KOLONBIA
Kolonbiak urrezko amaiera bat jarri dio urrezko aro bati, Hegoamerikan egin dudan ia hiru urteko egonaldiari. Urte zinez gogoangarriak, ederrak, Hegoamerikak eskaini dizkidanak eta mereziko luke haiek idatziz laburbiltzeko lana noizbait hartzea. Egokiera bilatu behar, ordea, horretarako, ez da beti hain erreza...
Santa Barbara konpainiako hegazkin batek ekarri ninduen Tenerife uhartetik Caracas-era, eta Hegoamerikara, aspaldiko egun batean, 2008ko urriaren 18garrenean, hain zuzen. Esan behar dut naufrago errukarri baten gisara heldu nintzela Venezuelara urte hartan, burua urpetik kostata ateratzen nuela. Ez du merezi orain hasiera kaskar haren zergatiak azaltzen hastea, baina bai esatea, Caracas ezagutzen ez dutenei batik bat, hiri hura ez dela hondartza lasai bat, palmondoz eta ur gardenez inguratua, arima desorientatuei atseden hartzen eta indarrak berritzen laguntzen dieten horietakoa. Caracas hiri gris, deprimente eta dekadentea da eta han lehorreratu ninduen ekaitzak, huraxe izan zen kontinente honetan zapaldu nuen lehen lurra. Eta azkena? Capurgana du izena. Capurgana Kolonbiako herri koskor bat da, lasaia eta atsegina, alde batean Uraba golkoko itsasoa eta bestean Darieneko oihan sarria dituena. Han, bai, palmondoak daude eta area garbiko hondartzak eta abegi oneko zeru bat. Bertan esan nion, bada, agur Hegoamerikari, txalupa bat hartuta, pasa den uztailaren 22an. Caracas eta Capurgana, beraz... infernutik paradisura dagoen aldea. Edo hor nonbait.
Baina Kolonbiaz ari nintzen. Kolonbia: narkotrafikoaren, paramilitarren, gerrilaren, legebakoen lurralde basati eta arriskutsua... Nork ez du, gutxi-asko, horrela pentsatzen? Biolentziaren estigmarekin dago oraindik lotuta Kolonbiako izena eta jende askok kopeta zimurtuko du hura entzun orduko, goiko zorigaitzen errenkada -edo are luzeago bat- gogora ekarrita. Ondo dakite hori hango gobernariek eta horregatik saiatzen dira - nahiz eta haiek ere biolentziaren sortzaile eta babesle izan- orbana garbitzen, munduari irudi atseginago bat aurkezten: "Kolonbia: arrisku bakarra, bertan gelditu nahi izatea" ("Colombia: el ùnico peligro es que te quieras quedar"), esaten digute azken publizitate-mezu arrakastatsuan. Eta bat nator ni ere, uste dut oraingoan asmatu egin dutela. Esan nahi dut Kolonbiak ez duela merezi gainean daraman gurutzea, bere ospe txarrak ez diola inondik inora justiziarik egiten. Egia da errealitate horiek - gatazka armatu kronikoarekin eta kokainaren ekoizpen eta trafikoarekin lotutakoak- hor daudela baina nekez egingo du topo haiekin, modu zuzenean behintzat, haiek bilatzen ez dituen bidaiariak. Beste zerbait aurkituko du, beste errealitate batzuk, bidaiari horrek eta horiek hartu nahi ditut aintzat hurrengo lerroetan. Beti bezala, neure ikuspuntutik mintzatuko naiz, han izan naizen aldi laburrean ikusi eta bizi izandakoaren esperientzia murritzetik. Dena den, esango dut nire gisara ibilitako gehien-gehienei oso antzeko hitzak adituko dizkiezuela Kolonbiaz galdetuz gero.

Eta zer aurkituko du, bada, hara doan bidaiariak eta, zehatzago, bizikleta-bidaiariak? Honako hau: geografiaren aldetik herrialde ikaragarri ederra eta oparoa, mendiek tolesduraz eta sakontasunez moldatu dutena. Beste modu batera esanda: aldapak eta malkarrak ia non-nahi, gora eta behera egiten duten bide luze politak, gailurrak, bailara sakonak, ibaiak, basoak... den-dena ia zentimetro bat ere huts egiten ez duen berde bizi-bizi, itxuraz infinitu batez, apaindua (eurien sasoian nintzen han). Ande mendiez ari naiz. Kolonbian du hasiera (edo amaiera) 7500 km luze den mendikate zoragarriak eta nazioaren bizkarrezurra osatzen du. Bizkarrezur hirukoitza, hiru adarretan bereizten baita han; bertan, adar horien arteko bailara eta zokoetan, kokatzen dira bide nagusiak eta hiru hiririk handienak: Bogota, Medellin eta Cali. Ande mendiekin lehenengo aldiz topo egiten duena aho zabalik utziko dute, ziur asko, hango sakontasunak eta neurrien eskergak. Argentina, Bolivia, Peruko.. berri daukanak, ordea, ez ditu aurkituko Kolonbian -edo gutxiagotan- hango eremu zabal bakartiak edo mundutik aparte diruditen mendi bazterrak, baina errepide nagusiak utzi eta bigarren mailako edo asfaltatugabeko bideak hartzera ausartzen bada, saria ez da nolanahikoa izango: hirietatik nekez suma daitekeen Kolonbia batekin egingo du topo, nekazari txikien Kolonbiarekin; haien eremuetan barruratuko da eta hor ere aparteko mundu batean dagoela sentituko du maiz; mendietako biztanleen gizalegea eta kanpotarrarekiko abegi ona ezagutuko ditu eta, bitxia bada ere, bakea sentituko du, hori ere eskaini baitezake gerraz hainbeste dakien herri honek...
