso el lugar que piso / estoy todavia vivo / caminando, solo" (canciòn de los indios navajos)
"Mendabalde Urrunik baldin bada (eta bada oraindik) hemen dago, Arizona iparraldeko eta batez ere Utah hegoaldeko lur hautsi, bihurritu, bakarti, ezin zabalago -eta ezin ederrago- hauetan. Ikuskizun eta une apartak eskaini dizkidate eta esan nezake, zuzen asko, zaila dela paraje horien parekorik beste inon aurkitzea... ikusi izan ditut arrastiriko argiak goritutako haitzak eta mendi-hegiak, sutan ziruditenak; imajinazio oparoenaren neurriak aise gainditzen dituzten leize eta luebakiak; ordoki hutsetatik ernetzen diren mendien adinako harkaitz tenteak... fantasiazko zokoak, horiek eta beste asko, nire harridura eta mirespena piztu dutenak. Baina ez hori bakarrik. Lur haien handiak eta apartatuak ere liluratu nau. Buhame zaharren antzera bizi izan naiz han, libre eta deslai, aspaldi ez bezala. Egunez bideari lotuta, gauez baso eta desertuetan lo eginez. Lur gorriaren eta asfaltoaren usaina eraman izan dut neure usainarekin nahastuta, neure azalari eta izerdiari erantsita. Eta zeru haiek... zeru garbiak, lurra bera baino are handiagoak eta zabalagoak. Nere urratsen altzoa izan dira eta nire gauen lekuko bakarrak. Zeru horien eta haiek babestu zituzten paisaien eta egunen mira eramango dut betiko bihotzean..." (1)
.............................................................................................................................
Utah hegoaldeko lur okre eta zabalek liluratu egin ninduten. Paisaia hori aldatuz hasi zen Salt Lake City inguruetan eta elurra ikusi nuen mendi-gailurretan mormoien hirira hurbildu nintzen egunean. Desertuak atzean ziren eta kolore berdeak arestiko lehorrari nagusitzen zitzaizkion. Salt Lake City-tik urrundu ahala orduan eta itxura alpinoagoa hartu zuen paisaiak. Jackson-etik iparraldera Teton mendi tontorren gezi-buru zorrotzak ikusi nituen lanbro eta elurretan bilduta. Baso, laku, eta belardien gainetik goratzen ziren zeru ilunerantz. Arrats hartan laku baten ondoan kanpatu nuen eta lehenengo aldiz hartzekin konpartitu nuen basoa eta gaua. Yellowstone parkeko hegoalde guztia elurpean aurkitu nuen eta errepideak itxita zeudenez (ez bizikletentzat) bakarrik eta isilean gozatu nuen neguko paisaia hura. Pinuak orratz berdeak ziren malda zurietan eta lakuak ordoki izoztuak. Zerua, sapai urdin aratz bat. Yellowstoneko iparraldean, ordea, elurrak urtuak ziren eta bisonteak eta elkak bazkatzen ziren belardietan, geyser eta putzu beroetako lurrun zerrenden artean.
Virginia City Montanako lehen hiriburua izan zen. Beste asko bezala urre-zoramenak sortu zuen eta metal horren eskasiak abaildu. Gaur egun iraganeko fantasmak eta oraineko turistak dira hango kale zahar, edo zahar itxurakoak, zapaltzen dituzten ia bakarrak . Ennis eta Virginia City bitarteko mendate-tontorrean kanpatu nuen aurreko arratsean. Giro epela egiten zuen; garbi eta izar zegoen zerua gauean. Biharamun goizean, altxatu nintzenean, hamar zentimetroko elurra zegoen denda gainean eta inguruko sastrakadian. Erauntsia gauez eta ustekabean etorri zen. Halakoak omen dira Montanako udaberriak.
Big Hole-ko zelai itxuraz amaigabeak zeharkatu nituen ondoren. Hango herritxo bakanek toki apartatu eta ia ahaztuen itxura guztia dute oraindik. Big Hole hartako zoko batean eraso egin zien, ustekabez, Estatu Batuetako armadak Nez Perce indiarrei, 1877ko goiz batean. Ia 90 izan ziren hildakoak Nez Perce-tarren artean, umeak eta emakumeak asko; 31 hildako soldaduen eta haiekin zihoazen boluntarioen artetik. Mendebalde Urrunera gero eta kolono gehiago iristen ziren "to win and hold the west". Migrazio haren atzean Jaungoikoaren nahia zegoela uste zuten askok. Denentzat berezko eskubide bat zen lurralde haietaz jabetzea: "... our manifest destiny to overspread and to possess the whole of the continent which Providence has given us...", idazten zuten orduko kazetariek. Baina mendebalde hura ez zegoen hutsik, lur haiek bazituzten aspaldiko jabeak...
- This land is your land, this land is my land
- From California to the New York Island
- From the Redwood Forest to the Gulf Stream waters
- This land was made for you and me.
- As I went walking that ribbon of highway
- I saw above me that endless skyway
- I saw below me that golden valley
- This land was made for you and me.
- I roamed and I rambled and I followed my footsteps
- To the sparkling sands of her diamond deserts
- While all around me a voice was sounding
- This land was made for you and me.
- When the sun came shining, and I was strolling
- And the wheat fields waving and the dust clouds rolling
- A voice was chanting, As the fog was lifting,
- This land was made for you and me.
Sign was painted, it said private property;
But on the back side it didn't say nothing;
That side was made for you and me
Nobody living can ever stop me,
As I go walking that freedom highway;
Nobody living can ever make me turn back
This land was made for you and me.
- In the squares of the city, In the shadow of a steeple;
- By the relief office, I'd seen my people.
- As they stood there hungry, I stood there asking,
- Is this land made for you and me?
- Lur hau zure lurra da, lur hau nire lurra da
- Kaliforniatik New York uhartera
- Redwood Forest basotik Gulf Stream-eko uretaraino
- Lur hau zuretzat eta niretzat egina dago.
- Autobidearen ertzetik oinez nindoala
- Zeru mugagabea nire gain ikusten nuen
- Nire azpian urrezko harana ikusten nuen
- Lur hau zuretzat eta niretzat egina dago.
- Ni hara eta hona nindoan, errari, nire urratsei segika
- Diamantezko basamortuetako hondar apartsuetarantz
- Nire inguruan ahots bat entzuten zen bitartean
- Lur hau zuretzat eta niretzat egina dago.
- Eguzkia diz-diz atera zuen eta ni oinez nenbilen
- gari soroak kulunka ari ziren eta hauts-lainoak biraka
- Ahots batek garraixi egin zuen, lanbroa altxatuz zihoanean,
- Lur hau zuretzat eta niretzat egina dago.
- Hesi altua zegoen ni geldiarazi nahi zuena
Oharra zeukan idatzia, jabego pribatua zioen,
Atzeko aldean, ordea, ezer ez zioen
Alde hori zuretzat eta niretzat egina dago.
Lur hau zure lurra da, lur hau nire lurra da - Kaliforniatik New York uhartera
- Redwood Forest basotik Gulf Stream-eko uretaraino
- Lur hau zuretzat eta niretzat egina dago.'
(1) ...paisaia eta egun haien mira... Egun haietan -egun hauetan- dago beste nonbaiteko bidaia hau ere. Eguneroko txango txikiak eta arruntak izan daitezkeelako, ustekabean, inoizko ederrenak (eskerrik asko Jesus Naves lagunari): http://www.youtube.com/watch?v=gww9_S4PNV0