Gauza gehiago ere aurkituko ditu bidaiariak: herri txit politak (Salamina, Santa Fe de Antioquia, Capurgana, San Andres de Pisimbala... goiko zerrendatik irten gabe); eremu arkeologikoak (Tierradentro, San Agustin); gailur txuriak eta alturetako paramoak eta paisaiak (Parque Nacional de los Nevados, Totorò eta Inzà bitarteko zatia...); desertu beroak ( "La Tatacoa" Neivatik gertu, nahiz eta ez nintzen bertara sartu...)... Aurkituko du ekonomikoki aurrera doan eta aberastasuna sortzen ari den nazio bat eta horrekin batera erraz konturatuko da aberastasun horren banaketa guztiz orekagabe eta bidegabeaz; halako hausturak onartzen dituen herri bat -mundu bat- gaixorik dagoela pentsatuko du beharbada(1); eta konturatuko da Kolonbiako herria gerraz nekatuta eta gogaituta dagoela, bakea desio duela une honetan beste ezeren gainetik agian, eta hori ulertu behar dela Uribe lehendakari ohi eskuindarraren eta bere jarraitzaileen arrakasta ere ulertzeko (oker ez banago Kolonbia eta Txile dira gaur egun eskuineko gobernu garbiak dituzten Hegoamerikako herri bakarrak).
Baina guztiaren gainetik zerbait nahi nuke esan eta azpimarratu orain: Kolonbiak daukan altxorrik handiena bere jendea da. Asko izan dira bihotza eskuan zutela bidaiariari hurbildu zaizkionak eta kontinenteko toki gutxitan sentitu da han bezain eroso eta ondo hartua. Izan ere, Kolonbiakoa kontinenteko jenderik adeitsuena dela dio batek baino gehiagok; beste batzuek baieztapen hori zehaztu eta meritua erdibanatu beharra dagoela uste dute: haien iritziz, argentinarrei eta kolonbiarrei aitortu behar zaie lehen postua, biek ala biek merezi dute...

Nik honen harira Medellin inguruko familia "paisa" bat aipatu nahi dut, San Antonio del Pradon bizi diren Manuel, Marta eta Manuela. Manuelek eta Martak bizikletadenda txiki bat daukate ("Ciclocampeòn") eta hara iritsi nintzenean arreta oso berezien premian zegoen nire bizikleta, inoiz egon den egoerarik larrienean (arazo mekaniko eta estruktural serio samarrak...). Inoiz baino ederrago, galantago eta sendoago atera zen tailer hartatik eta horrez gain egun txit politak igaro nituen nik Manuel eta Martaren ondoan.
PASADIZOAK, SOLASAK, BITXIKERIAK...
Manuel eta Marta pertsona zintzoak dira, atseginak tratuan eta eskuzabalak. Inguruko guztiekin erakusten dituzten bertuteak dira horiek. Haien bizikletadendara hurbiltzen dena irribarrez eta arduraz hartuko dute beti. Marta da negozioaren bihotza, inurri nekaezin baten modura ibiltzen da goizetik gauera lanean, bai etxean eta bai dendan, guztiari kontu egiten, eta nago bera gabe ontzi hark laster joko lukeela hondoa. Manuel ere arduratzen da lan horietaz, jakina, eta ez da makala. Ameslariagoa aukeran.
Bizikleta ez da haientzat ogibide bat bakarrik, biek eta baita haien alaba Manuelak ere kirola maite dute eta maiz irteten dira inguruko bideak bi gurpilen gainean ibiltzera. Manuel urrunago ere heldu da eta hainbat bidaia eginak ditu Kolonbian barrena. Badu teoria bitxi bat, behin baino gehiagotan azaldu didana:"Gerrila dabilen inguruak, horietxek dituk Kolonbiako ederrenak. Herri honekin benetan maitemindu nahi duenak hara joan beharra zeukak".
Bai Manuelek eta bai Martak ondo ezagutzen dituzte Kolonbiako alde bortitza eta bere ondorioak. Manuelen gurasoak biolentziak hil zituen, ez dakit zeinek eta nola, ez nintzen halako galderarik egitera ausartu. Martaren aita paramilitarrek hil zuten. Horrek, hala ere, ez du piztu berarengan gerrilarekiko sinpatiarik. Martak bortizkeria gorroto du orain, edozein bortizkeria mota, eta harekin lotutako albisteak entzuten dituenean telebistan tristetu eta haserretu egiten da.
..............................................................................................................................................................
Tierradentro-ko Parke Arkeologikoa (San Andres de Pisimbala)
"La evidencias arqueològicas del Parque de Tierradentro pertenecen a sociedades agrìcolas precolombinas... que habitaron la regiòn de Tierradentro, en el municipio de Inzà, departamento del Cauca. En el Parque y sus alrededores se encuentran cientos de càmaras funerarias subterraneas (hipogeos), profusamente decoradas, que servian para entierros colectivos. Igualmente hay estatuas talladas en piedra, con estilo similar a las de San Agustin. Por su importancia històrica y cultural el Parque fuè declarado por la Unesco en 1995 como Patrimonio Mundial" (parkeko sarreran emandako esku-orritik)
"... ederra tokia. Ederra mendi inguruagatik eta non-nahi den berde biziagatik, eta ederra darion lasaitasunagatik ere. San Andres de Pisimbala herri txiki bat da, koloniaren garaiko elizatxo polit bat daukana (horma txuriak eta lastozko teilatua). Jendea lasaia eta oso jatorra da, atsegin handia da, alde horretatik ere, hemen egotea... Hipogeoak VI. edo VII. mendetik X.enera bitartean harri bolkanikoa zulatuz egindako putzu edo zulo bertikalak dira, harmailaz hornituak eta sakonera bost eta sei metro izatera iritsi daitezkeenak. Zuloaren behealdean ate txiki baten adinakoa den sarrera bat dago, gela batera ematen duena (hilobia). Gelarik handienek zutabeak dituzte eta asko kolore gorri, beltz eta zurizko marrazki geometrikoz daude apainduta...
Noizbehinka borrokak eta tiroketak gertatzen dira inguruetan (hala esan dit hipogeoetako zaindari batek) baina oso bakanak omen dira gertaera horiek eta sekula ez da odola herrira iritsi. Gerrilaren aktibitatea txikia da, aldizkakoa baino ez... ez da ahaztu behar, hala ere, Cauca departamenduan gaudela, "zona gorrian" alegia... Gaur Alto del Aguacatera igo naiz (ordubeteko igoera) eta handik herrira jeitsi gero. Inortxo ere ez dut ikusi bide guztian. Goian langarra ari zuen eta laino zerrendek beheko herritxoak ezkutatzen zituzten aldizka. Guztira, hipogeoak ikusteko geldialdiak barne, 4 bat orduko ibilaldi ederra mendiz mendi. Herrira iritsi baino ordu erdiren bat lehenago soldaduen kanpamendu txiki batekin egin dut topo. Bi soldadu baino ez ditut ikusi, dozena erdi bat baino gehiago ez ziren izango kanpadenda txiki haietan. Batekin aritu naiz hizketan, mutil jator eta adeitsu batekin. Halako tokietan profesionalak baino ez dabiltzala esan dit, eta aldi baterako datozela. Pentsatu dut ez zela samurra izango mendian bakarrik egotea hain talde txikia izanda, are gutxiago halako inguru batean. Herrian bertan "FARC" pintada batzuk ikusi ditut hormetan..." (nire egunkaritik. 2011ko ekainak 10)
...................................................................................................................................
Gizon bat dator nire atzetik bizikletaz. Nire parean jarri da eta hizketan hasi gara. Guataquì herriaren inguruetan gaude, Cundinamarcako departamenduan. Nire nonkik norakoez galdetzen dit, bidaiaz... Hegoamerikari itzulia ematen ari naiela azaldu diot, bi urte eta erdi daramadala zeregin horretan. Hegoamerikako geografiaren berri badaki eta mundukoarekin ere moldatzen da. Roberto du izena, 55 urte inguru. Animoak ematen dizkit, merezi duela egiten dudanak, Jainkoak lagunduko didala aurrerantzean, orain arte bezala... Elkarren ondoan jarrita goaz errepide estutik aurrera. Kolonbia ekarri dugu hipidera eta halako batean bera M19 taldekoa izan zela aitortu dit, ideia haien ingurukoa (2). "Ezer gutxi dakit nik M19ari buruz baina uste dut haien buru guztiak akatu zituztela, borrokan ari ziren garaian batzuk, armak utzi eta gero besteak..." "Bai, hala izan zen -onartu du berak-, nik ere bost atentatu sufritu nituen baina hemen nago oraindik. Herritxo honetan aurkitu dut nire herriak beste inon eskaini ez didan bakea..."
..............................................................................................................................
Salamina herria. Sartzerakoan, bidetik oinez zetorren gizon batekin izandako elkarrizketa: "Buenos dìas, va usted bien cargado, esa bici debe pesar por lo menos cuatro arrobas..." "Buenos dias, entre 60 y 70kilos. ¿cuànto es una arroba?" "Son 25 libras, o sea unos 12 kilos... Pero dice usted que 60 kilos... eso son màs de 4 arrobas, ¡son 5! Y uted otro tanto, mucho màs no creo... 10 arrobas rodando sobre esas ruedas y por estas cuestas... ¡Ave Maria, usted si que es berraco!"
.................................................................................................................................
Capurgana herri koskor bat da, 2000 biztanle ingurukoa, Urabako golkoan, Panamako muga ondoan, dagoena. Lehen begiratu batean ez zaio ezer falta, lehen eta bigarren hezkuntzako eskolak ditu, erietxe txiki bat, futbol-zelaia, dendak eta hotelak, kai bat, argindarra eta edateko ona den kanilako ura, polizia-etxe bat... Herri batzuek izan ohi dituzten gauza horiek guztiak ditu eta beste zerbait ere bai: kostalde berde eta oparo bat, hainbat hondartza txikiz hornitua, eta Darieneko oihan sarria haien inguru guztian. Zer falta zaio Capurganari, zein du gabeziarik deigarriena? Esan dezadan azkar: autoak. Ez dago bat ere herri guztian. Izan ere, Capurganara ez dago lehorrez iristerik oinez ez bada, ez dago errepiderik alegia. Berezitasun horrek eta naturaren edertasunak gero eta bisitari gehiago -atzerritarrak eta Medellin ingurukoak- erakartzen dituzte herrira, nahiz eta txalupaz egin beharreko bidaia, bi ordu eta erdi ingurukoa, bat ere erosoa izan ez. Baina inork ez du damurik, Capurgana paradisu bat da. Hori esaten badu bertako jendeak harrotasunez -nahiz eta haientzat paradisu arrunta izan, egunerokoa-, zer esanik ez kanpotarrek: denok liluratuta geratzen gara herriko eta herritarren lasaitasunarekin eta hango edertasunak areago edertzen dituzten erritmo nagi eta motelekin. Capurganan autorik ez dago eta, antza, inork ez ditu faltan aurkitzen. Itsasoa, oihana eta denbora, ordea, soberan dute bertakoek. Toki exotikoa da, inondik ere, eta horregatik gero eta bisitari gehiago hurbiltzen da bertara, gero eta hiritar gehiagok egiten du amets hango bizitzarekin.
...............................................................................................................................
PANAMA ETA COSTA RICA
La Región del Darién, es un área selvàtica ubicada en el límite de Amèrica Central (Panamà) y Amèrica del Sur (Colombia), que ha funcionado históricamente como una barrera natural entre ambos subcontinentes. Aún en la actualidad no existen vías terrestres de comunicación que atraviesen la zona. En el tapón del Darién se interrumpe la Carretera Panamericana, que conecta la mayor parte de los países del continente americano.
Por el lado colombiano, la carretera termina cerca de 43.5 km al occidente de Chigorodò en Lomas Aisladas (Casa 40) ... Por el lado panameño, la carretera termina en el pueblo de Yaviza . La carretera Transversal de las Amèricas será una carretera que unirá Panamá con Colombia, este proyecto ya esta adjudicado. (Wikipedia)
La région de Darién ou bouchon de Darién (de l'espagnol, tapón del Darién ; en anglais : Darién Gap) est une zone de marais et de forêt séparant le Panamà et la Colombie, d'environ 160 km de long et 50 km de large.
Le bouchon de Darién ne comporte aucune infrastructure. En particulier, il ne possède aucune route, leur construction étant hors de prix dans la zone et le bilan écologique très lourd : aucun consensus politique en faveur la construction d'une voie le traversant n'a émergé. Le bouchon de Darién sépare donc physiquement l'Amérique centrale de l'Amérique du Sud et reste le dernier maillon inachevé de la route panaméricaine. (Wikipedia)
Darien-eko oihana zeharkatzeko aukeren artetik merkeena aukeratu nuen (lehorrez joatea hasieratik baztertuta, zaila eta arriskutsua zelako): itsasoz gurutzatuko nuen Erdiko Amerika eta Hegoamerika bereizten dituen errepiderik gabeko tarte ospetsua eta horretarako hiru txalupa erabiliko nituen: lehenak Kolonbiako azken herrira eramango ninduen, Capurganara; bigarrenak aurrekotik gertu dagoen Puerto Obaldiara, Panamako lehen herrira; azkenak San Blas artxipielagoa gurutzatu -Kuna indioen bizitokia- eta Colon hirian edo haren inguruetan utziko ninduen. Han bizikletara ostera igo eta normal jarraituko nuen Panama Hirirantz.
Ez dut bat ere maite bizikleta ez den beste ibilgailurik erabiltzea bidean aurrera egiteko eta gutxi maite ditut, halaber, abiadura handiak eta presak baina oraingoan aukera gutxi zegoen. Karelez kanpoko motor indartsuekin hornitutako txalupa arinak izaten dira Uraba golkoko herriak maizenik lotzen dituztenak (3) eta halakoetan iritsi nintzen Capurganara, lehendabizi, eta Puerto Obaldiara gero, hasieran pentsatu bezala. Arazo handirik gabe iritsi ere, bidaia ez zen, haraino, nik espero eta entzuna nuen bezain txarra izan. Lasaitu egin ninduen horrek eta larunbat goiz garbi batean Puerto Obaldiatik Colon-era eraman behar ninduen azken ontzira -beira-zuntzezko txalupa luzexka batera- igo nintzenean, ez nien ia erreparatu popako bi motortzarrei. Uste nuen okerrena pasatua zegoela. Bai, zera. Nire bizialdi guztian egin dudan bidaiarik beldurgarriena eta mingarriena hastera zihoan eta horretaz konturatzeko ez nuen luzaroan itxaron beharrik izan. Motor deabru haiek martxan jarri eta handik minutu erdira gure txalupatxoa abiadura eroan zihoan jauzika eta kolpeka olatuen gainetik, motorrek eman ahal guztian orro egiten zuten gure ondoan, eta bi bidaiariok (emakume isil bat eta biok) karelari ahal bezala heldu eta elkarri begiratzen genion, astindu bortitz haiekin guztiz izututa. Goiz polita atera zuen egun hartan, laino gutxikoa, baina abiatu eta handik gutxira horizontetik etorritako hodei beltz astunak zabaldu ziren zeruan. Ilundu egin zuen, bat-batean, eta euria zarra-zarra hasi. Olatuek ikatzaren tankera hartu zuten eta itsasoa muino eta zulo beltzez bete zen gure inguruan, baina gure pilotua ez zen horregatik kikildu eta aurrera jarraitu zuen abiadura gutxitu gabe, desanparo hartan egoskorkeriaz barruratuz. Ilunpea, euria, itsasoaren dardar sakona eta txaluparen lasterketa urduri eta axolagabea: haiek ziren gure paisaia, inguratzen gintuen mundu likidoaren mugetan ez zegoen besterik -kostaldeko marra, ordura arte begien bistan edukitakoa, ez zen gehiago ageri-. Lehorrekoa naiz ni eta oso lasai ez nintzen sentitzen baina guztiarekin ere zera esango dut, indarra eta edertasuna ez zirela falta paisaia hartan. Itsasoaren goibeltasunak eta ezohiko hurbiltasunak ikuskizun aparta eskeintzen zidaten, kezkak gorabehera. Gutxi iraun zuen, dena den. Laster ostarteak zabaldu eta eguzkia zeruaz nagusitu zen berriro. San Blas artxipielagora hurbiltzen ari ginen.
Bidaia anker hartan San Blas artxipielagoak eskaini zizkigun atsegin eta atseden une batzuk, une bakarrak. Uharte txikien postaleko edertasunari zor zaio tregua hori eta baita itsasoaren bat-bateko baretasunari ere, ispilu baten antza hartu baitzuten han urek; ingurura patxadaz begiratzeko aukera eman zigun horrek, egun hartan lehenengo aldiz. Kolore berde biziko nenufarrak dira Kuna indioen uharteak, itsasoa zipriztintzen duten oihan pusketaxo disdiratsuak, eta gure txalupa nekerik gabe irristatzen zen orain haien artetik. Area txuriko hondartzak eta palmondoen ilada lerdenak ikusten nituen berdamenaren ertzetan eta lastozko etxetxoz osatutako herrixka trinkoak. Ostarteak zabalak ziren orain, argia zen berriro egunaren jabe. Kuna indioen arraunontzitxoak patxadaz mugitzen ziren ur urdin ilunetan batera eta bestera. Nik inbidiaz eta jakinminez begiratzen nien. Lana ote zen -galdegiten nion neure buruari- arrantzale haien jarduna, eguneroko "ogia" (arraina) mahaira eramateko ahalegin lasai hura? Izatekotan, antz gutxi zeukan nik ezagutu nuen soldata irabazte plazer gutxikoarekin, garai bateko inertzia grisarekin. Beharbada abesti zaharrak ez zioen guztiz gezurrik eta lana ez zen beti zigorra eta nekea, ez zen beti menpekotasuna; beharbada kantagai ere bihurtu zitekeen, atsegin iturri. Hantxe neukana, aurre-aurrean, ez al zen horren froga?..
Txalupa jauzika eta astinduka hasi zen berriz ere eta gogor heldu nion karelari. Kuna indioen goroldiozko uharteak atzean ziren jadanik, atzean arrantzaleen kanoa zaharrak eta nire gogoetak. Atzean arestiko bakea eta tregua ere, hori zen okerrena. Paradisutik kanpo geunden, berriro sufritzen. Bitan eskatu nion pilotuari, motorren orroaren gainetik ahotsa ahal bezala goratuz, abiada pixka bat mantsotzeko baina hitz gutxiko eta begitarte uzkurreko bihozgabe hura ez zen errukitu, bost axola berari gure arrenkurak eta minak (bera zutik zihoan, bolanteari ondo helduta). Beste bitan lortu nuen, hala ere, txalupa geldiaraz zezala, bizikleta eta poltsak hobeto kokatzeko, haiek ere jauzika eta zilipurdika baitzihoazen gure aurrean, batidora batean bezala. Bizikleta zen nire benetako kezka, bidaia hartan hargatik hartu nuen minik handiena.
Arratsaldeko ordu bietan, sei orduko tortura latzaren ondoren, Miramar-en lehorreratu ginen. Handik errepidez Portobelora abiatu nintzen ni. Bi egun geroago Panama hirian nengoen.
Arratsaldeko ordu bietan, sei orduko tortura latzaren ondoren, Miramar-en lehorreratu ginen. Handik errepidez Portobelora abiatu nintzen ni. Bi egun geroago Panama hirian nengoen.
Panama hirian zazpi egun eman nituen. Besteak beste, zauriak sendatzeko baliatu zitzaidan denbora hura, ipur masailak ubelduta eta handituta nituelako eta nekez etsitzen nuelako eserita. Bizikletak ere sufritu zuen: kalte gehiago hartu zituen sei ordu haietan aurreko hamar urte guztietan baino (4).
...........................................................................................................................................
Panama hirira 1998. urtean ere sartu nintzen bizikletaz. Hiriko hiru tokik, edo hiru irudik, iraun dute tinko nire gogoan urte hartaz geroztik: kanal ospetsua eta hura zeharkatzen duen zubia (Puente de las Amèricas), Alde Zaharra (Panama koloniala) eta banketxe eta merkataritza guneko etxeorratzen pilaketa, itsasoaren ondoan, hiriari halako Manhattan aire bat ematen diona. Hamairu urte joan dira eta gogoan gordeta nituen oroitzapen haietatik badago bat historiara pasatu dena: Alde Zaharrarena.
Panama hiria 1519. urtean fundatu zuten espainolek (Pascual de Andagoya arabarra egon zen hiriko sorrera taldean) baina 1671an Morgan pirata inglesak eta harekin zihoazen 1400 gizonek gogor eraso zioten eta suntsitu. Ez ziren esku hutsik bueltatu beren ontzietara, 195 mando erabili omen zituzten lapurtutako altxorrak garraiatzeko. Hiria berriro eraiki zuten bi urte geroago, 1673an, baina defentsa errazteko asmoz beste kokaleku bat aukeratu zuten, aurreko tokitik 8 bat km hegomendebaldera zegoen penintsula bat: gaurko Alde Zaharra dagoen lekua. Hasierako kokaleku haren mugak gainditu gabe iraun zuen hiriak 1904. urtera arte. Orduan, kanala egiteko lanekin batera, handitzen hasi zen eta ekialderantz zabaltzen.
Orain dela 13 urte Alde Zaharra Panama hiriko auzo herrikoi bat zen, auzo umila eta polita, zarpaila ere, agian, neurri batean, eraikin asko diru eta arreta faltagatik bertan behera utzita edo hondatu samartuta zeudelako, baina auzo bizia inondik ere, ostatu, jantoki eta denda txikiz betea. Hura dena desagertu egin da: ostatuak, jantokiak, dendak... eta baita jendea ere, dena atera dute handik. Tristura ematen du kale haiek, lehen mugimenduz eta jendez beteak ageri zirenak, orain ia hutsik eta hilik ikusteak. Zer gertatu da? Hona hemen nire susmoa: egun batean norbaiti bururatu bide zitzaion auzoa goitik behera berritu beharra zegoela, negozio ona ere izan zitekeela hori, eta jende pobre haiek eta beren dendatxo itsusiak oztopo bat zirela horretarako, soberan zeudela. Lanari ekin zioten. Auzoa garbitu zuten lehendabizi, hustu. Gero langileak eta makinak ekarri eta lanak hasi ziren. Eta horretan ari dira oraindik, eraikin zaharrak eraberritzen eta auzoari sekulako "liftinga" egiten. Diruak agintzen du. Lehengo biztanleak ez dira itzuliko eta auzoaren aurpegi berria diruarena izango da, "dotoreziarena". Han eta hemen ateak zabaltzen hasi diren denda berriek hori erakusten dute jadanik. Orain dela 13 urte auzoaren bihotzean -Plaza de la Independencian- bazegoen hotel umil baina egoki bat eta bertan hartu nuen nik ostatu; laupabost solairuko eraikin hartara hurbildu naiz egun hauetan: guztiz hustuta dago barrutik, kanpoko paretek baino ez diraute zutik. Langileetako batek esan didanez eraikina berritzen ari dira eta amaitzen dutenean igeritoki dotore bat edukiko du barruan hotel berriak eta auskalo zenbat izar ate gainean.
1671an sakeatu zuen Morganek Panama hiria eta orduko biztanleak ihesean abiarazi. Oraingo piratak ez dira itsasoz etorri, ez dira hirira kainonazoka eta ezpatak eta labanak astinduz sartu, baina nago Morgan zaharrak miraz eta inbidiaz begiratuko liekeela, harro ere seguruenik, mendeak joan arren bere lanbidearen osasuna eta sasoi ezin hobea ikusita. Bere pirata-azainak ume jolasak irudituko litzaizkioke agian gaurkoen aldean.
......................................................................................................................................
Igande goiz eguzkitsu batean atera nintzen Panama hiritik. Kanalaren gainetik doan zubia, Puente de las Americas ospetsua, igotzen hasi baino lehen atzera begiratu eta orain dela 13 urte, hirira sartzen ari nintzela, lapurreta egin zidaten tokia ikusi dut: zubipe bat, Avenida de los Martires eta Avenida de los Poetas hiribideak bereizten diren lekua baino lehentxoago. Hamalau urte honetan pairatu dudan indarrezko lapurreta bakarra izan zen eta zorionez ondorio larririk gabea. Zubia jeitsi eta bestaldean oroimenari eta nostalgiari amore eman diet beste behin ere. Emigrante eta langile txinatarren omenez jasotako oroitarriaren ondoan gelditu naiz, errepide ondoko enparatzatxoan. Ameriketako Zubia ezin hobeto ikusten da handik. Zubi hori bera eta zeru garbi bat ikusten genituen 1988. urtean ere Gasteizko hiru lagunek. Houston eta Buenos Aires bizikletaz lotzea zen gure asmoa eta toki honetan bertan, aurrean dudan petrilean eserita, ageri gara orduko argazki batean: bizikletak ondoan eta Panama hirirako sarrera eman behar zigun zubiari serio begira.
Costa Rica alderako bidea ez da oso interesgarria. Errepide panamerikanoa, ia beste aukerarik ez dago, eta hura hartu nuen hurrengo egunetan, salbu eta Sonà inguruan, non monotoniatik eta trafikotik urruntzearren bigarren mailako errepideak hobetsi nituen. Kolonbian hartutako ohiturari eutsi nion Panaman ere eta ia arratsaldero hurbiltzen nintzen suhiltzaileen egoitzetara, kanpatzeko toki baten bila. Ondo eta adeitsu hartu ninduten beti. David hiria baino lehenago bide nagusia utzi eta iparraldera jo nuen, Atlantikoko kostalderantz. Cordillera Central-eko mendiak eta oihanak zeharkatu eta Sixaola-ko mugatik sartu nintzen Costa Rica-ra, abuztuaren 7an.
....................................................................................................................................
"Banana Errepublika Hego Amerikako eta Ertamerikako hainbat herrialde mespretxuz izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Hala ere, kontzeptua zabaldu eta demokrazia eskaseko gobernu bat edo enpresa atzerritar eta multinazionalen eskaera zein interesei men egiten dien edozein herrialde aipatzeko erabiltzen da". (Wikipedia)
Banana sail handiak aurreneko aldiz Kolonbian ikusi nituen, Andeak atzean utzi eta Turbo inguruko behe-lurretara iritsi nintzenean. Panaman ere bai, Costa Ricako mugarantz nindoala, eta paisaia hori ez zen asko aldatu bestaldean, muga zeharkatu eta gero. Sail handiak, bananaren eta monolaborantzaren monotonia kilometrotan eta kilometrotan, plastiko urdineko banana multzoak zintzilik lerroz lerro, ilada amaigabeetan. Eta alde guztietan logotipo eta hizki berdinak: "Chiquita". "Chiquita" Estatu Batuetako banana enpresa banatzaile garrantzisuena da eta United Fruit Company konpainia ezaguna izan zenaren oinordekoa (5). Eta nondik zetorkion ospea United Fruit Company delakoari? Ez dago tokirik hemen horren inguruko xehetasunak ematen hasteko, esan dezadan bakarrik hari horretatik tiraka Banana Errepubliken urrezko arora iritsiko ginatekeela eta gorbatako pirata eta gaizkileekin ere topo egingo genukeela berriro... Baina, urrezko aroa esan dut iraganeko kontua balitz bezala? Banana Errepublikak? Zein eta non? Wikipediako goiko definizioan ezabatu "enpresa atzerritar eta multinazionalak" eta jarri horren ordez gaurkotasun handiko termino bat, "merkatuak"...
......................................................................................................................................
Azkar pasatu nintzen Costa Rica-tik, parke nazional eta hondartza ospetsuak bisitatu gabe. Puerto Limon-en eta San Josen bakarrik egin nituen egun batzuetako geldialdiak. Costa Rica herri berezia-edo da Ertamerikan: demokrazia zaharra eta egonkorra, eskualdeko ekonomiarik sendoena eta garatuena, naturaren santutegia, armadarik gabeko herria... lorpen horiek aipatzen dira maiz eta haiek eman diote "bakearen eta ongizatearen uharte bat" izateko ospea. Ospe horrek, prezio egokien eta exotismoaren xarmarekin nahastuta, erakarri ditu Estatu Batuetako eta Europako milaka eta milaka jubilatu, etxea erosi eta han bizitzen jarri direnak eta ospe horrek erakartzen du urtero atzerriko turista olde bat ere. Egia esan lorpen azpimagarriak dira lehen aipatutakoak, are gehiago Ertamerika bezalako eskualde nahasi eta zail batean (6), eta agian horregatik batzuek -suitzarrek edo munduan hain ugari bide diren Suitzazaleek- "Ertamerikako Suitza" deitu izan diote, nazio batentzat hori baino laudorio hoberik ez dagoelakoan. Ez, ez da Suitza bat Costa Rica, ondo latinoamerikarra da eta eskerrak. Baina, esan bezala, baditu hainbat ezaugarri inguruko nazioetan nekezago aurkitzen direnak: zaila da, esaterako, muturreko pobrezia ikustea; badago halako "orden" bat gauzetan, inguruko beste herrietan askoz meheagoa dena; turistak ezezik langile etorkinak ere (Nikaraguakoak batez ere) saldoka hurbiltzen dira bertara, soroetan eta etxe-eraikuntzan lan egitera.. . Estatu Batuen eragina nabarmena da batzuetan, adibidez ingles hizkuntzaren presentzian eta inglesdunen jokabide ausartan (edo lotsagabean...) ez baita arraroa norbait zurekin inglesez hitzetik hortzera hastea, aurretik hizkuntza hori ba ote dakizun galdetu ere gabe. Ni ez naiz inoiz oso Costa Rica zalea izan, herri horrek ez zuen lortu lehen -eta ez du lortu orain ere- nire arreta eta gogoa bahitzea baina esango dut, hala ere, lasai eta gustora ibili naizela hango bideetan (trafiko bizia gorabehera). Costa Ricako jendea adeitsua da, lasaia eta jatorra eta nirekin ezin hobeto portatu dira. Eta beste zerbait, oso garrantzitsua: errepidean gidari zentzudunak eta gizabidetsuak dira, nire ikuspuntutik aspaldiko onenak (nahiz eta asko hobetu litezkeen oraindik gauzak arlo horretan), eta horrek asko esaten du haien alde eta Costa Ricaren alde. Azken baten, ez al dira horiek gizarte zibilizatu eta aurreratu baten ezaugarririk behinenak?
............................................................................................................................
Kanta eta bideo bat amaitzeko. Puerto Ricoko Calle 13 musika taldearen "Latinoamerica". Merezi du ikustea. http://www.youtube.com/watch?v=DkFJE8ZdeG8&feature=topvideos_music

Tegucigalpa, Honduras. 2011ko urriak 12
(1) Colombia is a standing middle power with the fourth largest economy in Latin America. However income and wealth are unevenly distributed. In 1990, the income ratio between the richest and poorest 10% was 40-to-one, climbing to 80-to-one in 2000. In 2009, Colombia had a Gini coefficient of 0.587, the highest in Latin America, with 46% of Colombians living below the poverty line and 17% in "extreme poverty". (Wikipedia)
(2) El Movimiento 19 de Abril abreviado como M-19 o el eme fue un movimiento insurgente colombiano nacido a raíz de un supuesto fraude electoral en las elecciones presidenciales del 19 de abril de 1970 , nace como rebeldia y movimiento politico y luego se vuelve un movimiento armado. Tras su desmovilizaciòn se convirtió en un movimiento político de izquierda conocido como AD-M19 (Alianza Democrática M-19) que ganó importante respaldo popular y fue uno de los constituyentes de 1991; desapareció a mediados de la dècada de 1990 y algunos de sus miembros se unieron a otras agrupaciones políticas. (Wikipedia)
(3) Zamauntziak ibiltzen dira kostalde hartan eta haiekin ere egin daiteke bidaia modu merke samarrean. Uharte eta portu askotan gelditzen direnez hainbat egun behar izaten dute jomugara iristeko.
(4) Orain daukadan bizikleta Zeelanda Berrian erosi nuen, 2001ean, bigarren eskutik (berrehun dolar amerikarretan). Geroztik 120.000 km inguru ibili ditut harekin. Txalupa-bidaian atzeko parrilla, bizikletaren urte eta kilometro berdinak dituena, okertu zen eta koadroari zulo bat egin zitzaion.
(5) United Fruit Company (UFC) (1899-1970) fruta tropikalen (batez ere banana eta ananak) ekoizpenean eta salerosketan nabarmendu zen multinazional estatubatuarra da. Ertamerikan eta Karibean sail handiak zituen. Mamá Yunay izenarekin ere ezaguna zen ("Yunay" "United" terminoaren deformazio bat da). Botere izugarria zuen Ertamerikako herrialdeetan eta legez kanpoko ekintza asko egin zituen bere historian... (Wikipedia)
...En 2007 Chiquita Brands enfrentó un juicio en Estados Unidos por haber financiado grupos de "autodefensa paramilitar" en Colombia que fueron responsables de la masacre de sindicalistas y campesinos; la compañía tuvo que pagar una multa a las autoridades de su país...
(6) Tegucigalpan nago eta egun hauetako egunkariek zera diote, ONUk (Nazio Batuen Erakundeak) egindako ikerketa baten arabera Honduras dela munduko herririk biolentoena, 100.000 biztanleko 82.1eko hilketa-tasa duelarik, Venezuela, Mexiko edo Boli Kostakoa (Costa de Marfil) baino altuagoa. Bigarren postua El Salvadorri dagokio. Guatemala ez dabil urrun eta hiru herri horiek ematen diote Ertamerikari munduko eskualderik odoltsuenetakoa izateko ospea. Bestaldean Nikaragua eta Costa Rica daude, eskualdeko lasaienak.